Reportaje:

Txikientzako historikoa

Badira hogei urte Ipurbeltz haur komikien panoramara heldu zela. Ikastolak sendotzen ari ziren unea zen hura eta materiale egokiaren beharra zegoen. Ipurbeltz, beraz, hizkuntzaren transmisioari eusteko tresna bezala sortu zen Julen Lizundia, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga, Antton Aranburu eta besteren eskutik. Garai hartan eztabaida euskarazko produktua sortu edo jadanik eginak zeuden lanak euskaratzea izan zen, azkenean sorkuntzaren bideari ekitea erabaki zelarik. "Dudarik gabe, helburu didaktikoa oso present zegoen, baina ondo pasatzea alde batera utzi gabe", dio Miel Anjel Elustondo gaur ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Badira hogei urte Ipurbeltz haur komikien panoramara heldu zela. Ikastolak sendotzen ari ziren unea zen hura eta materiale egokiaren beharra zegoen. Ipurbeltz, beraz, hizkuntzaren transmisioari eusteko tresna bezala sortu zen Julen Lizundia, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga, Antton Aranburu eta besteren eskutik. Garai hartan eztabaida euskarazko produktua sortu edo jadanik eginak zeuden lanak euskaratzea izan zen, azkenean sorkuntzaren bideari ekitea erabaki zelarik. "Dudarik gabe, helburu didaktikoa oso present zegoen, baina ondo pasatzea alde batera utzi gabe", dio Miel Anjel Elustondo gaur egungo Ipurbeltzen zuzendariak. Komiki hutsa izan zen bere hastapenetan eta denborarekin atal ezberdinak gehituz joan zaizkio, gaur, gehienbat komiki izaten jarraitzen badu ere, kazetaritza kutsuko idazlanak ere badituelarik, kolaboratzaile ezagunen eskutik. "Duela bi urte Ipurbeltzi aire berria ematea erabaki genuen", dio Elustondok, "egun, haur eta gazteek eskatzen dutenari erantzun hobeagoa emateko". Izan ere, aldizkariaren irakurleen adin espektroa zabaldu egin da eta berritzeak bere antzeko beste aldizkariek jasandako desagerpenetik salbu izaten lagundu dio. Zuzendariak egoera berezia aipatzen du. "Momentu honetan, Ipurbeltzi inguruan erreferenteak falta zaizkio. Beste aldizkariak desagertuz joan dira eta bere moetako bakarra bezala gelditu da". Aldizkaria harpidetza bidez saltzen da gehienbat, 2.500- 3.000 ale hilero kaleratzen dituelarik. "Dena den, irakurle kopurua askoz ere handiagoa da, ale asko toki publikoetara iristen baitira".

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En