Gaiak

Bernardo Atxagak Arestiren Egunean parte hartuko du asteartean

Bernardo Atxagak, Manuel Rivas idazle galegoak eta Joan Margarit katalanak Nire aitaren etxea-ren egilearen poemak irakurriko dituzte astearte honetan Bidebarrietako Liburutegian, Bilboko IV Poesiaren Astearen barruan antolatu den Gabriel Arestiren Egunarekin bat eginez. Ekitaldia arratsaldeko zazpi t'erdietan hasiko da.

Ostegunean -urriak 16-, Zurgai aldizkariak Bitoriano Gandiaga poeta fantziskotarraren omenezko ale berezia aurkeztuko du. Ondoren, Analupe Fernandezek Gandiagaren olerki batzuk errezitatuko ditu, Juan Perez Mena gitarrajolea eta Fernando Velazquez biolontx...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bernardo Atxagak, Manuel Rivas idazle galegoak eta Joan Margarit katalanak Nire aitaren etxea-ren egilearen poemak irakurriko dituzte astearte honetan Bidebarrietako Liburutegian, Bilboko IV Poesiaren Astearen barruan antolatu den Gabriel Arestiren Egunarekin bat eginez. Ekitaldia arratsaldeko zazpi t'erdietan hasiko da.

Ostegunean -urriak 16-, Zurgai aldizkariak Bitoriano Gandiaga poeta fantziskotarraren omenezko ale berezia aurkeztuko du. Ondoren, Analupe Fernandezek Gandiagaren olerki batzuk errezitatuko ditu, Juan Perez Mena gitarrajolea eta Fernando Velazquez biolontxelojolea lagun dituela.

Asteburuan, Bilboko Udalak antolaturiko Poesiaren Astea Areatza aldera abiatuko da. Han kokaturiko karpa baten azpian, Unai Elorriagak, Kepa Junkerak eta kultura, gizarte, arte eta politika munduko beste pertsona ezagun batzuek olerkiak irakurriko dituzte jendearen aurrean, larunbat eguerdian.

Gaueko bederatzietan, Mikel Urdangarinek, Bingen Mendizabalek eta Rafa Ruedak, New Yorken horren harrera beroa lortu duen Zaharregia, txikiegia agian deritzon poesia emankizuna aurkeztuko dute Bilbon estreineko aldiz.

Asteburuari amaiera exotikoa emateko asmoz, igande arratsaldean, Mandarin dotoreak izenburuko poesia errezitaldia eskainiko da.

Rafa Egigurenek landutako ikuskizun honetan, Ramon Agirre aktoreak euskaraz irakurriko ditu Txinako Tang dinastiaren garaiko poemak, Joserra Senperenak pianoan lagunduta, eta Say-Chin Yeoh-k gauza bera egingo du, txineraz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hurrengo egunean -urriak 20, astelehena-, Bilboko IV Poesiaren Astea Bidebarrietara itzuliko da, Angela Figuerari buruzko mahainguru interesgarri batez. Ekitaldiaren amaieran, bilbotar olerkariaren poema batzuk entzuteko aukera izango da, Miren Agur Meabe, Tere Irastortza eta beste poeta batzuen ahotan.

Archivado En