Entrevista:JUAN ANTONIO URBELTZ | Antropologo eta folklorista | Gaiak

"Nire xedea ezagutza baino urrunago dagoena bilatzea da"

Juan Antonio Urbeltzek (Iruñea, 1940) Jimeno Jurio Saria jaso zuen atzo Artaxoan. Azken 45 urteak euskal kultura tradizionala ikertzen eman ditu, eta lan handi eta isil horren eskerronez eman diote saria. Gaztetan, ezpata-dantzan hasi zenean, mugimendu haien atzean zegoenaren jakinahia piztu omen zitzaion. Halaxe erabaki omen zuen folklorearen ikerketan barneratzea, gaur arte iraun dion kuriositatea ase nahian.

Galdera. Jimeno Jurio Saria jaso duzu. Zer suposatzen du errekonozimendu honek?

Erantzuna. Sari guztiak garrantzitsuak badira ere, honek esanahi berezia du. ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Juan Antonio Urbeltzek (Iruñea, 1940) Jimeno Jurio Saria jaso zuen atzo Artaxoan. Azken 45 urteak euskal kultura tradizionala ikertzen eman ditu, eta lan handi eta isil horren eskerronez eman diote saria. Gaztetan, ezpata-dantzan hasi zenean, mugimendu haien atzean zegoenaren jakinahia piztu omen zitzaion. Halaxe erabaki omen zuen folklorearen ikerketan barneratzea, gaur arte iraun dion kuriositatea ase nahian.

Galdera. Jimeno Jurio Saria jaso duzu. Zer suposatzen du errekonozimendu honek?

Erantzuna. Sari guztiak garrantzitsuak badira ere, honek esanahi berezia du. Jose Maria Jimeno Jurio ezagutzeko aukera izan nuen, eta pertsonalki, nafar honen izena daraman sariak sormen heterodoxoa eta inoiz aitorpenik jasoko ez dituztenak aintzat hartzeko moduko oparitzat jotzen dut. Bestalde, eta emozionalki nafarra banaiz ere, hainbeste sagardo eta txakolin edan dut jada, non Gipuzkoako Beterriko parte ere sentitzen dudan neure burua.

"Europa unitate kultural bat da, eta euskaldunok nortasun desberdindu batekin hartzen dugu parte unitate horretan"
"Dantza sormena ez dago behar bezala bideratuta gure artean; sortzaileek beren gain hartu behar lukete ardura soziala"

G. Zer garrantzi dute folkloreak eta dantzak herri baten historian eta kulturan?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Uka ezina da sinesmen sistemak, esaera zaharrak eta epaiak, ipuinak, jokoak, kondairak, dantzak, abestiak eta festak ere herrialde baten izaeraren zati garrantzitsuak direla. Gure memoria iristen den tokiraino hauxe izan da gure arbasoen bizimodua.

G. Europan zehar folkloreak merezi duen errekonozimendua al du? Eta Euskal Herrian?

E. Folkloreak jasotzen duen errekonozimendua herriz herri aldatzen da. Hungarian adibidez, herri-usadioek errespetu eta balorazio handia dute. Dantza eta musika tradizionala, beti izan da eta oraindik ere hala da, nortasun ezaugarri garrantzitsua bizi diren testuinguru eslaviar indartsuan. Urtetan, Europa Ekialdeko sistema politikoek sormen folklorikoa politikoki maneiatu, zuzendu eta hedatu izan dute. Orain nagusitu den babes ezak, aldiz, arriskuan jartzen ditu hainbat lorpen garrantzitsu. Euskal Herriari dagokionez, gehiago egin ahal eta gehiago egin beharko litzateke, nire ustez. Jaso ditugun dantza tradizionalek egun duten babes soziala galduko balute ez dakit zerk ordezkatu ahalko lituzkeen. Dantza akademikoak ez luke hutsunea beteko, behinik behin.

G. Globalizazioarekin eta kulturen arteko nahasmenarekin handiagoa al da dantzak, ohiturak eta folklorea galtzeko arriskua?

E. Ez dut uste kultura bateratze baten arriskurik dagoenik. Baina gure kasuan, eta beste herrialde europar batzuen kasuan ere, asimilazio bidez desagertarazi nahi gaituzten hainbat instrumenturen mehatxu indartsua existitzen da.

G. Dantza eta mugimendu guztiek al dute izateko arrazoi bat?

E. Noski, eta esanahi hori bilatzea da gure ikerketaren xedea.

G. Folklore guztiz desberdina da herriz herri, ala antzekotasunak aurki daitezke leku batetik bestera?

G. Europa unitate kultural bat da eta bere folklore guztiek hartzen dute parte bertan. Euskaldunok adibidez, pertsonalitate ezberdindu batekin hartzen dugu parte. Gure inauteriak, gure makil-dantza eta ezpata-dantzak tradizio jakin baten ondorio eta bereizgarriak dira.

G. Ikerketaren bidez zure ahaleginak folklorearen sustraiak ezagutzera zuzendu dituzu. Nolakoa da egun Euskal Herriko egoera? Espresio berriek ba al dute euren sustraien arrastorik eta ezagutzarik?

E. Azken 50 urteotan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu. Argia Taldearen bidez, hainbat dantza, melodia, jantzi eta koreografia-errekreazio plazaratu ditugu. Horrez gain, dantzak taularatzeko modu berezi bat irakatsi dugu eta hainbat ikuskizun eskaini ditugu, besteak beste, Irradaka, Zortziko, Muriska, Alakiketan, Kondharian edo Pas de Basque. Sormen lan berriei dagokionez, ez dut uste teoriari behatzen zaionik eta horrela aurrera egitea zaila da. Dantza pausoa trebetasun kontua da, eta ez du ezagutzarekin zer ikusirik. Trebezi hori adinarekin galtzen da, baina ikertuz eta ikasiz gero, jakintza aberastu egiten duzu.

G. Nolako egoeran da dantza sormena Euskal Herrian?

E. Nire aburuz, ez dago behar bezala bideratua. Egiten diren gauza batzuk ez dute niretzat inongo interesik. Sormen lan orok ardura sozial baten apeta du atzean, eta sortzaile guztiek beren gain hartu beharko lukete ardura hori. Gure ezagutza baino urrunago dagoena, sustraia, horixe da nire bilaketaren xede.

Archivado En