GAIAK

Euskal gidoigileen egoeraren azterketa egin zuten SGAEren jardunaldietan

SGAEk antolaturik, asteburu honetan Euskal Herriko Gidoigileen VII. Jardunaldiak ospatu dira elkarteak Bilboko Bide Nagusian duen egoitzan. Zazpigarrenez burutu den bilkura honetan euskal gidoigileen egungo egoera aztertu zuten, bai Euskal Herrian bai kanpoan lanean ari direnena. Bi egun hauetan izan diren mahai inguruetan euskal gidoigileen errealitatea eta honekin harremana duten beste hainbat gai aztertu zituzten zine munduarekin harremana duten hainbat ordezkarik. Ostiralean, EAEko eta Espainiako diru laguntza politikaren azterketa, Europako gidoigileek bizi duten egoeraren azalpena izan z...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

SGAEk antolaturik, asteburu honetan Euskal Herriko Gidoigileen VII. Jardunaldiak ospatu dira elkarteak Bilboko Bide Nagusian duen egoitzan. Zazpigarrenez burutu den bilkura honetan euskal gidoigileen egungo egoera aztertu zuten, bai Euskal Herrian bai kanpoan lanean ari direnena. Bi egun hauetan izan diren mahai inguruetan euskal gidoigileen errealitatea eta honekin harremana duten beste hainbat gai aztertu zituzten zine munduarekin harremana duten hainbat ordezkarik. Ostiralean, EAEko eta Espainiako diru laguntza politikaren azterketa, Europako gidoigileek bizi duten egoeraren azalpena izan ziren ardatza.

Larunbata telebistako gidoilariei, euskal zinemari eta euskaldunek egindako zinemari zein gainerako komunitate autonomoen errealitateari zuzendurik izan zen. Euskal zinema eta euskaldunek eginiko zinemari buruzko mahai inguruan Eloy de la Iglesia, Javier Félix Echániz nahiz Carlos Juárez izan ziren. Azken hau Euskal Errealizadore Berrien Plataformako ordezkaria da eta bere aburuz, egungo egoera oso konplexua da. "Krisi ekonomikoak bortizki erasotu du zinemaren mundua, bai estatu mailan, bai eta Euskal Herrian ere. Zinema euskalduna estatu mailan aitzindaria izanik, atzean gelditzen ari gara. Asko genuela uste genuen eta orain berriz, erkidegoen artean azkenetakoak gara zinema garapenari dagokionez. Garai batean euskal zinemak izan zuen arrakastaren ondorioz, lo gelditu gara eta garai bateko arrakasta gaitz bilakatu da. Juanma Bajo Ulloa, Álex de la Iglesia edo Julio Medem bezalako zuzendarien oihartzunaren ondorioz, gauzak bere horretan jarraitu dute eta atzean gelditzen ari gara". Plataforma honek politika aldaketa aldarrikatzen du euskal zinema Euskal Herrian egiten dena eta bertan grabatzen dena baita eta, egun, ez da existitzen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En