Reportaje:Gaiak

Zeluloidezko oroitzapenak

Zine mutuaren garaian azaldu ziren lehen euskal hitzak pantaila handian, baina 1930. urterarte ez zen entzuterik izan

Zinean euskara lehenengo aldiz noiz agertu zen jakiteko, uste baino urte gehiago egin behar dugu atzera. Sinesgaitza badirudi ere, euskarazko lehen hitzak zine mutuan azaldu ziren, idatzita noski. Euskadiko Filmategiko lehendakari Martin Ibarbiaren esanetan, "euskararen lehen presentzia hori ez dator hitzetan, letreroetan baizik".

Ibarbiak gogoratu duenez, "1930. urterarte, zinea mutua izan zen, eta pantailan agertzen zenaren inguruko azalpenak emateko, intertituluak jartzen ziren". Euskara 1923. urtean azaldu zen lehendabiziko aldiz pantaila handian. "Letra gutxi batzuk besterik ez zir...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Zinean euskara lehenengo aldiz noiz agertu zen jakiteko, uste baino urte gehiago egin behar dugu atzera. Sinesgaitza badirudi ere, euskarazko lehen hitzak zine mutuan azaldu ziren, idatzita noski. Euskadiko Filmategiko lehendakari Martin Ibarbiaren esanetan, "euskararen lehen presentzia hori ez dator hitzetan, letreroetan baizik".

Ibarbiak gogoratu duenez, "1930. urterarte, zinea mutua izan zen, eta pantailan agertzen zenaren inguruko azalpenak emateko, intertituluak jartzen ziren". Euskara 1923. urtean azaldu zen lehendabiziko aldiz pantaila handian. "Letra gutxi batzuk besterik ez ziren izan, Eusko Ikusgaiak izeneko albistegi batean", zehaztu du Ibarbiak.

Manuel Intxaustik zuzendu zuen Eusko Ikusgaiak izeneko dokumental sail hura 1923. eta 1928. urteen artean, eta film haietako idazkunetan, frantsesa, gaztelera eta euskara erabili zituen. Zinea asmatu eta ezagutzera eman zen lehen urte haietan, euskaldun asko arte honen maitale bihurtu ziren, euskararen erabilera sustatuz.

Errepublika garaian, Teodoro Ernandorenak Euskal Herriari buruzko lehen film politikoa egin zuen, Euzkadi izeneko dokumentala, alegia. Teodoro Ernandorena dentista zen ogibidez, eta bi urte eman zituen proiektu hau aurrera ateratzeko. Azkenean, Euskal Herriari buruzko dokumentala taxutzea lortu zuen, eta egindako ahaleginaren truk, orduko kritika eta publikoaren txaloak bereganatu zituen. Alabaina, Francoren tropak Donostiara sartu zirenean, Euzkadi filma betiko desagertarazi zuten.

Zine mututik gaur egun ezagutzen dugun zinerako jauzia egin zenean ere, euskarak ez zuen denbora gehiegi behar izan egoera berrira moldatzeko. Maurice Champreuxek zuzenduriko Au Pays des Basques dokumentalean, euskarazko lehen hitzak entzun ahal izan ziren, 1930. urtean: "Erleak, etxeko nagusia hil da! Ni izanen naiz haren erdaina!". Horixe izan zen euskaraz zinean entzun zen lehendabiziko esaldia.

Urteak joan eta urteak etorri, egoera politikoa gizartearen alor guztietan islatuz joan zen, baita zinean ere. Gerra osteko garai antzuaren ondoren, salto handi samarra egin behar da hurrengo fruitua jasotzeko, 1963. urterarte ez baitzen euskarazko pelikularik egin.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Urte horretan, Gotzon Elorzak Ereagatik Matxitxakora izenburuko dokumentala egin zuen Pariseko erbestealdian, euskara hutsean egin ere. Martin Ibarbiaren aburuz, "aintzat hartu behar genuke euskara erretorika zinematografikoan txertatzeko egin zuen ahalegina, Elorza aitzindaria izan baitzen alor horretan".

Trantsizioaren hasierako urteetan, Caja Laboral eta Cegasaren laguntzaz, Ikuska saila egin zen. Guztira, 20 dokumental filmatu ziren, den-denak euskaraz. Euskadiko Filmategiko lehendakariaren hitzetan, "Ikuska saila zine munduan jendea trebatzeko eskola bat izan zen, eta egun oso ezagunak diren hainbat pertsonaia handik pasatu ziren, hala nola, Xabier Agirresarobe, Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Antxon Ezeiza edo Koldo Izagirre, besteak beste". Garai hartakoxea da Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek landutako Ama lur dokumental erraldoia ere.

Euskal zinearen urrezko aroa, ordea, 80ko hamarkada izan zen. Luzemetraia ugari ekoiztu ziren eta euskararen presentzia ere indartuz joan zen. La fuga de Segovia film ezagunean, esate baterako, euskara pisu handiko osagaia izan zen.

Eusko Jaurlaritzaren babespean, 1985. urtean, Alfonso Ungriak Ehun metro filma zuzendu zuen, eta Xabier Elorriagak, Zergatik panpox? izenburukoa. Urte berean, Anjel Lertxundik Hamaseigarrena aidanez filmatu zuen, izen bereko bere nobelan oinarrituta. Bernardo Atxagak ere garai hartantxe jorratu zuen estraineko aldiz zeluloidearen bidea, Jose Julian Bakedano durangarrak zuzendutako Oraingoz izen gabe filmeko gidoigile gisa.

Marrazki bizidunen arloan, azkenik, Juanba Berasategik Kalabaza Tripontzia izeneko pelikula arrakastatsua burutu zuen.

Urrezko aro honen ondoren, ordea, 1985. urtetik aurrera, euskarazko zinemagintza gainbehera hasi zen. Martin Ibarbiaren ustez, "ordurarte, erromantizismoa eta militantismoa izan ziren nagusi, baina 90eko hamarkadan, bildutako indar eta gogo haiek guztiak sakabanatzen hasi ziren". Euskal zinegile asko Madrilera joan ziren eta euskaraz filmatzeari utzi zitzaion, "hizkuntza gutxituetan egindako zinea ez baita errentagarria", azaldu du Filmategiko lehendakariak.

Archivado En