Gaiak

Eleberri txarra (II)

Atentatuaren xehetasunez jabetzen joan nintzen heinean, X nobelagile lagunari deitu eta kontuak eskatuko nizkiola erabaki nuen; egunkari honetan bertan azaldu nuen (2006-10-9), izenburu bereko zutabean, zein egoeratan ezagutu nuen X eta nola adierazi zidan bera zela, enkarguz, su-etenaren nobela idazten ari zena. Eta "prozesuaren" lehenengo hilabetetako gorabeherak oso interesgarriak iruditzen ez zitzaizkion arren ("flojo samarra atera zitzaidan", aitortu zidan X-ek), nabarmen hobera egiten zuela istorioak hurrengo ataletan. Zati bat irakurtzen utzi zidan, eta berak izkiriatutakoa betetzen zih...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Atentatuaren xehetasunez jabetzen joan nintzen heinean, X nobelagile lagunari deitu eta kontuak eskatuko nizkiola erabaki nuen; egunkari honetan bertan azaldu nuen (2006-10-9), izenburu bereko zutabean, zein egoeratan ezagutu nuen X eta nola adierazi zidan bera zela, enkarguz, su-etenaren nobela idazten ari zena. Eta "prozesuaren" lehenengo hilabetetako gorabeherak oso interesgarriak iruditzen ez zitzaizkion arren ("flojo samarra atera zitzaidan", aitortu zidan X-ek), nabarmen hobera egiten zuela istorioak hurrengo ataletan. Zati bat irakurtzen utzi zidan, eta berak izkiriatutakoa betetzen zihoala frogatu ahal izan nuen.

Telefonoz deitu nion; amorratuta nengoen. "Hori iruditzen al zaizu istorioa interesgarriagoa egiteko modua? Aireportu batean bonbatzar bat zartatzea? Bi immigrante errugabe hondakinen artean erailtzea?": X-i horrelako zerbait botatzeko asmoa neukan. Baina hariaren beste aldetik "Markatutako zenbakia deskonektatua izan da" lelo automatikoak erantzun zidan.

Más información

Cervantes Institutuko nire kontaktuarengana jo nuen X-en berri jakiteko. "Espainiatik alde egin du oraintsu, itsumustuan; gutxienez urtebete egingo du kanpoan", erantzun zidan hango nire ezagunak, deserosotasunezkoa iruditu zitzaidan puntu batekin: ez nuen informazio gehigarririk behar izan X-en gidoigintza lana amaitua zela jakiteko. Beste norbait ari zen orain idazten gure gatazkaren eleberria, baina nor?

Zorionez, literatur munduan nekez irauten du sekretu batek ilunpean, zein ate jo jakinez gero behintzat, eta berehala lortu nuen izen bat. Ez nuen Y pertsonalki ezagutzen, baina bere idazkariak ez zidan inolako eragozpenik bion arteko enkontru bat antolatzeko. Y idazle ezaguna da, X baino gehiago, eta best seller motako literaturaren egilea. Bazkaltzeko egin genuen hitzordua, aipatuko ez dudan hiri bateko ostatu batean. Ez zirudien Y kezkatuta zegoenik nire ñabardurarik gabeko elkarrizketa-eskaerarekin, eta laster jakin nuen zergatik, "Zure deiaren zain nengoen" esanez hasi zelako. "X-en paperetan agertzen zinen aipatua, noski", jarraitu zuen; "lana hasi baino lehen haren kaiera guztiak pasa zizkidaten". Luzamendutan ibili gabe, lehergailuaz eta eleberriaren norabide aldaketaz galdetu nion, hotz. "X-en eleberriari, zu zeu ere ohartuta zeunden, erritmoa falta zitzaion -erantzun zidan-. Oso lan erteuroparra zen, nolabait esateko: ez zen ia ezer gertatzen. Badakizu, gehiegi maite zituen X-ek Handke, Musil, Walser eta koadrila aspergarri hura guztia; prozesu hitzaren erabilera errepikakorra nahiko esanguratsua izango ez balitz bezala, bestalde. Nik, X-ek ez bezala, Hollywoodentzako egin dut lan, gidoigintzan, eta ondo dakit eztanda on batek zenbat mesede egiten dion istorioaren ikusgarritasunari... Nirekin, egon ziur, ez zarete aspertuko". Bere jarduna moztu eta gertatutakoaren moralgabetasunaz aritu nintzaion. "Ez da nire ardura egiten ditudan proposamen guztiak onartzen badituzte. Konbentzigarriak gertatzen ez diren egunean X-i egin ziotena egingo didate niri: beste bat kontratatuko dute nire ordez, eta kito".

Hurrengo asteetako edo hilabeteetako kaierak orriztatzen uzteko eskatu nion, alferrik: "Ni ez naiz X bezain fidakorra. Jakin dezakezun gauza bakarra datorren hilabetetako istorioaren ardatz nagusia da, esaldi batean laburtu daitekeena: ETAkoak PPkoak dira". "Zer iruditzen?", gehitu zuen garaipen-irribarre moduko batekin; nik erantzun nion ez zela batere originala, horixe bera idatzi zutela Chestertonek Ostegun izan zen gizona edo Stanislaw Lemek Bainuontzi baten hondoan aurkitutako memoriak bezalako liburuetan. Barre egin zuen. "Eta zer uste duzu egiten dugula best seller egileok, klasikoak arpilatzea baino? Kontua, motel, bilgarria da, ez mamia...".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Isilik eman nuen handik aurrerako denbora gehiena; Y-k honetaz eta hartaz hitz egiten jarraitu zuen, dotorezia handiz, ezer larririk gertatuko ez balitz bezala. Azkenean, postreetan, gehitu zuen: "Edonola ere, euskal idazleek ez daukazue zertaz kexatu: gaia berpiztu dizuet berriro ere. Onar ezazu: umezurtz utzi bazintuzte bezala sentitzen zineten asko. Orain berriro ere daukazue kontuari buelta eta buelta gehiago ematen segitzeko aukera. Hitzordu honetatik itzuli bezain laster idatziko duzun zutabearekin egingo duzun bezala, ezta?"

Archivado En