Entrevista:

ANDONI EGAÑA BERTSOLARIA

"Bat-batekotasunari edukia eman zion bertsolaria zen Basarri"

Basarri zaharrari omenaldia eskaintzeko belaunaldi ezberdinetako bertsolariak elkartu ziren joan den astean Zarautzen. Jaiotzez errezildarra, Basarrik bere bizitza osoa Zarautzen pasa zuen eta herrikide izan zuen beraz Andoni Egaña, ondorengo belaunaldiko bertsolari esanguratsuenetakoa.Galdera. Omenaldia nolakoa iruditu zitzaizun?

Erantzuna. Bagenuen gogoa elizkizunetik kanpo zerbait egiteko, eta Torre Luzeako Parkea aukeratu genuen bere irudia han dagoelako. Horrelakoetan egin ohi dugun bezala, belaunaldi ezberdinetako bertsolari mordoxka batek bertso bana eskaini zion eta saiatu ginen...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Basarri zaharrari omenaldia eskaintzeko belaunaldi ezberdinetako bertsolariak elkartu ziren joan den astean Zarautzen. Jaiotzez errezildarra, Basarrik bere bizitza osoa Zarautzen pasa zuen eta herrikide izan zuen beraz Andoni Egaña, ondorengo belaunaldiko bertsolari esanguratsuenetakoa.Galdera. Omenaldia nolakoa iruditu zitzaizun?

Erantzuna. Bagenuen gogoa elizkizunetik kanpo zerbait egiteko, eta Torre Luzeako Parkea aukeratu genuen bere irudia han dagoelako. Horrelakoetan egin ohi dugun bezala, belaunaldi ezberdinetako bertsolari mordoxka batek bertso bana eskaini zion eta saiatu ginen ekitaldia gehiegi luza ez zedin. Neurrian asmatu genuela uste dut.

G. Gazteenganaino iritsi da berak egindakoaren eragina?

Más información

E. Akaso zuzenean ez, baina iritsiko zen beste batzuengana eta gazte horiek bitarteko horiengandik ikasi dute. Bertsolaritzan sakontasun historikoa ematen dela uste dut.

G. Basarriren eboluzio bat aipa al daiteke, bertsolaritza hutsetik gizarte edota kazetaritza gaiak gehiago jorratzera?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Basarrik hemezortzi urteekin bertsotan egiten zuen jadanik, baina aldi berean argitaratu egiten zituen bertsoak orduko El Día-n etabar. Gerratik itzuli zenean kolabozioak egiten hasi zen. Bai prosak eta bai bertsoak egunkarietan eta irratietan ematen zituen, baina plazaz plaza ibiltzeari utzi gabe, 1970. urte alderarte.

G. Nola kokatuko zenuke zuk bere papera, ez bakarrik bertsolari bezala baizik eta herri baten kronista bezala ere?

E. Basarrik bazuen bere mundu ikuskera, euskarari buruzko ikuskera, Euskal Herriari buruzkoa, eta foro askotan espazioa izan zuenez, bere ikusmolde hori ematen ahalegindu zen. Guztionarekin edo gaur egungo askorenarekin ez da beharbada bat etorriko, baina berea eman zuen eta bere gizaldi honetako kronika moduko bat egin zuen.

G. Nortasun handiko pertsonaren fama zuen.

E. Bai, hala esaten dute, nortasun dezentekoa zela. Gertatzen dena da nik zahartuta ezagutu nuela. Bere ezagupen hurbilekoa duela hogei urte inguru egin nuen, eta berak ordurako bazituen hirurogeita sei bat urte. Nik ezagutu dudanaren arabera, ez nuke esango nortasun handiko pertsona zenik, azken hogei urte hauetan behintzat.

G. Nolako pertsona ezagutu duzu zuk?

E. Oso pertsona normala, esango nuke, desiratzen egoten zena beste bertsolariek bisita zezaten, lehengo kontuak eta esateko. Gurekin ez zeukan lehengo kontuak esaterik, baina noizbait bere belaunaldiko bertsolariekin batera bisitatu izan dugunean, gustura sumatu izan dut.

G. Zuen belaunaldikoekin harremanik mantentzen al zuen?

E. Nahiko arraroa zela esango nuke, gure belaunaldiko jendeak ez baitu bere etxera hurbiltzeko ohiturarik izan. Garai batean bai, baina bertsolariak baino gehiago, egunkarian zerbait ezagutarazi nahi zuena izaten zen. Sega apustua zela Asteasun eta Basarriren etxera etortzen ziren berak notizia publika zezan.

G. Bere garaiarekin alderatuta, bertsolaritza asko aldatu al da?

E. Bai, asko aldatu da. Basarrik bertsolaritza ezagutu zuenean nahikoa gizartearen ertzeko fenomenoa zen. Ez marjinala, denak euskaldun zirelako, baina bai ertzekoa. Egun, aldiz, Euskal Herrian eta mundu osoan ere, ahozko literatura gizartearen guneko bihurtu da. Telebistan gaude, hedabideetan gaude eta gure entzulea geroz eta anitzagoa da, bertsolariaren profilarekin gertatzen den bezala. Gizartean guneratu egin garela esan daiteke.

G. Aldaketa horretan Basarriren aportazio garrantzitsuena zein izango litzateke?

E. Bere aportazioa atzerago dator, bertsolaritza ika-mika dialektiko hutserako baino zerbait gehiagorako erabiltzetik, edukia ematetik. Bat-batean ere, eta ez bertso paperetan bakarrik, bere edukiak, mundu ikusmoldea eta ideologia transmititzeko erabilgarri zitekeen arma edo arte bezala erakutsi zuen bertsoa.

Archivado En