Reportaje:GAIAK

Moldiztegiaren arrotza

Euskaraz plazaratutako XVI. eta XVII. mendeetako liburu gehienak atzerriko inprimategietan sortu ziren

Euskaraz argitaratutako lehenengo liburuak Euskal Herritik kanpo inprimatu ziren XVII. mendearen bigarren erdialdea arte. Gure hizkuntzak oso goiz atxiki zion Gutenbergek asmaturiko tramankulu iraultzaileari, baina euskaraz argitaratu nahi zuten idazleen kanpoko moldiztegietara jotzen zuten nagusiki.

Munduan zer esana izan nahi zuten hizkuntzek moldiztegitik iragan behar zuten nahitanahiez. Halaxe ulertu zuen Eiheralarreko erretore mosen Bernard Etxeparek debozioz eta erotismoz betetako Linguae Vasconum Primitiae olerki liburuska plazaratu zuenean.

Hala ere, garai hartako ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskaraz argitaratutako lehenengo liburuak Euskal Herritik kanpo inprimatu ziren XVII. mendearen bigarren erdialdea arte. Gure hizkuntzak oso goiz atxiki zion Gutenbergek asmaturiko tramankulu iraultzaileari, baina euskaraz argitaratu nahi zuten idazleen kanpoko moldiztegietara jotzen zuten nagusiki.

Munduan zer esana izan nahi zuten hizkuntzek moldiztegitik iragan behar zuten nahitanahiez. Halaxe ulertu zuen Eiheralarreko erretore mosen Bernard Etxeparek debozioz eta erotismoz betetako Linguae Vasconum Primitiae olerki liburuska plazaratu zuenean.

Hala ere, garai hartako gainerako euskal idazle gehienen antzera, Etxeparek Euskal Herritik kanpora abiatu behar izan zuen inprimatzailea aurkitu ahal izateko. Eiheralarreko erretoreak Bordelera jo zuen, Françoys de Morpain liburugilearengana.

Más información

Morpainek hiru urte zeramatzan lanean Bordeleko moldiztegia aurrera atera nahian, eta orduko usadioari jarraituz, Bordeleko Epaitegiko erregistroan utzi zituen, moldiztegiko paper zuri-zurian inprimatuak, Eiheralarreko erretorearen olerkiak.

Egun batzuk geroago, 1545eko apirilaren 30ean, Jean de Pontac burges merkatariak -familiak Bordeleko ardoaz hornitzen zituen Ingalaterrako jauregiak- ontzat jo zuen Epaitegiaren izenean 56 orrialdeko liburuska hartan idatzitakoa. Urteak joan eta urteak etorri, inprimatzailea hil eta hiru urte geroago alegia, Morpainen alargunak Nostradamusen idazlan bat argitaratu zuen, Almanach pour l'an 1567.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Euskara izan zen, bestalde, mendebaldeko Europan Biblia itzultzeari ekin zion bederatzigarren hizkuntza. Protestantismoak bultzatutako itzulpen grina haren ildotik, 1528an Bibliaren frantses bertsioa plazaratu zen, 1569an gaztelaniazkoa eta 1571n -Luterrek alemanierazko bertsioa inprimatu eta mende erdi eskas geroago- Joanes Leizarraga euskarazko itzulpena argitaratzen hasi zen Nafarroako Joana III.a erreginaren sostenguari esker.

Leizarragaren Testamentu Berria Larroxelan argitaratu zen 1571 urtean, Pierre Hautinen moldiztegian. Hautin sona handiko inprimatzailea zen orduko giro intelektualetan, Parisen bizi izan zen garaian musika argitaratzeko molde bereziak garatu baitzituen.

Nolanahi ere, Bordeleko moldiztegia izan zen hasierako euskal literatura bultzatzen gehien lagundu zuena. Joanes Etxeberri Ziburukoaren Manual Devotionezcoa eta Axularren Guero, esate baterako, Bordelen plazaratu ziren 1627 eta 1643an, "G. Milanges erregueren imprimaçaillea baithan", Sarako erretore Pedro Agerre urdazubitarraren maisulanaren lehen orrialdean irakur daitekeenez. Sarako Eskolako beste egile batzuen idazlanak ere Bordeleko moldiztegian inprimatu ziren estreineko aldiz.

Guillen Milanges liburugilea Portugaletik kanporatutako jatorri judutarreko familia baten ondorengoa zen. Milangestarrak kristauen antzera bizi ziren Bordelen, eta ofizialki "portugaldar merkatariak" ziren, Frantziara ihes egindako judu gehienen antzera.

Alabaina, judu-portugaldar haiek berebiziko eragina izan zuten orduko bizitza sozioekonomiko eta kulturalean. Horrela, Simon Milanges inprimatzaileak Michel de Montaigne pentsalariaren -hau Lopes familia juduaren ondorengoa zen- Essais obra plazaratu zuen 1580an. Hurrengo mendearen hasieran, bere seme Guillenek Etxeberri eta Axularren liburuak inprimatzeko enkarguari aurre egin behar izan zion.

Onsa hilceco bidia

Sarako Eskolarekin zer- ikusirik izan ez zuten gainerako idazle gehienek ere kanpoko moldiztegiak aukeratu zituzten. Ivan Tartasek Orthezeko Jacques Rovyer inprimatzailearengana jo zuen Onsa hilceco bidia plazaratzeko, eta Bernard Gazteluçarrek Pabeko Pierre Desbaratsen etxean inprimatu zuen Eguia Catholicac, salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac. Arnaut Oihenarte eta Silvain Pouvreau, aldiz, Pariseraino heldu ziren.

Egoera hartan, salbuespentzat jo ditzakegu Hegoaldean plazaratutako bi liburu, Euskal Herri barruko moldiztegietan inprimatu baitziren 1596 urtean: bata, Joan Perez Betolazaren Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze, Bilboko Pedro Ybarra liburugilearen etxean argitaratu zena; eta bestea, Matias de Mares iruindarraren moldiztegian plazaratutako Refranes y sentencias.

Archivado En