Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Poetaren itsasoa

Astiro bada ere, eta literatura handiagoen uberan, euskal narrazioak ikasi du kostak egiten, kostata. Azken urteotan horretan ere ahalegindu izan dira Patxi Iturregi, Edorta Jimenez eta beste hainbat idazle. Horiek guztiek portuan eta itsasoan narrazioaren geografia aurkitu dute. Baina, poetak dira geografia horri metafora ere gehitzeko gauza direnak, itsasoaren metafora iradokitzailea. Poetak, eta ez narratzaileak, izan dira itsasoari hamaika modutan kantatu izan diotenak. Orain baina, Koldo Izagirreren eskutik gauza biak ditugu liburu bakar batean. Sua nahi, Mr Churchill ipuin-bilduma...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Astiro bada ere, eta literatura handiagoen uberan, euskal narrazioak ikasi du kostak egiten, kostata. Azken urteotan horretan ere ahalegindu izan dira Patxi Iturregi, Edorta Jimenez eta beste hainbat idazle. Horiek guztiek portuan eta itsasoan narrazioaren geografia aurkitu dute. Baina, poetak dira geografia horri metafora ere gehitzeko gauza direnak, itsasoaren metafora iradokitzailea. Poetak, eta ez narratzaileak, izan dira itsasoari hamaika modutan kantatu izan diotenak. Orain baina, Koldo Izagirreren eskutik gauza biak ditugu liburu bakar batean. Sua nahi, Mr Churchill ipuin-bilduman. Izagirrek itsasoko geografiari metaforaren indar iradokitzailea erantsi dio; horra zergatik, liburuaren azpitituluak salatzen duenez, bilduma hau egilearen beraren Non dago Basques` Harbour poesia liburuaren irudiaz hornitzen den. Modu horretan Izagirrek indar handiko prosa lirikoa lortu du bilduma honetan.

Izagirrek ez dio bakarrik itsasoak dakarren lan eta bizimodu latzari kantatzen,baizik eta gerra zibilean eta osteko frankismoan girotuta, galtzaileen erresistentziari eta matxinada txiki-handiei kantatzen die. Hauetan Izagirreren lanetan ohikoak diren pertsonaia agirretarrak azaltzen dira, pertsonaia ezagunak batzuetan, gehienetan anonimoak, beti galtzaileak izan arren, iraultzaren bila etsi egiten ez dutenak.

Berriro egilearen prosa sendoa nabarmendu beharrean gaude, euskal literaturaren onenetako bat. Prosa sendo horri, esan bezala, irudi liriko gogoangarriak gehitzen jakin du egileak.

Koldo Izagirre. Sua nahi, Mr Churchill. Susa, 2005. 17,50 euro. 281 orr.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En