Gaiak

Zaharrak berri

Moskuko unibertsitateko eraikin nagusiaren atarira iristen zarenean, berehalakoan ohartuko zara inguruaren eta eraikuntza osoaren neurririk gabeko tamainaz. Hirian haren itxura duten beste bost eraikin daude gutxienez, denak Stalinen garaian eta estiloan burutuak. Kanpotik ezberdin samarrak badira ere, barrutik oso antzekoak dirudite: lehen solairu erraldoian korridore amaigabeak eta autobusak pilatzeko ere balioko luketen gela itzelak aurkituko dituzu, urtean zehar gehienez pare bat aldiz erabiltzen direnak. Hormak marmolaz estalirik daude, eta eraikin osoaren iluntasunagatik ez balitz, gau e...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Moskuko unibertsitateko eraikin nagusiaren atarira iristen zarenean, berehalakoan ohartuko zara inguruaren eta eraikuntza osoaren neurririk gabeko tamainaz. Hirian haren itxura duten beste bost eraikin daude gutxienez, denak Stalinen garaian eta estiloan burutuak. Kanpotik ezberdin samarrak badira ere, barrutik oso antzekoak dirudite: lehen solairu erraldoian korridore amaigabeak eta autobusak pilatzeko ere balioko luketen gela itzelak aurkituko dituzu, urtean zehar gehienez pare bat aldiz erabiltzen direnak. Hormak marmolaz estalirik daude, eta eraikin osoaren iluntasunagatik ez balitz, gau eta egun egongo lirateke dirdira batean.

Unibertsitateko eraikinak, olagarroen antzera, lau haizetara hedatzen diren besoak ditu eta horietako askotan jendea bizi da, ikasleak batez ere. Nahikoa da beheko solairu asiatikotik goiko edozein gelatara joatea edonoren aurpegia (eta ikuspegia) zurbiltzeko. Zikin ala garbi, bero ala hotz, gelen egitura bera da kasu guztietan: beren estutasun klaustrofobikoan lau bat metro karratu baino askoz gehiago ez dute izango; gelak garaiak dira, hori bai, agian hiru metrotik gorakoak, baina bertikalean ezin etzan. Haietako bat ikustean Raskolnikoven hilobi moduko logela hura etorriko zaizu nahi gabe gogora, eta agian atso aberats bat akatzeko grina.

Baina atsoek, badaezpada esaten dizut, ez dute hemen errurik. Berriz ere jaitsi beharko duzu beheko solairura ikusi duzun guztia egia den ala ez ziurtatzeko. Errealitate hutsa dela konturatzen zarenean, lehenbiziko ondorioak ateratzeko premia sentituko duzu. Espazio publikoaren eta gizakiari utzitako kobazulo ziztrinaren arteko harremanez gogoetak egiten hasiko zara eta, akabuan, sistema politikoaren (baina zein sistemaren?) zutabeak madarikatuko dituzu, zeure larruan pairatu behar izan bazenitu bezala. Gauza bat izango duzu beste batzuk baino argiago: gizabanakoaren bizitza eta duintasuna ez direla deus halako eraikinak diseinatu eta egiten dituen boterearentzat.

Garai haiek zorionez atzean gelditu direla pentsatzen baduzu, oker ibiliko zara, ordea. Dubrovka antzokiko tragedia izan zen lehendabizi, gero Beslango eskolarena. Egungo boterearen garaian biak. Eta botere berri hau eratu aurretik ere, 1999ko irailean jendez gainezka zeuden bi etxebizitza haiek zeinek uste duzu lehertu zituela? Ezertxo ez da argitu harrez gero, eta hildakoak ehundik gora izan ziren kasu bakoitzean, adin guztietako jendea, haurrak, helduak, hiritarrak denak.

Hori da larriena, pentsatuko duzu gero, arrazoi osoz. Baina horrekin batera, gertakariak ulertzeko eta haien azpilduretan ezkutatzen diren trapu zikinak azaleratzeko egon beharko lukeen askatasuna ukatzen bada, edo ahal den bezala isilarazten, egoera benetan lazgarria eta salbuespenezkoa dela erabakiko duzu. Eta berriz ere izango duzu buruan gizabanakoaren gela ziztrinaren irudia, atzoko eta egungo botereek ezarritako zabalgune irensleen ondoan.

Anna Politkovskaia kazetari paregabea hil zuten duela aste gutxi. Iaz ere saiatu ziren nola edo hala gainetik kentzen, baina aurten lortu dute aspalditik nahi zutena. Erokeria da pentsatzea noizbait argituko direla hilketa honen inguruko xehetasunak, lehenik eta behin egileena. Gertuegi daude, zalantzarik gabe, boteretik hortaz argibide gehiegi eman daitezen. Errepikatu duten lezioa ikaragarria da bere sinpletasunean: deserosoa den kazetari zein politikaria isilarazteko modurik egokiena pertsona bera desagertaraztea (hots, zuzenean hiltzea) da. Iraganeko metodo berbera (eta, bide batez, pentsatuko duzu, beste hainbat tokitan, hurbilagoetan ere, aplikatua izan dena): arazoak sortzen dizkigun gizakia ez badago, arazorik ere ez dugu edukiko.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Berdin dio kazetari batek, Politkovskaia bezalakoa izanik ere, bere informazio lanaren bitartez izan dezakeen eragina mugatua bada dena kontrolpean dagoen lurraldean: gizakia ez badago, arazorik ere ez dugu izango.

Harritzekoa, lagun, ez da hil dutenaren albistea jaso izana, baizik eta egungo Errusian Politkovskaiak bizirik iraun duen denbora guztia.

Archivado En