Reportaje:GAIAK

'Ikaro', gaurkotutako mitoa

Antzinako labirintuak gaindituta mende berriaren metafora den horma gabeko labirintuan dago Ikaro. Galduta dago, gaur egungo gizartean galduta eta bere buru barnean galduta.Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da aste honetan ikusgai Maskarada eta Juan Carlos Pérezek prestatutako azken lana, Ikaro, euskarazko bertsioan, eta Bilboko Arriagara eta beste hainbat puntutara ere hurbilduko da datozen hilabeteetan.

Kezka estetiko bat izan da gaur egungo Ikaro hau taula gainera igotzearen arrazoi nagusia, baina taldekideek ez diote muzin egin kezka sozialari. Izan ere, taularatzen diren e...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Antzinako labirintuak gaindituta mende berriaren metafora den horma gabeko labirintuan dago Ikaro. Galduta dago, gaur egungo gizartean galduta eta bere buru barnean galduta.Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da aste honetan ikusgai Maskarada eta Juan Carlos Pérezek prestatutako azken lana, Ikaro, euskarazko bertsioan, eta Bilboko Arriagara eta beste hainbat puntutara ere hurbilduko da datozen hilabeteetan.

Kezka estetiko bat izan da gaur egungo Ikaro hau taula gainera igotzearen arrazoi nagusia, baina taldekideek ez diote muzin egin kezka sozialari. Izan ere, taularatzen diren eszenetan agertutako elementu garrantzitsuenetako bat duela gutxi Getxoko lagun talde batek eskale baten heriotzan izandako partehartzea da. "Ez da, urrutitik ere, lanaren gai nagusia" dio Carlos Panera zuzendariak, "baina bai egungo gizartean gazteak galduta daudenaren adibide bat". Izan ere, eskale hori baita Ikaro-ko antzezle bakarra, kontzientziaren ahotsa bailitzan.

Más información

Diziplina ugari

Paneraren esanetan, lan osoaren oinarria Ikaro eta labirintuaren irudia ziren. Hortik abiatuta, diziplina ezberdinak uztartu dituen muntaiari ekin zion taldeak, Juan Carlos Pérez musikariaren laguntzaz. "Guk bagenuen Juan Carlosekin tratua lehendik" azaltzen du Mikel Martínez ekoizpen laguntzaileak, "eta ideia proposatu genionean berehala ekarri zuen lanean hasteko lehen materiala". Maskaradaren ibilbidean zehar ikusitako hainbat elementu ere daudela azaltzen du Martínezek, eta horrela, lan hau berritzailea izanik ere, aurretik egindakoarekin koherentzia estetikoa baduela dio.

Azken emaitza lortzeko, hamaika saiakera egin ditu taldeak. Lan honetan dantza garrantzitsua da, ezinbestekoa eta espresiobide nagusia, baina modu berezi batean, ideiaren menpe baitago. Badago akzio bat, eta ikusleak gertatzen dena erraz jarrai dezake. Testuei dagokienean, Maskaradak XX. mendeko hainbat poetagileen pasarteak erabili ditu, kontatzen den istorioarekin zerikusia dutenak. Gizarteak indibiduoa berdintzeko duen indarra edo bakarrik hegan egitearen ezina azaltzen dira eszenatokian; azken finean, eguzkira gehiegi hurbildu eta erortzen den Ikaroren mito eguneratua.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Musikak ere berebiziko garrantzia du muntaia honetan, baina ez da musikal bat, elementu askoren batuketa baizik, zuzendariak azaltzen duenez; "arte ezberdinetako adierazpidea". Musika Pérezena da, baina disko bezala ere argitaratu den Ikaro hori ez zen berdina izango Maskaradarekin egindako elkarlana existitu izan ez balitz. Izan ere, arte lengoaia ezberdinak batzen dituen muntaia honetan diziplina ezberdinen elkarrekiko egokitzea oso garrantzitsua izan baita.

Musikariak gogo onez jaso zuen antzerkiarekin lotutako esperientzia batetan parte hartzeko aukera. "Estetika pop edo rock bat erabiltzea egokia ikusten nuen, Ikaroren gaia askotan tratatua izan denez, arriskua baitzegoen soinu banda intzidental bat egitekoa, istorioaren sustapen huts bezala". Poparen freskotasun eta zuzentasuna eman nahi izan dio Juan Carlos Pérezek bere lanari, gaurkotasuna eta inpaktuaz gain.

Ikaroren gaia musikari batentzat oso interesgarria dela dio Pérezek, eta bere aurreko lanetan ere antzeman daitezke bere urratsak, Itoiz-en Ezekiel diskoan bezala. "Mito hau beti gazte izatearen arrazoia galdera nagusiak oraindik erantzun gabe daudela izan daiteke".

Audioa zuzenekoa izatea luxutzat du musikariak. "Kontzertu konbentzional bat beste modu batera ematen duzu, beste estetika batekin, antzerkiaren isiluneez ere baliatuz". Eta emaitzarekin pozik azaltzen da, batik bat "ideiarekin lan berezi bat egiteak planteatzen zituen zailtasunak kontutan hartuta".

Archivado En