Tribuna:

Durangoak

-Zer, aurten joateko asmorik bai?-Ez, motel, aurten Istanbulera noak, hango antropologia fakultateko liburutegi erraldoian galtzera, ea zerbait duten kurduen kulturari buruz.

-Ni urtero joaten naiz txintxo-txintxo, eta buelta pare bat egin behar izaten dut autoraino, hainbesteko pisua biltzen zait. Kontu korrontea dardarka geratzen zait beti; gaitz erdi, hala ere: gero erdiak gabonetako oparietarako erabiltzen ditut.

-Dudatan nabil, aizu, azken urteotan asuntoa asko puztu da, ez? Ez dakit nola esan, lehengo intimitate hura, euskarazko liburuak lau katuk irakurtzen genituenean... ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

-Zer, aurten joateko asmorik bai?-Ez, motel, aurten Istanbulera noak, hango antropologia fakultateko liburutegi erraldoian galtzera, ea zerbait duten kurduen kulturari buruz.

-Ni urtero joaten naiz txintxo-txintxo, eta buelta pare bat egin behar izaten dut autoraino, hainbesteko pisua biltzen zait. Kontu korrontea dardarka geratzen zait beti; gaitz erdi, hala ere: gero erdiak gabonetako oparietarako erabiltzen ditut.

-Dudatan nabil, aizu, azken urteotan asuntoa asko puztu da, ez? Ez dakit nola esan, lehengo intimitate hura, euskarazko liburuak lau katuk irakurtzen genituenean... Egia esan, ez da giro izaten gauza handirik ikusteko, hainbeste jende, hainbeste zarata... Baina, hori bai, ezagun asko trikitx egiten duzu... Egia esan, urte denetan berdin-antzera ibiltzen naiz, joango naiz, ez naiz joango; eta azkenean beti hantxe, jendartean bultzaka.

Más información

-Disculpe: hábleme en una lengua en la que le entienda.

-Ez, ez nixoiak eta kitto. Aspaldi itzi nitxan: etxuat agoantatzen euskaldunek oldeka ibiltzeko dakoin tema hori. Oinez, edo korrika, edo dantzan, baina hale! goazen denok tropelen ibiltzera. Euskerearen aldeko jai horreittan bezala: pegatina ederrak bai paparrean, baina gero erdara baten bazterretan. Ba, liburuekin antzeko-paresido. Durangotik bueltatxoa bai, eta gastua be bai igoal, baina gero, zeinek etaraten dau denporarik, ba, patxaran jarri eta irakurteko?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

-Maiatz-eko lagunok urte guziz han gira.

-Nosotros vamos tooodos los años. El domingo a la mañana solemos ir, y hacemos alubiada en un barrio, qué bien nos ponen. Aitor siempre compra lo último que ha salido de montes (porque lo demás está apuntado, ¿sabes?, y le mandan por correo, más baratos, libros de política y así). El chaval algún disco suele coger, de mucho ruido, ya sabes. Yo, la verdad, en euskeras poco. Y leer-leer, lo que se dice leer...

-Begira, gauza bat argi dago. Durangoko azoka argitaldarien azoka da, baina ez beren artekoa, profesionala, ezpada erosle-irakurleei begira antolatutakoa. Argitaletxeek denda eta banatzaile gastuak aurreratzen dituzte, nahiz eta txiringitoa garesti ordaindu behar duten. Baina jende-uholdea mundiala da. Ez al genuke merezi haraino goazenok ehuneko hamarreko deskontua? Durangoko azokakoak ez al dira Euskal Liburuaren Egunak?

-Bai, nola ez naiz ba joango. Garai latzagoetan sortu eta eutsitako arbola da gure azoka hau, eta iraunarazi behar dugu gure ondorengoen eskuetan jartzeko.

-¿Feria? ¿Durango? No, perdone, dispongo de mis propios proveedores, tanto de carne y pescado como de verdura y fruta; de toda la vida, ya sabe: de confianza.

-Ah, bon?

Archivado En