Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Krudelkeria

Oso ipuin liburu irakurgarria eman du plazara Harkaitz Zubirik (Donostia, 1977) Zakur kale izenarekin. Esango dute kritikoek ez dugula irakurtzen baina gau utz iezadazue dudan pena agertzen: editoreak azken solapan Zakur kale Harkaitz Canori egotzi dio: "73. Zakur Kale. Harkaitz Cano" jartzen du solapan.

Agian ez da errata, agian lausengua da, beraz kritikoak bakarrik ez dira erratzen, beste batzuk ere neurri apalean baina bereak dituzte.

Lau testu labur jarri ditu Harkaitz Zubirik ipuin bildumaren hasieran eta guztiek adierazten duten zeintzuk diren kontakizunen ha...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Oso ipuin liburu irakurgarria eman du plazara Harkaitz Zubirik (Donostia, 1977) Zakur kale izenarekin. Esango dute kritikoek ez dugula irakurtzen baina gau utz iezadazue dudan pena agertzen: editoreak azken solapan Zakur kale Harkaitz Canori egotzi dio: "73. Zakur Kale. Harkaitz Cano" jartzen du solapan.

Agian ez da errata, agian lausengua da, beraz kritikoak bakarrik ez dira erratzen, beste batzuk ere neurri apalean baina bereak dituzte.

Lau testu labur jarri ditu Harkaitz Zubirik ipuin bildumaren hasieran eta guztiek adierazten duten zeintzuk diren kontakizunen harien bilbeak. kainen lurrean bizi gara; lortzeko esperoan bizi gara eta esperoak betierekotzen du ordena, hobe da profetez protesta egitea, eta ezer ez da dirudiena. Lau giltza nagusi ibilbide narratiboan.

Homo homini lupus jarrera nagusiaren ordez, liburu honetanzakurra gizakiarentzat krudel lema dugu nagusi.

Aspaldi honetan, azken hilabeteetan, jo dezagun, badago euskal ipuingintzan krudelkeriaren gaia aipatzeko interesa. Bide horretan ikusten dut nik Zubiriren Zakur kale. Gizarte konplexua da gurea eta konplexutasun horretan erlazio sozialak gogorrak dira, eta ez diruditenak.

Harkaitz Zubiri gainera, trebea izan da ipuinen artean hariak sortzen: adibidez, Abegi, S.A.-ko presentzia etengabea (beste alde batetik, izena ironia hutsa da, eta ez da hori askorik aipatu behar). Eta trebea izan da, neurri berean, Hura izan da, nire ustez ipuinik asaldagarriena, lehena eta atarian jartzen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Trebezia dago era berean ipuinetan Zubirik erabili duen eraketa narratiboan, eta baita tekniken ugaritasunean ere: pertsonaien erronda (Jarri eskela bat zure bizitzan), esaldi baten garrantzia (Kaxen barruan zer dagoen), pertsonaiak ipuin batetik bestera igarotzea, ipuina ekintzaren bukaeratik hastea (Lapurrak), ustekabea eta, azkenik, konplexutasuna batera adieraztea.

Baina, bigarrenez irakurri ditudanean ipuinok, azalaren azpian, jokoaren azpian eta trebeziaren mugetan puntu mingots batek aztoratu du irakurketa: agian, ipuinen baten bukaera xumeak (Jarri eskela bat zure bizitzari), ekintzaren jarraipen aldaketa gabekoak...

Zer esana oso argi izan du egileak eta uste dut oso argi adierazten duela, eta ipuin zoragarriak idazti dituela, baina beste askotan formulak gainditu du nire irakurketa eta teknikaren nagusitasuna begi bistakoegia ikusi dut.

. Harkaitz Zubiri. Susa. Zarautz. 2007. 139 orrialde. 13 euro.

Zakur kale

Archivado En