_
_
_
_
_
Gaiak

Jauntxo eta euskaltzale

Deus gutxi dakigu XVI. mendean Poeta goitizenaz ezagutzen zuten Joan Perez Lazarraga jauntxo euskaltzale honen bizitzari buruz. Inork ez daki nolakoa zen fisikoki, bere irudia ez baita agertzen garai hartako ezein grabatu zaharretan.

Poeta goitizen horren zergatia ere ez genuen ezagutzen orain arte, baina Madrilen aurkitutako eskuizkribu bitxiak argi utzi du Larreako dorretxeko jaunak lirikarako dohain berezia zuela.

Arabako Lautadan kokatuta dagoen Larrea herrian jaio zen, Gebara leinuaren gaztelutik oso hurbil, eta erdaraz idatzi zuen genealogia liburu baten haritik, badakigu Pedro Perez Lazarraga eta Helena Santxez Herdoinanaren semea zela.

Garai hartan, euskara besterik ez zen erabiltzen Larrea inguruko herrietan. Izan ere, Arabako eskualde gehienetan -hego-mendebaldeko muturrean izan ezik-, Joan Perez Lazarragaren ama hizkuntza zen nagusi XVI. mende hasierako urte haietan.

Haurtzaroko urteak Aumategi mendia eta Barrundia ibaiaren artean eman zituen olgetan, eta gazte denborako lehendabiziko grinak eta sentimenduak deskubritzen hasi zenean ("donçellachoa orain çaoz/ soberviagaz beteric/ ezcon baçatez eongo çara/ ardia leguez mansoric"), erdarazko ikasketak ere egin omen zituen Oñatiko Unibertsitatean, bere senide Esteban Garibayren pausoei jarraituz.

Lazarragatarrak Oñatiko Torreuzon zuten sortetxea, baina XV. mendearen hasieran, Zalduondo eta Larreako inguru horietan pausatu ziren Gebaratarren aholkuz, Oñatiko konderria eta Arabaren arteko joan-etorriak zaintzeko asmoz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Joan Perez Lazarraga 1605. urtean hil zen Larrean, eta bertako Donemiliaga elizan ehortzi zuten.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_