Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Euskal atsotitzak georgieraz

Egunotan liburu interesgarri bat argitaratu da Tbilisin, Georgian. Gaia: Euskal esaera zaharrak. Izenburua georgieraz dauka Baskur-kartuli paremiologiur paralelebi (Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak), eta egilea Salome Gabunia dugu, georgiar etnologoa eta euskaltzain urgazlea.

Liburuaren sarreran Salomek esaera zaharrak nolakoak diren azaltzen digu, eta horren arabera atsotitzen sailkapena egiten. Iturri nagusiak ere aztertzen ditu, Testamentu Zaharrekoak ahantzi gabe. Jakinarazi nahi den irakaspena berbera izan arren, herri bakoitzak bere inguruko flora, fauna eta bizimo...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Egunotan liburu interesgarri bat argitaratu da Tbilisin, Georgian. Gaia: Euskal esaera zaharrak. Izenburua georgieraz dauka Baskur-kartuli paremiologiur paralelebi (Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak), eta egilea Salome Gabunia dugu, georgiar etnologoa eta euskaltzain urgazlea.

Liburuaren sarreran Salomek esaera zaharrak nolakoak diren azaltzen digu, eta horren arabera atsotitzen sailkapena egiten. Iturri nagusiak ere aztertzen ditu, Testamentu Zaharrekoak ahantzi gabe. Jakinarazi nahi den irakaspena berbera izan arren, herri bakoitzak bere inguruko flora, fauna eta bizimoduaren arabera birmoldatu ditu esaera zaharrak. Horiexetan aurkitzen da nazio bakoitzaren herri-sen berezia.

Orain 25 urte, Salome Gabuniak Euskal Herrian eta Georgian heriotzaren inguruan egin ohi diren zeremoniak, esaerak etab. arakatu zituen Euskalarien nazioarteko jardunaldietan. Gero, begiak paremiologiara itzuli ditu, hau da, atsotitz edo esaera zaharrak ikertzera.

Azken urteotan, euskal esaera zaharrak aztertu ditu, eta oraingoan ia 1.200 atsotitz batu ditu, bilduma zahar eta berrietatik jasoak.

Paremiologiak aparteko garrantzia izan du euskal literaturan. Lehen bilduma handia 1596an argitaratu zen Iruñean, Refranes y Sentencias. Arlo horretan saiatu ziren, halaber, Garibai, Oihenarte, Zalgiz, Mogel eta Azkue, eta, berriki, Gotzon Garate ere bai. Horiek guztiak kontuan izan ditu georgiar euskaltzainak. Geografiaz, urrun daude gugandik georgiarrak, baina halere hurbil gaituzte bihotzean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En