LIBURUAK | Gaiak

Hiria, gizartearen aterpe

Elea argitaletxeak hain ongi zainduta plazaratzen duen poesia sailean agertu da Juan Ramon Makusoren (Errenteria, 1961) Hiri gorazarre liburua.

Izenburuak barruan gordetzen duen hitz jokoarekin egingo du topo lehenik irakurleak ez baitaki "hiri" hori izenordea den edo "hiriari" egindako gorazarrea. Agian, Lizardiren aipuak lagunduko dio izenburuaren azpian dagoen elipsia ikusten eta hiriaren gorazarrez egindako testuan aurkitzen dela nozitzen. Baina Lizardik "hiri goratzarre" dio, "hiri" hori Izotz-ondoko eguzki hotzez betea delarik.

Orain aste batzuk hiria gai bezala zuen...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Elea argitaletxeak hain ongi zainduta plazaratzen duen poesia sailean agertu da Juan Ramon Makusoren (Errenteria, 1961) Hiri gorazarre liburua.

Izenburuak barruan gordetzen duen hitz jokoarekin egingo du topo lehenik irakurleak ez baitaki "hiri" hori izenordea den edo "hiriari" egindako gorazarrea. Agian, Lizardiren aipuak lagunduko dio izenburuaren azpian dagoen elipsia ikusten eta hiriaren gorazarrez egindako testuan aurkitzen dela nozitzen. Baina Lizardik "hiri goratzarre" dio, "hiri" hori Izotz-ondoko eguzki hotzez betea delarik.

Orain aste batzuk hiria gai bezala zuen beste euskal poema liburu bat ekarri genuen orrialdeetara, hain zuzen ere Iván Igartuaren Harrizko hiri hau liburua . Hiria gai garrantzitsua bihurtzen ari da gure poesian.

Ez dakit egileak onartuko didan baina Igartuaren liburuaren eta honen artean badira zenbait zubi, ikuskizun, antzeko joera, hiria eta poesia tratatzeko modu antzeko eta anaikideak. Adibidez, badira hiru ezaugarri bion liburuetan agertzen direnak: hausnarketa poesia baten aldeko joera, eta hiriarekin batera gizakiaren irudia sinboloz josteko era. Baina bakoitzak bere estetika du eta ongi da Juan Ramon Makusoren liburua bere osotasunean eta berezitasunean ikusi eta irakurtzea.

Gabriel Arestiren zantzua liburuaren hasieran dago, baina Maldan beherako Aresti da poemak erakusten duena. Eta liburuan ibilbidea ikusi nahi nuke nik, kolektibitate batetik gizakiaren burura egiten den bidaia. Harrizko aorta da lehen atala eta "Maite duzun hiriak / erraietaraino / eramango zaitu" bertsoek adierazten dituzte bere indarra eta gaia. Burdina garabi urtuan atalak, ordea, gaurko mundua du ikuskizun, gaurko mundu politikoa eta mitotik urrundu dela esango nuke. Hirugarren atalak, Zurekin egon nahi dut, egon gabe izena duenak, tonu lirikoagoa lantzen du, maitasun gaia. Laugarrenak, aldiz, Gizakiaren kontzientzia biluzia-k, gizabanakoaren mundua esploratzen du.

Poesia eta filosofia lotzeko liburua bat dela hau esan da. Baina hitz jokoa eta errima, hitzen arteko hoskidetza eta ironia maite dituen Makusok hiriaren lau aurpegi desberdin eman ditu aditzera.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Juan Ramon Makuso: Hiri gorazarre. Elea argitaletxea. Bilbo. 2006. 79 orrialde.

Archivado En