Reportaje:Gaiak

Letren altxorra sarean

Galtzeko arriskuan zeuden literatur aldizkari historikoen edukiak Interneten jarri ditu Susa argitaletxeak

Iragan den martxoaren 18tik www.armiarma.org helbidean bisitagai dira Koldo Mitxelenak hil arte zuzendu zuen Egan aldizkariaren aleak, bai eta 1987 urteko etenaren ostean -hizkuntzalariaren heriotzaren ondorioz- argitaratutakoak ere. Guztira, 74 ale, hamar mila orrialde inguru, 1948 urtetik eta gaur arte kaleraturiko guztiak. Lan mardul hau Susa argitaletxeak burutu du, izan ere, literatur aldizkarietan testu eta idazle esanguratsu askoren idazkiek argia ikusi zuten. Egan aldizkariaz gain, Pamiela, Euzko Gogoa, Ustela nahiz Olerti-ren aleak ere ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Iragan den martxoaren 18tik www.armiarma.org helbidean bisitagai dira Koldo Mitxelenak hil arte zuzendu zuen Egan aldizkariaren aleak, bai eta 1987 urteko etenaren ostean -hizkuntzalariaren heriotzaren ondorioz- argitaratutakoak ere. Guztira, 74 ale, hamar mila orrialde inguru, 1948 urtetik eta gaur arte kaleraturiko guztiak. Lan mardul hau Susa argitaletxeak burutu du, izan ere, literatur aldizkarietan testu eta idazle esanguratsu askoren idazkiek argia ikusi zuten. Egan aldizkariaz gain, Pamiela, Euzko Gogoa, Ustela nahiz Olerti-ren aleak ere badira, bakarrak ez diren arren. Hala ere, Egan-en garrantzia ukaezina da, aldizkari ofizialista izaki, -Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean plazaratzen zen- garai hartako beste argitalpenak baino indartsuagoa baitzen. Lehen bost urteetan publikazio elebiduna zen baina ostean, euskara hutsean argitaratzen hasi ziren.

Aldizkari asko artxibategi pribatuetan zeuden, hondatu edo desagertzeko arriskuan

Interneten literatur txoko hau eratzeko proiektua Susa aldizkariaren digitalizazioarekin hasi zen, 30 mila ale gizarteratzeko era egokia sarean argitaratzea izan zitekeela iruditu baitzitzaien etxe horretako arduradunei. Pixkanaka-pixkanaka, proiektua indartu egin zen eta garai hartako beste hainbat aldizkari bazirela jakinik, literatur argitalpenen gordailua egitea erabaki zuten. Esan eta egin. Mikel Elortza Susa argitaletxeko editorearen hitzetan, "literatur aldizkari horietan eduki literario oso garrantzitsua dago, gure literaturaren historia bat osatu eta esplikatzen duten publikazioak dira eta testu eta firma oso inportanteak daude". "Literatura guztietan dira garrantzitsuak aldizkariak, gurean ordea garrantzitsuagoak", gaineratzen du, "argitaletxeek egun duten indar hori ez zuten garaian eta egoera politikoa latza zenean, euskarazko testuen biziraupena ziurtatu zuten komunikabideak bilakatu baitziren".

Haustura handia

1975etik 2000 bitartean kaleratutako literatur aldizkariak osorik jarri zituzten lehenengo sarean eta ondoren beste bederatzi erantsi zituzten. Egun www.armiarma.com helbidean dagoen gordailua aberatsa eta mardula bilakatu da jada. Mikel Elortzaren arabera, lehenengo 1975. urtetik gaur arteko aldizkariak digitalizatzea erabaki zuten, garai horretan euskal literaturan "haustura garrantzitsua" gertatu baitzen. "Koldo Izagirre eta Bernardo Atxagaren eskutik Panpina Ustela, Mermelada Ustela eta Zorion Ustela argitaratu ziren", argudiatzen du editoreak, "aldizkari hauek haustura literario bat ekarri zuten, haize berri bat, literatura modernoa eskaintzen baitzuten, ordura arte ia ezezaguna zena hemen behintzat". Hauei jarraiki beste bi proiektu sortu ziren: Pott eta Oh Euzkadi. Horrek guztiak letren egoera goitik behera aldatu zuen eta ondoren sortu ziren Maiatz, Susa eta beste hainbat aldizkari.

Argitalpen hauek guztiek aurrekari batzuk ere bazituzten eta aldizkarien digitalizazioarekin amaitu bezain pronto, bigarren urratsari ekin zioten. Hala, Egan, Euzko Gogoa eta Olertiren digitalizazioa amaitu berri dute, aste honetan jarri baitute horietako lehena sarean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hainbat argitalpenen ale guztiak biltzea ere ez da lan erraza izan eta nahiz eta gehienak Euskal Herriko liburutegietan izan, zenbaitzuk adiskide eta ezagunen bidez jaso eta digitalizatu ahal izan dituzte. Proiektuaren arduradunak dioenez, "Interneten jartzeko beste arrazoietako bat hori zen, liburutegi askotan argitalpen hauen ale ugari baitaude, baina ez gorderik, ia ia ezkutaturik". Argitalpenok digitalizatuta, guztien eskuragai jarri dute bestela galtzeko arriskuan zegoen materiala. Hala ere, aldizkari bakoitzaren kasua ezberdina da eta gehienbat haien sortzaileengana jo dute ale guztiak berreskuratzeko. Ekinaren ekinez, aldizkari guztien ale guztiak bildu dituzte.

Mikel Elortzak azaltzen duenez, "epe bat jada betea dago eta egindako lana oso garrantzitsua izan da". Hala ere, badira oraindik herrietan ateratzen ziren aldizkariak ere, oraingoz sarean jarri ez dituztenak. "Laguntzarik izango bagenu, agian egingo genuke baina ez gure kasa", gaineratzen du. Horrez gain, XX. mende hasierako Euskal Herria, eta Euskal Esnalea bezalako komunikabideak ere badira, "berreskuratuak izatea mereziko luketenak". Horretarako, ordea, ez dago proiektu zehatzik oraingoz.

Archivado En