Gaiak

Inazio Mujika Iraolak Gerra Zibilean girotutako narrazio liburua argitaratu du

Inazio Mujika Iraolak (Donostia, 1963) Sagarrak Euzkadin izenburuko narrazio liburua argitaratu berri du Alberdania argitaletxean. Oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko joerari jarraituz, Gerra Zibilaren garaian aurkitu du berriro ere idazteko behar zuen inspirazioa.

Sagarrak Euzkadin Kureika izeneko gudari baten gora-beherak kontatzen dituen liburua da. Bertan, Gerra Zibileko gertakari historikoetan oinarritutako ipuinarekin batera, Mujika Iraolak txikizioaren alderdi larrienak laburbiltzen dituen irudi sorta osatu du. Horrez gain, gerra garaiko gertakarietan parte ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Inazio Mujika Iraolak (Donostia, 1963) Sagarrak Euzkadin izenburuko narrazio liburua argitaratu berri du Alberdania argitaletxean. Oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko joerari jarraituz, Gerra Zibilaren garaian aurkitu du berriro ere idazteko behar zuen inspirazioa.

Sagarrak Euzkadin Kureika izeneko gudari baten gora-beherak kontatzen dituen liburua da. Bertan, Gerra Zibileko gertakari historikoetan oinarritutako ipuinarekin batera, Mujika Iraolak txikizioaren alderdi larrienak laburbiltzen dituen irudi sorta osatu du. Horrez gain, gerra garaiko gertakarietan parte hartu zuten gizon-emakumeen testigantzetan oinarritu du kontaketa. Liburua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Gerra Zibilaren 70. urteurrenaren oroimenez abiarazi duen Oroimena bildumaren barruan argitaratu da.

Inazio Mujika Iraolak irakaskuntza eta filologia ikasketak egin zituen. 1993az geroztik, gidoigile gisa jardun du ETBko zenbait saiotan, eta Jokin Muñozekin batera, Karramarro uharte animaziozko filmaren testua idatzi zuen. Horrez gain, Lur argitaletxearen hiztegi entziklopedikoaren idazketa taldeko kidea izan zen.

Literaturaren alorrean, Mujika Iraolak Gerezi denbora eleberria argitaratu zuen 1999an, Gerra Zibila ere oinarritzat hartuta, eta ondorengo urteetan, haur eta gazteentzako liburuak idatzi ditu nagusiki, hala nola, Perla zuria eta Urrezko zuhaitza, biak 2002 urtean kaleratutakoak.

Musika arloan ere aritua da, Jabier Muguruza eta beste artista batzuentzako kantuak idatzi baititu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En