Euskararen bilakaerari buruzko datuak Interneten
Eusko Jaularitzak euskarak lurraldeka eta gaika duen bilakaerari buruzko informazio gaurkotua eskaintzen duen sistema berria jarri du kontsultagai Interneten (www.euskadi.net/euskara_adierazleak). Euskal Herriko Hizkuntza-Adierazleen Sistemak hizkuntza politiken eraginkortasuna "ebaluatzea" du helburu, Kultura sailburu Miren Azkaratek joan den ostegunean egin zen aurkezpenen ekitaldian adierazi zuenez.
Gobernuak gai horiei buruz iritzia sor dezaten aukera eman nahi die profesional eta herritarrei. Orrialde honen bidez, hezkuntzako hizkuntza-ereduen bilakaerari buruzko informazioa eskura daiteke uneoro, hala nola, herritarrek euskararen sustapenaz duten iritzia jakin. "Bi aukera genituen", azaldu zuen Miren Mateok, ekimenaren zuzendariak: "Guretzat gorde eta une jakinetan informazioa plazaratu, edo erakustea. Azkenean, bigarren aukeraren alde egin genuen".
Eusko Jaurlaritzak proiektuaren lehenbiziko fasea abian jarri du oraingoz. Bertako datuen bidez, -euskaraz, gaztelania, frantses eta ingelesez eskaintzen direnak -zenbait euskal erakundek, Eustatek besteak beste, bildutako datuen bidez, Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza mapa eskura daiteke, baina horrez gain Nafarroa eta Iparraldeko erralitateare n berri ere jakin daiteke. Horretarako, euskal administrazioa elkarlanean arituko da "errespetuz Nafarroako Foru Erkidegoko eta Iparraldeko unibertsitate publiko eta pribatu eta herri aginteekin", Miren Azkaratek zehaztu zuenez.
Lan asko egiteko
"Lana ez dago itxia", zehaztu zuen sailburuak, "sistema gaurkotzen eta osatzen jarraituko beharko baitugu. Ez ditugu baztertu nahi sektoreka erabiltzen dire n beste lan tresna batzuk, ziur asko etorkizunean erabili beharko baititugu".
Web orrialdeak bost atal nagusi ditu, gaiaren arabera antolatuak: testuingurua, baliabideak, legediaren garapena, programa sektorialak eta emaitzak. Bertan euskarak zenbait arlotan -hezkuntza, administrazioa, komunikabideak eta lan merkatua, besteak beste- duen bilakaerari buruzko informaziorik gaurkotuena aurki daiteke. Datu gehienak Eusko Jaurlaritzak 1991, 1996 eta 2001. urteetan egin zituen inkesta soziolinguistiokoei buruzko emaitzei dagozkie. Hala ere, zenbait ataletan datu berriagoak daude eta, beraz, laburpen-testu gaurkotuagoak ere eskaintzen dituzte.
Gaur egun, adierazle gehienak PX euskarrian daude, baina informazioa excel artxiboetan ere dago kontsultagai eta saretik ordenagailura jaisteko aukera ematen du orrialdeak. Honela, sistema berriaren erabiltzaileek nahi adina taula eta grafiko egin ahal izango dituzte, web-eko datuak erabiliz.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.