GAIAK

UEU-ren ekimenez, euskara tresnatzat duten historialariak bilduko dira

Historiako terminologian dagoen anarkia gainditzeko bideak ezartzea eta irakaskuntza ez unibertsitarioan ari diren irakasleak erakartzea dira, besteak beste, ostiralean Donostian egingo diren Historialari Euskaldunen I. Topaketen helburu nagusienak. Mikel Aizpuru, UEUko Historia Saileko kidearen ustez, topaketa hauei esker euskarazko Historia, kalitateari dagokionean, beste hizkuntzetakoekin pareka daitekeela agerian geratuko da.Topaketetako lehenengo saioan, Lurraldetasuna eta historia izenekoan, Manex Goienetxe, Gurutze Ezkurdia eta Gorka Aurrek parte hartuko dute. Ondoren, terminolog...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Historiako terminologian dagoen anarkia gainditzeko bideak ezartzea eta irakaskuntza ez unibertsitarioan ari diren irakasleak erakartzea dira, besteak beste, ostiralean Donostian egingo diren Historialari Euskaldunen I. Topaketen helburu nagusienak. Mikel Aizpuru, UEUko Historia Saileko kidearen ustez, topaketa hauei esker euskarazko Historia, kalitateari dagokionean, beste hizkuntzetakoekin pareka daitekeela agerian geratuko da.Topaketetako lehenengo saioan, Lurraldetasuna eta historia izenekoan, Manex Goienetxe, Gurutze Ezkurdia eta Gorka Aurrek parte hartuko dute. Ondoren, terminologiaren alorrean bizi den egoera izango dute hizpide. Historiako euskarazko terminologia izenburutzat duen saioan Iban Zaldua, Patxi Salaberri eta Miel Loinazek hitz egingo dute. Azkenik, Maila ertaineko irakaskuntza eta testu-liburuak saioan, José Javier Fernández Altuna, Javi López Goenaga eta Alfonso Canok hartuko dute parte.

Mikel Aizpururen aburuz, "topaketa hauek UEU-ren ohiko guneak gainditzeko baliagarriak izango dira, unibertsitatean aritzen ez diren irakasleak erakartzeko guztiz aproposak".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En