_
_
_
_
_

Milioi eta erdi bisitari urtero, euskal azoketan

Urtero 18 eta 20 liburu azoka bitartean egiten dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Gehienak (12) liburu zahar eta aukerakoak biltzen dituzte. "Azoka hauek dute arrakasta gehien jendearen artean, bitxikeria asko aurkitzen delako", dio Asier Muniategik. Hamar azokak euskarazko argitalpenak edo euskal gaiei buruzkoak dituzte ardatz; horietako garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Durangokoa delarik. Gainera, Estatuan egiten direnen artean ere handienetariko bat da, parte hartzen duten profesional kopurua zein jendearen erantzunari dagokionez. Hori dela eta, euskal ekoizleen erreferentzia nagusia izan da (eta izaten jarraitzen du). Orain urte batzuk ia pentsaezina zen euskaraz eginiko liburu zein diskorik bertan ez aurkeztea. Produkzio pilaketa azpisektore guztietan nabari zen. Adibidez, inprimategietan lanez gainezka ibiltzen dira uda ostean Durangori begira, hurrengo hilabeteetan oso enkargo gutxi jasotzen delarik. Gainontzekoetan euskaraz zein gaztelaniaz plazaratutako liburu berriak aurkezten dira. Azken hauek maiatza eta abuztua bitartean pilatzen dira, Bilbo eta Donostiakoa barne. Apirilean ospatzen den Liburu Egunak aparteko aipamena merezi du. Hiriburuetan izaten dira ekitaldirik garrantzitsuenak, eta gehien saltzen duten idazleei ematen zaizkien sariak nabarmentzen dira, besteak beste. Azken urteotan egutegi finkoa izan da, urteko lehenbiziko azoka Barakaldokoa delarik, martxoaren erdialdean. Urtero 1.500.000 lagun inguru igarotzen dira azoka hauetatik. 600 erakuslek hartzen dute parte bataz beste eta salmentak 400 milioi pezetara iristen dira, "oso gutxi" liburu-saltzaile elkarteen iritziz. Ehuneko 6 inguru irabaziak dira, kopuru horri erakusmahaia jartzearren ordaindu beharreko tasa kendu behar zaiolarik. Bestalde, ehundaka ekitaldi antolatzen dira azoka egunetan: hitzaldi, mahainguru eta jendaurreko aurkezpenak. Hain zuzen ere, ekitaldi horiek sendotu beharra dagoela uste dute profesionalek. Hori guztia helburu batekin: liburuak plazara ateratzea. Azoken antolatzailearen hitzetan, "jendeak liburuekin topo egiten du azoka egunetan".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_