Reportaje:

Kodizea etxera itzuli da

Euskaldun batek XIV. mendean idatzitako lehen liburua erosi du Bilboko bibliofilo batek

Euskal Herriko libururik zaharrena etxera itzuli da. Urtetan Zaragozako liburuzale baten bilduma partikularrean izan ondoren, egun Bilboko Zazpi Kaleetan dago, Jose Maria Arriola notarioaren liburutegian. Pergaminozko orrietan idatzitako kodizea da, 72 orrialdekoa, eta Michael Iabar izeneko fraide nafarrak osatu zuen 1388 urtean.

"Expositio Evangeliorum izenburuko eskuizkribu hau da, guk dakigula, Euskal Herrian jaiotako pertsona batek idatzi zuen lehendabiziko liburua", azaldu du Javier Madariagak, antzinako liburuen salerosketan espezializatutako Astarloa liburudendako gerentea...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskal Herriko libururik zaharrena etxera itzuli da. Urtetan Zaragozako liburuzale baten bilduma partikularrean izan ondoren, egun Bilboko Zazpi Kaleetan dago, Jose Maria Arriola notarioaren liburutegian. Pergaminozko orrietan idatzitako kodizea da, 72 orrialdekoa, eta Michael Iabar izeneko fraide nafarrak osatu zuen 1388 urtean.

"Expositio Evangeliorum izenburuko eskuizkribu hau da, guk dakigula, Euskal Herrian jaiotako pertsona batek idatzi zuen lehendabiziko liburua", azaldu du Javier Madariagak, antzinako liburuen salerosketan espezializatutako Astarloa liburudendako gerenteak.

Madariaga izan zen Iabarren eskuizkribua aurkitu zuena, Bartzelonako liburudenda ezagun batean. Kodizea Huescako karmeldarren esku egon omen zen XVII. mendeaz geroztik, baina Mendizabalen desamortizazioaren haritik, Zaragozako bibliofilo batek bereganatu zuen.

Más información

Bilbao aldera iritsi bezain laster, Arriolak eskuizkribua erosteko asmoa azaldu zuen, Historia eta Zuzenbide gaiei buruz osatu duen liburutegi erraldoian- "Europa osoko 12 bilduma pribaturik handienetakoa", Madariagaren esanetan- eduki nahian.

"Ebanjelioei buruz azaltzen dituen gogoetez gain, Iabarren eskuizkribua garrantzi historiko eta juridiko handiko testua da, bertan laburbiltzen baitira Nafarroako Karlos III.a erregeak Avignoneko zismaren aurrean mantendu zuen jarreraren arrazoi nagusiak", ziurtatu du notario bizkaitarrak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Euskal kulturaren ikuspegitik, Arriolaren liburutegian era askotako bitxiak aurki ditzakegu: Etxepareren liburuaren faksimil guztiak, Axularren Gero-ren bigarren edizioko ale bat, euskaraz XVII. eta XIX. mendeen artean plazaratutako 150 dotrina-liburu inguru, Larramendi, Etxabe, Garibai eta Pozaren idazlan apologetikoen lehen edizioak, gramatika liburuak eta euskararen hiztegi historiko guzti-guztiak, Joseph Agustin Chaho zuberotarrak amaitu gabe utzi zuena barne.

Aparteko gela batean, Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen jatorrizko agiriak ikus daitezke. Hortxe daude, besteak beste, Peñafloridako kondearen gutunak, Dideroten entziklopediaren jatorrizko edizioa eta orduko jakintza zientifikoa biltzen duten liburu zaharrak.

Korridore luzeetako apalategietan, Erdi Aroan elkarri mokoka ibili ziren Ahaide Nagusien jatorrizko agiriak daude, baita inkisidore-izendapenak, astronomia eta nabigazio liburuak, Errenazimenduko genealogia eta heraldika liburu distiratsuak eta galegoz eta asturieraz idatzitako lehenengo eskuizkribuak ere.

Apur bat aurrerago, kultura unibertsalaren zutabe izan diren Cisneros kardinalaren Biblia eleanitza, Don Quijote-ren XVIII. mendeko edizioa edota Galileo, Kepler eta Newtonen jatorrizko aleak kontsulta daitezke. "Arriolaren liburutegia Julio Urkixok utzi zuena baino askoz ere zabalagoa da, eta erakundeek gerora begira behar bezala jokatuz gero, Euskadiko Liburutegi Nazionalaren enbrioia izan liteke", Madariagaren iduriko.

Archivado En