_
_
_
_
Reportaje:

Gure hizkuntza akademiaren egunerokoak

Euskaltzaindiaren funtzionamendurako Bilboko egoitzan egunero diharduen lantaldea dago, euskaltzainez gain

Euskaltzaindian erabakiak pleno eta batzordeetan hartzen dira. Gaur egun batzorde eta talde ezberdinak kontutan hartuta, hamar bat talde ari dira lanean. Egitura aldetik, bi lan berezi behar dira. Bata, aipatutako batzorde eta osoko bilkurena, eta bestea bulegokoa, betiere Euskaltzaindiak dituen ezaugarriekin, Juanjo Zearreta erakundeko ekonomi eragilearen hitzetan, 'udal batetan egiten denaren antzekoa izan litekeena'.

Lana banatuta dago. Idazkariorde kudeatzaileak bulegoaren zuzendaritza darama, eta bulego orokorrean beste lau alderdi daude: argitalpenak, eragile teknikaria, administrazioa, kudeaketa.

Horretaz gain, beste hiriburuetan ordezkaritza bat dago. Donostia, Gasteiz, Iruña eta Baionan normalean euskaltzain osoa izaten da eta idazkari bat.

Goiz arrunt batetan, kanpoko dei gehienak onomastika kontuekin lotuta daude
Euskaltzaindiaren erronkatako bat internet zerbitzu dinamikoa izatea da

Laneguna da eta goizeko zazpiak dira. Bilboko Plaza Barriko 15. zenbakian Euskaltzaindiak duen egoitzara Emilio izango da iristen lehenengoa. Ateak ireki, argiak piztu, ordenagiluak martxan jarri eta laster hasiko dira bere lankideak bertaratzen. Zortziak eta erdietarako, normalean, denak egongo dira euren lanpostuetan eta Emiliok dagokionari pasako dio telefono deia aldioro. Publikoari arreta, bederatzietatik ordubietara. Goiz arrunt batetan, kanpotik jasotzen diren deietatik gehienak onomastika kontuekin lotuta daude. 'Egun batean bost dei jaso ditzakezu eta ondorengoan hamabost', dio Begoñak, 'zenbait erregistroetako langileenak, beste asko euren haurra erregistratu behar dutela eta kontsultaren bat egin nahi duten gurasoenak'. Begoñaren lana, hain zuzen, kezka hauei erantzutea da, bai telefonoz eta baita azken aldian ugaldu diren posta elektronikozko mezuen bidez. Gaur bertan, Ainhize eta Harkaitz izenen inguruko zalantzak argitu ahal izan ditu. Horretarako erreminta nagusia Euskaltzaindiak berak berriki argitaratutako Euskal izendegia du. Bertako informazioaz baliatuta Begoñak zalantza argitu ezin badu, Onomastika batzordeko idazkariari bideratzen dio deia, Mikel Gorrotxategiri, hain zuzen. 'Askotan jaitsi egin behar dut gurasoei azaltzera zergatik ezin duten izen bat jarri. Agiri bat edo arrazoi bat nahi izaten dute eta gehienetan berehalako erantzuna behar duen galdera egiten digute', dio Mikelek. Baina komisio honetan toponimia ikerketak ere gainbegiratzen dituzte, hala eskatzen dietenean. 'Orokorrean, toponimia normalizatzea da gure eginkizuna, Eudelekin dagoen akordio bat medio. Etxalde berriak,bideak, industrialdeak...Hainbat iturrietatik informazioa jaso behar da, horregatik, askotan ez gara egoitzan egoten'.

Goiz arrunt batetan, Euskaltzaindiako kargu gehienak ez dira bertan izaten, hamabostean behin biltzen direlako Bilboko egoitzara. Bertako bilera gelan urtean sei bat aldiz biltzen dira 24 Euskaltzain osoak, gehienetan hilaren azken ostiraletan, baina beste zenbait puntutan -azkena Andolin Eguzkitzaren izendapenean- ere elkartzeko ohitura mantendu dute.

Gaur osoko bilkuraren bezpera da, eta goizez Bilbon lan egin ostean, arratsaldez zuzendaritza bilera egingo da Donostian. Ez da, beraz, goiz arrunta, azken prestakizunak egin behar direlako. Horretan dihardu Jose Luis Lizundia idazkariorde-kudeatzaileak, Lutxi eta Pelloren laguntzarekin. 'Euskaltzaindiako makinariaren mugimenduetako bat da hau', azaltzen du Lizundiak. Izan ere, karpetak Jose Luisek eramango baditu, Pello eta Lutxirengana iristen da prestatu beharreko dokumentazioa. Beraiek dira zuzendaritza bilerarako gaiak antolatu eta prestatuko dituztenak batzorde bakoitzak bidalitakoa jaso, ordenatu, eta forma eman ondoren. Horko gai asko osoko bilkurara joango dira eta ondoren, euskaltzainek emendakinak aurkeztuko dituzte.

Bilboko egoitzaren beste parte garrantzitsu bat Azkue Biblioteka da. Bere zuzendariak, Pruden Gartziak azaltzen duenez, 'eginkizun nagusia Euskaltzaindiaren zerbitzura egotea da, batzordeek eskatzen duten informazioa bilatzea, eta bigarren xedea bertara joaten diren ikertzaileei zerbitzu bera ematea'. Euskararekin lotutako liburu eta dokumentuek osatzen dituzte biblioteka honen fondoak, nagusiki.

Gaur egun bibliotekako katalogoa egiten ari dira, lan garrantzitsua, eta euskal bibliotekonomia lantzen, eta horrekin batera beste pertsona bat dokumentuak bere kontserbaziorako digitalizatzeaz arduratzen da.

Euskaltzaindiak berak badu argitalpen zerbitzu bat, Ricardo Badiolaren ardurapean. Urtean bederatzi-hamar bat lan kaleratzen ditu erakundeak, eta guzti hauen biltze, atontze, taxutze eta inprimategi lanen jarraipena Ricardok egiten du. Ondoren, Jon Artzaren txanda iritsiko da, bera baita argitaratutakoaren salmenta eta banaketaz arduratzen dena, harpidedunen datuak gaurkotuz, banatzaileekin harremana mantenduz, liburuen inbentarioa eginaz. Euskaltzaindiaren arauak, esaterako, 2.300 inguru harpidedunei banatzen zaizkie. Dena den, eurek sortutako informazioa ahalik eta modu errazenean hedatu dadin, internet bidea lantzen ari da erakundea. Bertako informatika arduraduna den Iñakik dionez, 'Internet mundu dinamikoa izanik, saiatzen gara Euskaltzaindia ere hor egon dadin, berrikuntza eta aldaketa berriak bereganatzen, gaurkotuta egoten'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_