Reportaje:

Zinemaldiaren euskal txokoa

Zinemaldiko 47. edizioaren azken hasperenak besterik ez zaizkigu geratzen. Zinemaldiaren karpan murgilduta ibili garenok zirko honen azken ikuskizunaren zai gaude, epaimahaiaren erabakiaren zai, hain zuzen. Norentzat izango da Urrezko Maskorra? Ez dugu hemen hautagairik aurkeztuko, filme on mordoxka izan delako sail ofizialean eta Bertrand Tavernier buru duen epaimahaiaren kalitatea ikusita, aldez aurretik behintzat, bere erabakiaz fida gaitezkeelako. Ehundaka izan dira hamar egun eskas hauetan ikus ahal izan diren proiekzioak. Horien artean, Euskal Herrian edota euskal zuzendariek filmatutak...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Zinemaldiko 47. edizioaren azken hasperenak besterik ez zaizkigu geratzen. Zinemaldiaren karpan murgilduta ibili garenok zirko honen azken ikuskizunaren zai gaude, epaimahaiaren erabakiaren zai, hain zuzen. Norentzat izango da Urrezko Maskorra? Ez dugu hemen hautagairik aurkeztuko, filme on mordoxka izan delako sail ofizialean eta Bertrand Tavernier buru duen epaimahaiaren kalitatea ikusita, aldez aurretik behintzat, bere erabakiaz fida gaitezkeelako. Ehundaka izan dira hamar egun eskas hauetan ikus ahal izan diren proiekzioak. Horien artean, Euskal Herrian edota euskal zuzendariek filmatutako gutxi batzuk izan ditugu. Pasa den asteartean, Ibaiak (Asociación de Productores Audiovisuales Independientes del País Vasco), Euskadiko Filmategiarekin batera, Euskal zinemaren eguna antolatu zuen. Azken urtean Euskal Herri mailan egin den ekoizpenaren islada ematea izaten da helburu. Zine areto gutxitan ikusgai dagoen Sí quiero komediak eman zion hasiera egunari. Haren ostean, Martín Ibarbia, Euskal Herriko Filmategiko presidenteak "euskal zinemaren altxor eta gure memoriaren zati" bezala definitu zituen zeluloide berreskuratuak aurkeztu zituen: 13tik 33rarte filmatu ziren hiru pieza labur bezain interesgarriak. Iván Zuluetaren lana, Ametsen lapurra luzemetrai animatua, amaitu gabeko filmeen bideoak eta laburmetraien erakustaldiak eman zioten amaiera egunari. Azken hau zeharo arrakastatsua izan zen, bai ikusle eta baita erakutsi ziren filmen kalitatearengatik ere. Hala ere, hainbatek Zinemaldian euskal zinemaren presentzia eskasa dela aldarrikatzen du. Aurrez luzatutako filmeen zerrendaz gain, ba al dago ordea euskal zinerik? Zerekin bete genezake presentzia hori gurean dagoen ekoizpen maila ikusita? Gure zinemaren gaitzen errudun ez da Zinemaldia. Beste eremu eta bulegoetan bilatu beharko genituzke gurean zinema egiteko dauden zailtasunen arrazoiak. Horretaz gain, Carlos Roldán Larreta iruindarrak idatzi eta Eusko Ikaskuntzak argitaratutako El cine del País Vasco: de Amalur (1968) a Airbag (1997) liburuaren aurkezpena egin zen. "Liburua bost urteetako ikerketaren emaitza da. Lan nekeza, baina euskal zinemaren protagonista nagusiak ezagutzeko parada eman didana. 97an amaitu banuen ere, zaila izan da argitaratzaileren bat topatzea. Azkenean, Eusko Ikaskuntzak kaleratu du". Harritzekoa da. Orain arte, euskal zinemarekin zerikusia duten hainbat liburu plazaratu da, baina gutxik dute Roldán Larretak idatzitakoaren osotasun eta analisi maila. Euskal zinea definitzerakoan izaten ditugun gorabeherak medio, liburu honen egileak "Euskal Herrian edo euskaldunek eginiko filmeak" aztertu ditu bere lana osatzeko. Hiru atal Liburua hiru ataletan dago egituratuta; lehenengoan azken hamarkadetako euskal zinearen nondik norakoak aztertzen direlarik. "80. hamarkadan amatatu ziren 70eko filme militante eta amateurrak. Profesionaltasunarekin, hala ere, ez zen filmeen kutsu nazionalista baretu. 90. hamarkadan mota eta estilo anitzeko filmeak egiten dira eta honekin bat kritika eta arrakasta etorriko dira". Boterearekin erlazioak bigarren atalean, zazpigarren artea elikatzen duten administrazio laguntzak eta finantziaketa moduak aztertzen ditu; hirugarrenean, zenbait filmeren analisia eginaz. Egilearentzat, "euskal zinema definitzerakoan hizkuntza, gaia edo ekoizpen irizpideak ez dira kontutan hartu behar". Gaia eta ekoizpen kontzeptuak aldrebesak izaten dira askotan. Gero eta ahaztuagoa den hizkuntza alorrean, hala ere, batzuk Montxo Armendarizek esandakoa sinatzen dugu oraindik: "Zinemak, euskal nortasuna izateko, euskararen erabilera ezinbestekoa du". Iritziak iritzi.

Laburmetraia: askatasunaren eremua

Gaur egun, preziatzen den herri orok du zine jaialdi edo laburmetrai lehiaketaren bat. Izan ere, zazpigarren artea glamourra eta prestigioaren sinonimo omen da hainbat agintari eta udaletxeentzat. Euskal Herrian ugaldu egin dira formatu txikiko zinemaldi eta ikusentzute erakustaldiak. Ez gara kexatuko, beraz. Batzuetan, erakunde eta talde ezberdinen kultura sailek aurpegia garbitzeko krema baten moduan erabiltzen badituzte ere, bestetik laburmetraigileen lana banatu eta zabaltzeko aukera ere izaten da. Azken urteotako laburmetrai jaialdien ugaltzearekin batera, filme labur bat egitera animatzen diren sortzaileen kopuruak ere goruntz egin du. Hala ere, laburmetrai gehienen arazoak filmaketa eta estreinuaren ondoren hasten dira. Alde batetik, laburmetraiaren ekoizpenak suposatu duen zulo ekonomikoa, eta bestetik, banaketa aurkitzeko izaten diren buruhausteak aipa daitezke. Izan ere, egile bakoitzaren eskuetan egoten da bere lana zabaltzeko ardura. Laburmetraia egitea esperientzia sutsua bada, lan hori banatzea gutxinaka erretzen zaituen txingarrean bilakatzen da. Duela zenbait urte luzemetraien aurretik laburmetraiak jartzearen ohitura desagertu da dagoeneko, eta zine aretoetako arduradunek nahiago izaten dute pelikularen hitzaurrea iragarkien bitartez osatzea. Euskal harrobia Euskal Herrian egin den zinearen oinarria ein handi batetan laburmetraiaren munduan sustraitu da. Nazioarteko zinemaldietan arrakasta nabaria duten Julio Médem, Álex de la Iglesia eta Juanma Bajo Ulloa bezalako zuzendariek ez dute euren begirada berezia gaur egun horren modan dauden zinema eskoletan lortu. Azterketek baino buruhauste gehiago ematen duten laburmetraiak izan dira euren eskola -Las seis en punto, Mirindas asesinas eta Víctor-en erreinua topatzen ditugu beste izenburuen artean-. Luzemetraia egitea helburu duten zuzendari batzuentzat saiakera eta ikasketa prozesuaren barne dagoen zerbait dira filme motzak. Bere baitan genero bat direla esaten dutenak ere badaude. Muga eta kontzeptu askatasun horretan datza laburmetraiaren izaera . Laburmetraia zinema askearen eremu nagusia dela esan genezake; izan ere, sortzaile berrien arrisku eta esperimentazio gogoa iraupen laburreko zeluloidean geratzen dira izozturik gehienetan. Luzemetraien aurrekontu eta izaera erraldoiek ez dute aposturako tarterik uzten. Diru eskasiak eta formatuaren xumetasunak gure herriko zine abangoardiaren arma bilakatu ditu laburmetraiak. Euskal Herria, futbolariez gain, laburmetraigileen harrobi ere bada. Denbora tarte laburrean estreinatu diren Requiem, 40 ezetz, A dar ba kar, Patesnak, Sarabe eta El trabajo filmeak dira horren lekuko. Aurtengo Zinemaldian laburmetraien emanaldiek izan duten ikuslego arrakastak hori guztia nabarmentzen du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En