Reportaje:

Euskal zinemak emakume itxura

'Dortoka uhartea' eta 'Basurdea' laburrak euskarazko ekoizpenaren osasun ezinhobearen ispilu dira

Euskal Herriko zine industria eskasa dela ez da sekretua inorentzako. Alderantziz, gure artean maila handiko zinegileak daudela ez da agian behar bezain jakina. Eta nola edo hala, aipatutakoak, hasi dira, betiere marketing hobeago baten beharrean, beraien artelanak kaleratzen. Bertoko zuzendari gazteen lanak nonahi dira ikusgai... Los Angeles, Toronto, Donostia edota Cannes-eko jaialdiak zenbait adibide baino ez dira. Aspaldiko zientzia fikziozko lagun batek esango zuen bezala... 'tentuz ibili beharko gara, espezie berri baten atarian gaude eta'.

Espezie berri honi burua bi emaku...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskal Herriko zine industria eskasa dela ez da sekretua inorentzako. Alderantziz, gure artean maila handiko zinegileak daudela ez da agian behar bezain jakina. Eta nola edo hala, aipatutakoak, hasi dira, betiere marketing hobeago baten beharrean, beraien artelanak kaleratzen. Bertoko zuzendari gazteen lanak nonahi dira ikusgai... Los Angeles, Toronto, Donostia edota Cannes-eko jaialdiak zenbait adibide baino ez dira. Aspaldiko zientzia fikziozko lagun batek esango zuen bezala... 'tentuz ibili beharko gara, espezie berri baten atarian gaude eta'.

Espezie berri honi burua bi emakumek hartu diote, bata donostiarra eta bestea hondarribitarra, bata Maru Solores eta bestea Ane Muñoz.

Eskarmentua badute bi hauek zinearen txokoan. Maru Soloresek laster ekingo zion bere zuzendari zenari kasu eginez prestakuntzari Andoaingo Zine eta Bideo eskolan, eta Urnietako Saroben izan zen ere gidoi eta errealizazio ikastaroak hartzen. Muntaketa praktikak egin zituen Crónica de la guerra carlista eta Todo por la pasta filmeetan eta ekoizle laguntzaile bezala Euskal Telebistan jardun zuen hiru urtez.

Zuzendaritza zinematografikoa ikasi du Berlingo Alemaniako Zine eta Telebista Akademian eta han bertan bizi da 1994az geroztik, muntaketa eta multimedia lanak burutzen. Bere 16 mm-ko lehen film laburra 1995ean erditu zuen. NU izenez aurkeztu zuen zintak bigarren labur bati emango zion txanda. Bi urteren ondoren, Orient Tango ekoiztuko zuen eta 2000. urtean Kimuak ekimenari esker bere hirugarren laburra eman zuen ezagutzera, Lass uns spielen (Let's Play).

Aurten, joan den ostiralean hain zuzen, bere azken lana aurkeztu du, Euskal Herrian filmatu eta Berlin-en burutu duen 35mmko postprodukzioa, Dortoka uhartea alegia. Zuzendari gazteak aipatu digunez filmaketa prozesua astuna izan zen. 'Donostiako Santa Klara Uhartera eraman behar genuen ekipoa, irlan barrena mugitu, arroka tartean... ekoizlea konbentzitzea kostatu zitzaidan, nik hantxe bertan aurkitu nituelako plano interesgarrienak. Ekipoa, argazki zuzendaria eta bere laguntzaileak ez ezik (hauek alemaniarrak ziren), hemengoa zen eta laburmetraietan gertatzen den moduan, musutruk lan egin zuten. Izugarrizko lana burutu zuten, izerdi asko bota, baina gustora nago emaitzarekin eta bihotzez eskertzen diet'.

Zuzendaritzan aritzeaz gain, Solores-ek muntaketan ere jarduten du eta bere azken lanean Bettina Böhler izan du lagun. 'Nik zuzendutako lanetan muntaia beste norbaitekin egitea gustatzen zait. Muntaia-gelan, filmaketan ez dagoen lasaitasuna aurkitzen duzu, eta gauzak pentsatzeko denbora nahikoa. Orduan ematen zaio benetako itxura pelikulari. Horrez gain, sonorizazio prozesuari ere lehenbiziko garrantzia ematen diot'. Dortoka uhartea Euskal Herrian filmatuta dagoen arren, zortzi urte dira jadanik Maru Berlinen bizi dela, eta bertako zinearen eraginaz ere hitzegin zuen. 'Ziur aski Alemaniako zineak eragina izan du nigan, inkoszienteki izan bada ere. Gehienetan bertakoa, oso zine 'atmosferikoa' izaten da, anbiente bat sortzeak akzioak berak baino garrantzi handiagoa izaten du, eta nire filmean giro edo mundu berezi bat sortzen saiatu naiz. Laburmetrai honetan Ainhoaren mundu guztiz subjektiboa eraikitzen dut, Ainhoa estralurtar sentitzen da planeta honetan, dituen zenbait arrazoirengatik: asma duelako, gurasoek bere babes-nahiarekin itotzen dutelako... baina ez dira arrazoi hauek laburmetraiaren gaia, baizik eta, esan bezala, Ainhoaren begirada. Begirada hori era poetiko batean adierazten saiatu naiz. Nire asmoa ikuslea mundu horretan murgiltzea izan da'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Bestalde, Ane Muñoz zuzendari hondarribitarrak ere bere azken lana aurkeztu zuen joan den ostiralean Donostian. Esperientzia handiko zuzendaria da bera, eta iaz El pan de cada día laburrarekin nazioartean lortutako arrakastari jarraituz Basurdea laburra filmatzea erabaki du. Bost egun eman zituen Muñozek Jaizkibelgo mendian sekuentziak grabatzen. Istorioa, onddoak bilatzen diharduten bi arrantzalek protagonizatzen dute, bapatean basurde batekin topo egiten duten arte. Hondarribiko euskara erabili du filmaketan egileak. 'Merkatu aldetik ateak itxi ditut baina filmak hori eskatzen zuen eta ez euskara batua, beste modu batera filmatuz gero ez nuke emaitza berdina lortuko'.

Archivado En