LIBURUAK | Gaiak

Gerra poemetan

Luis Garde (Iruñea, 1961) idazlearen Haize hegoaren aroak poema liburua irakurtzen hasterakoan ideia bi etorri zaizkit burura.

Lehena, urte honetan, eta iaz ere bai, asko irakurri dudala Gerra Zibilari buruz, baina irakurritako gehienak nobelak izan dira, edo noiz edo noiz saiakera lan bat ere bai. Baina, pentsatzen jarrita ez dut betarik izan poema libururik irakurtzeko gai horretaz.

Bigarrena, poesia liburuen aro berezi bat bizi dugula uda honen aldean. Prosa liburu nahiko argitaratu ziren udaberri aldean, Liburuaren Egunaren jaia ospatzen den aroetan ziurrenik garai hor...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Luis Garde (Iruñea, 1961) idazlearen Haize hegoaren aroak poema liburua irakurtzen hasterakoan ideia bi etorri zaizkit burura.

Lehena, urte honetan, eta iaz ere bai, asko irakurri dudala Gerra Zibilari buruz, baina irakurritako gehienak nobelak izan dira, edo noiz edo noiz saiakera lan bat ere bai. Baina, pentsatzen jarrita ez dut betarik izan poema libururik irakurtzeko gai horretaz.

Bigarrena, poesia liburuen aro berezi bat bizi dugula uda honen aldean. Prosa liburu nahiko argitaratu ziren udaberri aldean, Liburuaren Egunaren jaia ospatzen den aroetan ziurrenik garai horretan zerbait saltzen delako. Baina argitalpenak murriztu egin diren garaian poesia liburuak ugaritu egin direla dirudi. Errepaso arin batean, bi atera ditu Luis Mari Mujikak, Aintzane Galardirena agertu da, Aritz Gorrotxategik berea eman du, Sarasolarena, pixka bat lehenago, eta Garderen hau. Urte hasieran izan zen Fertxu Izquierdorena. Uzta ez da oso oparoa baina badirudi zerbait eman duela. Gaurko egunez, Serranoren poema liburua ere aipagarria da.

Fertxu Izquierdoren poema liburua aipatu nahi dut zeren baditu honek harekin loturarik poesiaren molde nagusian, ahotsa erritmo luzeetan emateko gogoan, nahiz eta, bistan da, oso liburu desberdinak izan.

Baina biek dute nolabaiteko joera epikoa lerroen artean. Luis Garde sinbolikoagoa da. Poema liburuak hasieran Gerra Zibila hartzen du gaitzat, baina atalak aurrera doazelarik, beti ere Lauaxeta poeta gogoangarriaren testuak atalburu hartuz, Haize hegoaren aroa ez da soilik uztaila, baizik ere gerratearen aroa, edo urrutiago joaz, etsipenaren eta akabuaren aroa ("Gure dantza Herioarena zela inork esan zuen"). Autopoetika omen da poema liburuetako lehen testua. Eta horrelaxe gertatzen da Luis Garderen liburu honetan. Lehen testuak aipatzen ditu 1936ko "oihu ordiek", eta "oroimenak" ("Oroimenik ez dugu; / oroimen hutsak gauzka") eta sinbolo nagusi diren "zaldiak" ("Oraindik zaldien erritmo urdina zur ustelduan adit dezaket"), eta txakur zaunkak.

Eromenaren eta ametsaren arteko eszenografia darabil poetak, herioaren eta eromenaren mugetan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Luis Garde: Haize hegoaren aroak. Pamiela. Iruñea. 2007. 109 orrialde. 13.50 euro.

Archivado En