Gaiak

Antso III.aren erregealdia aztertuko du Eusko Ikaskuntzak Gasteizen

Antso III.a Nagusiaren milurteurrena dela eta, haren erregealdia aztertuko dute hainbat adituk, hilaren 3an Gasteizen egingo den topaketan. Eusko Ikaskuntzak bultzatu duen jardunaldiak Euskal Herria XI. mendean du lelotzat eta "hain lausotua mantentzen den garai buruz" sakontzeko aukera eman nahi die historialariei, antolatzaileen esanetan.

"Zalantzarik gabe, XI. mendean existitzen zen Euskal Herriko kontzeptua", dio jardunaldiaren antolatzaileetako batek, Roldan Jimeno historialariak. Hain zuzen ere, aditu honek jardunaldiaren eztabaidagaia jorratu berri du ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Antso III.a Nagusiaren milurteurrena dela eta, haren erregealdia aztertuko dute hainbat adituk, hilaren 3an Gasteizen egingo den topaketan. Eusko Ikaskuntzak bultzatu duen jardunaldiak Euskal Herria XI. mendean du lelotzat eta "hain lausotua mantentzen den garai buruz" sakontzeko aukera eman nahi die historialariei, antolatzaileen esanetan.

"Zalantzarik gabe, XI. mendean existitzen zen Euskal Herriko kontzeptua", dio jardunaldiaren antolatzaileetako batek, Roldan Jimeno historialariak. Hain zuzen ere, aditu honek jardunaldiaren eztabaidagaia jorratu berri du Iruñeako errege Antso Gartzez III.a, Nagusiaren, agiri bilduma (1004-1038) liburuan. Lan horren azalean garai hartan egindako munduko mapa bat agertzen da, non Vasconia izeneko herrialdea agertzen den.

Ikuspegi historikotik XI. mendeko egitura politikoa gaur egungoarekin parekatzea "anakronikoa" izango litzatekeela deritzo Jimeno, "politikoki erabat desberdinak" direlako. "Politikoki, XI mendean ez zegoen Euskal Herria izeneko Estaturik, baizik eta Iruñeako erresuma", azaltzen du historialariak. Haren menpe, "harreman feudo-basallatikoen bidez", Bizkaia eta Arabako lurraldeak zeuden, baita Iparraldekoak ere, beste zenbait lurralderekin batera. "Beraz, politikoki, kasualitatez, Antso Gartzezen garaian Euskal Herri osoa botere politiko bakar baten menpe zegoen", aditu honek azaltzen duenez.

Enperadorea

Garai historiko hori aztertzeko eta Antso III.aren milurteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen ari dira aurten. Horietako askotan "Espainiako enperadore edo errege nagusi bat bezala" irudikatzen dutela eta, aldi berean, "Iparraldeko konexioa" isilarazten dutela deritzo Jimenok. "Beraz, garrantzitsua iruditzen zitzaigun Euskal Herritik bertatik erakustea garai hartan Euskal Herria zelakoa zen", gaineratzen du.

Garai historiko horretaz egin diren interpretazio desberdinak aztertuko dituzte topaketan. Interpretazio horiek guztiek lekua izango dute jardunaldiari amaiera emango dion mahainguruan. Non eta nola egiten da historia lelopean, hiru aditu arituko dira Tomás Urzainki legegizonaren gidaritzapean. Hizlariak honako hauek izango dira: Armango Besga historialaria, José Ángel Lema paleografoa eta Agustin Azkarate arkeologoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Topaketan Euskal Herria subjektu historiko gisa aztertu duten historialariak bildu nahi dituzte dira. Hori dela eta, tokiz tokiko historia landu duten adituak gonbidatu dituzte, ikuspegi desberdinek lekua izan dezaten eztabaidan.

Archivado En