Irakasleentzako erreferentzia bilakatu den topagunea

Durangoko Liburu eta Disko Azoka gorriz agertzen da hezitzaileen egutegietan, urtero bertan aurkezten diren materiale didaktiko berriak ezagutzeko asmotan. Gainera badira ibilaldiak antolatzen dituzten ikastolak, gazteenek liburuekiko sarritan izaten duten erlazio zaila hobetzeko intentzioz. Gasteizko Ikasbidea Ikastolako zuzendaria den Alfredo Zaldibar-en ustez, "Durango bezalako azokek gazteak literatur mundura hurbiltzea bilatu behar dute. Gazteenek interesa izan badute, baina badirudi pixkanaka galtzen ari direla. Horregatik egokia da aurten eskainiko diren multimedia produktuak haienganat...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Durangoko Liburu eta Disko Azoka gorriz agertzen da hezitzaileen egutegietan, urtero bertan aurkezten diren materiale didaktiko berriak ezagutzeko asmotan. Gainera badira ibilaldiak antolatzen dituzten ikastolak, gazteenek liburuekiko sarritan izaten duten erlazio zaila hobetzeko intentzioz. Gasteizko Ikasbidea Ikastolako zuzendaria den Alfredo Zaldibar-en ustez, "Durango bezalako azokek gazteak literatur mundura hurbiltzea bilatu behar dute. Gazteenek interesa izan badute, baina badirudi pixkanaka galtzen ari direla. Horregatik egokia da aurten eskainiko diren multimedia produktuak haienganatzea, nahiz eta epe luzera, ez dakit on ala kalte egingo dien".Jesús Etxanizek, Donostiako Axular Ikastolako zuzendariak, liburu eta ordenadoreen arteko oreka bilatu behar dela dio. "Batzuen esanetan teknologia berriek eskaintzen diguten azken berrikuntzak aurrez erkatzen dira ohikoak diren materiale didaktikoekin, liburuekin alegia. Txikienek bitarteko guztiak erabili beharko lituzkete, ordenadoreak eskaintzen duen erraztasuna eta liburuen jakinduria jasoz".

Más información

Iruñeko Amaiur Ikastolako arduraduna den Ana Los Arcosen aburuz, gazteek irakurketari eskaintzen dioten garrantzia helduen parekoa da. Telebistaren erruz haurrek liburuei bizkarra eman diotenaren ustea gezurtatuz, "batzuek gustuko dute irakurketa, eta beste batzuek ez. Denek gustokoa izatea ezinezkoa da".

Elkarlanean

Guztiak bat datoz aurten 34. edizioa betetzen duen euskal topagune hau instituzionalizatu egin dela, eta urteen eta eginiko lanaren poderioz euskaraz idatzitakoa gehiago baloratzea lortu dela nabarmentzerakoan. Guzti honek, panorama baikorrak alegia, animatu zituen Gernikako Seber Altube Ikastolako arduradunak urteroko zita honetan stand bat jartzera. Beraien azken lanak aurkezteaz gain, beste talde batzuekin erlazionatzeko aukera ematen die, beti ere emaitza onak lortuz. Ikastola honetako zuzendaria den Roberto Arteagabeitiak dioenez, "azokak astebete irauten duen arren, lan handia egin daiteke sei egun horietan. Dudarik gabe, egun Euskal Herri mailan dagoen topagune garrantzitsuena da, eta jendea erabat lan egitera dator". Gainera, bere ustez, Durangok abilezia handia azaldu izan du, bertan egon diren hobekuntzek betidaniko gai eta liburuak baztertu ez dituztelako. "Erraza litzateke teknologi berriek eta gero eta hizkuntz teknikoagoak kutsu herrikoiagoa duten gaiak itzalean uztea, baina hau ez da gertatu. Edozeinek aurki dezake bere mailako eta gustuko libururen bat", argitzen du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En