Reportaje:

Irudimenez beteriko "bokadiloak"

Labana eta mozorrodun tipula hiltzailea, amonatxo basatia edo Manurro agroskaterraren bizitzetara salto egitea da komikien mundua ezagutzea. Askotan, besterik gabe, umekeria bezala kontsideratua den generoa da hau, edota horretan dabiltzanek dioten bezala, gaizki ezagutzen den zerbait da zirkuitu jakin batzuetatik at. "Nik tailerrak ematen ditut", dio Koldo Serra marrazkilariak, "eta hauetako batetan test bat egin nuen kurtsora zetozenen ideia zein zen jakiteko. Erantzunen arabera, jendeak Mortadelo y Filemon, manga estiloko publikazioak edo El jueves-en gisako umore aldizkariak ezagutzen dit...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Labana eta mozorrodun tipula hiltzailea, amonatxo basatia edo Manurro agroskaterraren bizitzetara salto egitea da komikien mundua ezagutzea. Askotan, besterik gabe, umekeria bezala kontsideratua den generoa da hau, edota horretan dabiltzanek dioten bezala, gaizki ezagutzen den zerbait da zirkuitu jakin batzuetatik at. "Nik tailerrak ematen ditut", dio Koldo Serra marrazkilariak, "eta hauetako batetan test bat egin nuen kurtsora zetozenen ideia zein zen jakiteko. Erantzunen arabera, jendeak Mortadelo y Filemon, manga estiloko publikazioak edo El jueves-en gisako umore aldizkariak ezagutzen ditu, baina ezer gutxi hortik kanpora". Marrazkilari honen esanetan, kurtsoak egitera hurbiltzen diren gehienei kosta egiten zaie istorioren bat komikiaren kontatzeko ordenari jarraiki azaltzea, edo generoan hain garrantzitsu diren onomatopeiak aurkitzea. Koldok Dogway deitu aldizkarian ematen dio bizia betaurreko handi, mototsa eta xala daramatzan amonatxo basati samarrari. Orokorrean egilearen kutsua zertxobait galdu dela irizten dio berak. "Duela urte batzuk egiten zena gehiago gustatzen zitzaidan. Gaur egun ordenagailuarekin gehiegi egiten da lana eta efektuak gidoia baino inportanteagoak direla esango nuke". Roberto Garai marrazkilaria ados dago berarekin, "nahiz eta aitortu egin behar den ordenagailuari esker kreazio prozesuak beste arintasun bat duela orain". Berak sortutako pertsonaien artean, Manurro nekazal giroko skaterra nahikoa ezagun bihurtu da eta bera aitzakitzat hartuta Gernikan duela hamar urte ospatzen da Agroskate Konzentrazioa. Garairen ustetan, komikiak une txarrak izan zituen laurogeiko hamarkadan, baina gaur nolabaiteko hobekuntza nabari da. "Gizartea aldatzen zihoan bitartean, komikiak betiko eskemekin funtzionatzen jarraitzen zuen eta jendeak interesa galdu zuen. 90eko hamarkadan, ordea, belaunaldi berria indarrez sartu zen eta gaur egun interes orokorreko gaiak tratatzen dituzten egile gazteak daude", dio. Gai serioak Adierazgarri izan daiteke gaur arte Basauriko Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa, 7 pecados izenpean zazpi egileen lanak bildu dituena. Besteen artean, Javi Royoren marrazkiak ikus daitezke. Berea da azken aldian estatu osoan ezagun egiten ari den Tipula hiltzailea. "Akrata samarra da, justizia bere modura lortzen saiatzen da barazki mundu batean eta ez du inork maite klasifika ezina delako". Baina irudimen apur bat duen edonor gai da mundu berezi horretan ikutzen diren gaiak serioak direla ikusteko. "Kontatzeko asko dago", dio marrazkilariak, "baina gehienetan ez da aintzakotzat hartzen. Egile askok jadanik komikizale direnentzat bakarrik egiten dituzte bere istorioak, errealitateko eta eguneroko erreferentziak alde batera utzita". Royo 12 urtekin hasi zen marrazten. "Itsusia nintzen, betaurrekoak nituen eta ez nintzen futbolean aritzen", dio berak. "Orduan, neskekin ligatzeko beste bideren bat aurkitu behar nuen eta hau izan zen". Marrazkilari honek La Comictiva-ren azken bost urteetako lana azpimarratzen du, "inguruko marrazkilarien harrobia sortzen lagundu duena". Armagedon komiki arloan espezializaturiko dendako arduraduna den José Ramón Zalacain-ek dionez, komikiaren merkatua, zirkuito komertzialetan behintzat, ez da zabalegia. "Gehien saltzen dena, beti, Ameriketatik datozen heroiak, komiki erotikoa eta japoniar estiloko manga dira". Zalacainen esanetan, telebista Dragoi bola seriea emititzen hasi zenean nolabaiteko "mangasukarra" sortu zen eta estilo horretako komikiak perretxikoak bezala azaldu ziren merkatuan. "Gaur ez da hainbesterainokoa, baina filme edo telebistako produktu berri bat sortzen denean, berehala nabaritzen da". Lana kobratuz edo musutruk egitean datza askorentzako fanzinea eta aldizkariaren arteko ezberdintasuna. Hasten ari den jendearentzako gehienetan lanak bere medioekin kaleratzea beste erremediorik ez da izaten, eta hala egin zuten duela lau urte Hemoglobina ateratzen duten Rubén Ontiveros eta beste bi lagunek. "Gorea, umore beltza, ironiaz betetako orrialdeak izaten dira, osorik Basauriko marrazkilariek eginak", azaltzen du Rubének, ale bakoitza kaleratzean dirua galtzen dutela gehitzen duelarik. "Guk nahi duguna, irakurleari txuria ez den zerbait eskaintzea da". Fanzine izpiritua 1988an Iruñean pegatina moduan jaio zen Napartheid-ek ere fanzine izpiritua du eta hala mantentzea da bere arduradunen nahia. "Horrela jaio zen eta prezioa merke mantentzen eta komertzialtasunetik kanpo egoten saiatu gara ordundik", dio Koldo Almandozek. Momentu honetan, "euskara hutsean egiten den bakarra da". Baina musutruk aritzea konstante bat dela dirudi. Egiten diren fanzine, jarduera, hitzaldi edota erakusketa askoren atzean zaletasunagatik soilik lanean ari den talde bat izaten da askotan. Horrelakoak dira Ermuko Erkotx edota Elgoibarko Kokoe kolektiboa. Azken honek, herrian marraztu nahi dutenentzako txokoa sortu du, eta txandakatuta, lehiaketa eta jardunaldiak antolatzen ditu urtero, Mikel Cornejo taldekideak azaltzen duenez. Aurten, Kokoek antolatutako lehiaketara lanak urriaren 15a baino lehenago bidali behar dira, txuri beltzean. 1986az geroztik kaleratzen da TMEO. Bere sortzaileetako bat eta gaur egun oraindik kolaboratzaile gisa aritzen den Mauro Entrialgo gasteiztarrak bere arrakasta zirkuito konbentzionaletatik at egotean datzala irizten dio. "Publiko oso bariatuak irakurtzen du TMEO, beste gauzen artean tabernatan banatzeak betiko zirkuluetatik ateratzea posible egiten duelako". Mauroren pertsonaietako bat, Herminio, izan da fanzine ezberdinen elkartzetik sortutako publikazio honen ale guztietan azaldutako bakarra. "Gaur fanzine kontsidera daiteke ez dugulako kobratzen, baina aldizkari kalitatea du", argitzen du Entrialgok. Diru faltak eragiten du marrazkilariek bere trebetasuna komikietatik kanpo dauden beste alorretara zabaltzea, ilustrazio edo karteletara esaterako. "Komikia beste gauzetara egokitzen saiatzen gara, liburuentzako ilustrazioak, komunikabide ezberdinetarako tirak edo kartelak eginaz", dio Koldo Serrak.

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En