Gaiak

Intelektualen zereginaz

"Nire ustez, beste edozein zereginen gainetik, hau da intelektual baten bokazioa: bizitzaren basakeria beldurgarria kantu bilakatuko duen bide bat aurkitzea". Hitz horiekin deskribatu du Patxi Ezkiagak intelektualek arte-sorkuntzaren mugetatik haratago izan behar duten zeregina. "Hor ikusiko dute beren tokia maitasunaren eta auto-kontzientziaren kezka indibidualek, eta hori bera gertatuko da nonahi gatazkak sorturiko giza gaiekin. Nik garbi daukat esparru hori berezkoa behar dutela intelektualek".

Pentsamenduaren eta literaturaren arteko zubiez mintzatzean, ia ezinbestean sortzen da int...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

"Nire ustez, beste edozein zereginen gainetik, hau da intelektual baten bokazioa: bizitzaren basakeria beldurgarria kantu bilakatuko duen bide bat aurkitzea". Hitz horiekin deskribatu du Patxi Ezkiagak intelektualek arte-sorkuntzaren mugetatik haratago izan behar duten zeregina. "Hor ikusiko dute beren tokia maitasunaren eta auto-kontzientziaren kezka indibidualek, eta hori bera gertatuko da nonahi gatazkak sorturiko giza gaiekin. Nik garbi daukat esparru hori berezkoa behar dutela intelektualek".

Pentsamenduaren eta literaturaren arteko zubiez mintzatzean, ia ezinbestean sortzen da intelektualek -idazleek- gizartearen aldaketetan jokatu beharreko funtzioa. "Parte hartu behar hori ez zait batere gustatzen", ohartarazi du Lertxundik. "Norbaitek nobela bat idazten duenean munduaren ikuspegi bat ematen ari da; aldez edo moldez hori egiten ari da. Beharrik gabe, nobela edo poema bat idaztea munduaren interpretazioan parte hartu eta munduaren beste aldeak begiratzea da", gehitu du.

Gurean, berriz, hizkuntzarekin loturik ikusten du idazleak zeregin hori. "Erabat marjinala den hizkuntza batean mundu bat eraiki daitekeela erakutsi dugu, uniformetasunaren aurkako borrokan gure ekarpentxoa egin dugularik".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En