Eskifaia abesbatza eta poesia

Dagoeneko ia guztia dago asmatuta. Musikariek nekez lortzen dute entzuleak harritzea, montaketa beraren ikusgarritasunagatik ez bada. Hala ere, perla txiki bat aurkitu dugu harridurarik onartzen ez duen itsaso honetan. Hilaren 9an Joaquín Pildain konpositorea omendu zuten hainbat musikarik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Poesia eta musika nahastu egin ziren Eskifaia Abesbatzak antolatutako omenaldian. Bi kantarik, Antton Valverde eta Imanol Larzabalek, zenbait idazle eta olerkariren testuak errezitatu zituzten, Lizardi, Pío Baroja eta Antonio Machadorenak hain zuzen ere. Eskifaia ab...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Dagoeneko ia guztia dago asmatuta. Musikariek nekez lortzen dute entzuleak harritzea, montaketa beraren ikusgarritasunagatik ez bada. Hala ere, perla txiki bat aurkitu dugu harridurarik onartzen ez duen itsaso honetan. Hilaren 9an Joaquín Pildain konpositorea omendu zuten hainbat musikarik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Poesia eta musika nahastu egin ziren Eskifaia Abesbatzak antolatutako omenaldian. Bi kantarik, Antton Valverde eta Imanol Larzabalek, zenbait idazle eta olerkariren testuak errezitatu zituzten, Lizardi, Pío Baroja eta Antonio Machadorenak hain zuzen ere. Eskifaia abesbatzak konpositorearen errepertorioko pieza ezagunak eskaini zituen. Bitxikeria gisa, Pildainen solfeoa ikasteko metodoko partitura batzuk ere kantatu zituela abesbatzak. Horrek harritu zituen gehien Orkestraren egoitzara hurbildu zirenak. "Emanaldi berezia izan zen, gauza berria izan zen zalantzarik gabe. Eta jendeak eskertu egin zuen hori. Gustura hartu zuten emanaldia eta komunikazio polita sortu zen publikoa eta musikarien artean. Giro polita sortu zen benetan", dio Antton Valverdek. Ekitaldia "esperimentala" izan zela esatea gehiegizkoa litzateke, baina "berritasun edo berezitasun puntua" izan zuen zalantzarik gabe. "Solfeoko lezioa kantatzea, adibididez, oso polita eta bitxia izan zen. Nik sekula ez nuen horrelakorik ikusi".

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En