Garia, sorginak eta baserriaren gomuta

Karmelo Elorriaga Bilboko Arbolantxa auzunean jaio zen, eta zibilizazioak eskaintzen dituen erosotasun guztiak alde batera utzita, hantxe bizi da oraindik emaztearekin, Otxarkoagako anabasa urbanistikotik metro gutxira. Jubilatu arte, Bilboko abere-hiltegian lan egin zuen, baina baserriko zereginak behin ere baztertu gabe. Asfaltoak mendian gora egin duen neurrian, ordea, Karmelok txikitan ezagutu zuen mundua oroitzapenen gordailuan ezkutatuz joan da piskanaka-piskanaka.

"Nobienbrearen zazpien hirurogeita zazpi urte eingo dotaz", abiatu zaigu Karmelo Bilboko euskara sendoan. "Hemen asko...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Karmelo Elorriaga Bilboko Arbolantxa auzunean jaio zen, eta zibilizazioak eskaintzen dituen erosotasun guztiak alde batera utzita, hantxe bizi da oraindik emaztearekin, Otxarkoagako anabasa urbanistikotik metro gutxira. Jubilatu arte, Bilboko abere-hiltegian lan egin zuen, baina baserriko zereginak behin ere baztertu gabe. Asfaltoak mendian gora egin duen neurrian, ordea, Karmelok txikitan ezagutu zuen mundua oroitzapenen gordailuan ezkutatuz joan da piskanaka-piskanaka.

"Nobienbrearen zazpien hirurogeita zazpi urte eingo dotaz", abiatu zaigu Karmelo Bilboko euskara sendoan. "Hemen asko kanbiau da biximodue, asko!", gaineratu du, denboraren makinari atzera eraginez.

Bat-batean, haurtzaroko usainak eta zarata algaratsuak etorri zaizkio gogora. Arbolantxa auzunea umez betea zegoen orduan. "Etxe bakotxen, zortzi edo bederatzi ume egozen", gogoratu du. Bere familia salbuespena izan zen duela 60 urteko Arbolantxa euskaldun hartan: "Gu hiru neba-arreba ginen: anajea eta ni, eta bestea, arrebea".

Orduko giro jendetsuaren aldean, gaurko Arbolantxa auzoan "lau etxe baino ez dagoz", Karmeloren esanetan, eta gehienak hutsik geratu dira denboraren poderioz. Hamar lagun baino gutxiago bizi dira egun Otxarkoaga gaineko baserrialde apartatu honetan. Egoera honetan, Karmelo eta etxekoak "makinekaz etorri eta dana botako daurien" beldurrez bizi dira.

Inori ezkixion itxiten

Elorriagak ez zuen arazo handirik izan Francoren garaian euskaraz hitz egiteagatik. Zeharo desberdina izan zen egoera beste auzo batzuetan. Errekalde auzoaren gainean kokatuta dagoen Larraskitu auzunean, esate baterako, gorriak eta beltzak ikusi zituzten. Honela azaldu zion Petra Zuluaga zenak Iñaki Gaminderi: "hemen, Franco egon zanien, inori ezkixion itxiten (ez zion uzten) ezta agur eiten bez (ere ez); agur esaten gixenak (zuenak), kartzelera".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baserri giroko Bilbo ezezagun hartan, belarra eta ganaduaren usainak ziren, baina Karmelo Elorriaga Begoña aldean garia batzen zeneko garaiaz oroitzen da oraindik. "Hogei urte ixengo dire hemen garixe akabeu zala".

Bizkaiko beste toki askotan bezala, auzoan oso normala zen orduan Deustuko San Felizisimo elizara joatea, hango fraideek saltzen zituzten begizkoaren kontrako kutunak erosteko.

Karmelok ez ditu inoiz aintzakotzat hartu horrelako sineskerak -"horreek danak kontuek dire, sorginenak eta milagroenak be bai", aldarrikatu du-, Arbolantxa aldeko euskaldunek ondo gogoan dituzte oraindik beho trokako baserriaren ondoan agertzen ziren argi gorri misteriotsu haiek.

Archivado En