Gaiak

Lurralde kudeaketaren azterketa udako unibertsitatean

Ostegun eta ostiral honetan, Udako Euskal Unibertsitatearen egitarauaren barne, Donostiako Miramar Jauregian Landa garapena eta lurralde kudeaketa ikastaroa izango da Pantxi Altuberen zuzendaritzapean.

Joan den urtean landa garapena eta bizitza kalitatearen ikastaroak izandako arrakasta ikusirik, aurten bigarren bat egitea erabaki dute. Ikuspuntua ordea, ezberdina da. Zuzendariaren aburuz 'urtero landa garapenaren inguruan diren gai ezberdinak aztertzeko nahia dugu. Aurten landa eremuak dauzkan berezitasunak ikertu nahi ditugu, batez ere lurralde plangintza aldetik. Askotan lurra...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Ostegun eta ostiral honetan, Udako Euskal Unibertsitatearen egitarauaren barne, Donostiako Miramar Jauregian Landa garapena eta lurralde kudeaketa ikastaroa izango da Pantxi Altuberen zuzendaritzapean.

Joan den urtean landa garapena eta bizitza kalitatearen ikastaroak izandako arrakasta ikusirik, aurten bigarren bat egitea erabaki dute. Ikuspuntua ordea, ezberdina da. Zuzendariaren aburuz 'urtero landa garapenaren inguruan diren gai ezberdinak aztertzeko nahia dugu. Aurten landa eremuak dauzkan berezitasunak ikertu nahi ditugu, batez ere lurralde plangintza aldetik. Askotan lurralde horretan beste eremu batzuetan landutako politikak aplikatu behar dira eta udaletxeei ez zaie beraiek nahi duten plangintza ezartzeko aukerarik ematen'.

Helburu hau gauzatzeko hizlarien artean udaletako ordezkari ugari izango dira. Abuztuaren bian ordea, Europako eta estatu mailako adibideak azaldu eta ikuspuntu zabalago batetik landa garapena eta lurralde kudeaketa aztertuko dira; horretarako, Austriatik etorritako Thomas Dax irakaslea izango da eta Kataluniatik berriz, Robert Casadevall irakasleak bere iritzia azalduko du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En