Entrevista:ANGEL ERRO | Poesiako Kritikaren sariduna | Gaiak

"Moderno izan nahia irrigarria egiten zait"

Angel Errok (Burlata, 1978) Gorputzeko humoreak (Alberdania, 2005) bigarren poesia libuarekin lortu du Kritikaren saria. Poesia itxuraz klasikoa baina edukiz modernoa egiten duen gazte honek orainari gorazarre egiten dio saritutako lanean.

Galdera.
Gaztetasunaren ospakizun eta gorazarrea da lan hau?

Erantzuna. Bai, gauzei heltzeko orduan bi jarrera nagusi daude poesian eta baita bizitzan ere, ospakizunarena eta deitoratzearena. Badago jende bat beti kexati dagoena galdu duenagatik, iragan ustez hobe harengatik negarrez dagoena. Eta bizitzan jarrera hori jasan...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Angel Errok (Burlata, 1978) Gorputzeko humoreak (Alberdania, 2005) bigarren poesia libuarekin lortu du Kritikaren saria. Poesia itxuraz klasikoa baina edukiz modernoa egiten duen gazte honek orainari gorazarre egiten dio saritutako lanean.

Galdera. Gaztetasunaren ospakizun eta gorazarrea da lan hau?

Erantzuna. Bai, gauzei heltzeko orduan bi jarrera nagusi daude poesian eta baita bizitzan ere, ospakizunarena eta deitoratzearena. Badago jende bat beti kexati dagoena galdu duenagatik, iragan ustez hobe harengatik negarrez dagoena. Eta bizitzan jarrera hori jasangaitza egiten zaidan arren, aitortzen dut poesian emankorra izan daitekeela, eta fruitu eder askoak eman dituela. Dena den, momentu honetan nik neure burua gehiago ikusten dut orainari gorazarre egiten. Orain gaztea naiz eta suposatzen da bizitzaren hoberenean nagoela, zer egin dezaket ospatu ez bada?

"Nire lanetan ez dago ironia izpirik, dena seriotan esaten baitut; umorea, berriz, bai saiatzen naiz egon dadin"
"Aitortzen dut kexa emankorra izan daitekeela poesian eta fruitu eder askoak eman dituela"
Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. Egunerokotasunari buruz hitz egiten du liburuak. Zer du egunerokotasunak kontatzeko?

E. Nik ez dakit egunerokotasunak zer duen kontatzeko, nik dakidana da ni soil-soilik gauza naizela nire eguneroko gauzak kontatzeko eta ez Iraken daudenenak. Bestalde pentsamendu abstraktuetarako ere ez daukat dohainik, berehala galtzen naiz ur handitan sartuz gero. Gabezia bertute egin nahi izanez gero, beti esan dezaket mundu guztiak tradizioaren tradizioz poetikotzat jotzen dituen gaiez poema egiteak ez duela meriturik, eta bai mundu guztiak usadioaren usadioz arruntzat dituen gaiez. Liburuan badago nahi bat eguneroko kontuekin nolabaiteko mitologia eraikitzekoa, denborak eginen duen lana nik aurreratzekoa.

G. Eta harkadian ni lanarekin alderatuta, askatasun gehiagoz idatzitako liburua da?

E. Eta harkadian ni beka batera aurkeztutako lana zen, eta lan proiektuari atxiki nintzen gehien bat, eta nik neure buruari jarritako arauak, epigrama ahalik eta klasikoenak egiteko, jarraitu nituen. Honetan berriz araurik gabe ibili naiz. Edo hobe esan, arauak sekretuak dira, inori aitortu gabeak, eta beraz askatasun sentsazioa handiagoa da. Baina bai, egia da liburu honetan askeago ibili naizela bai gaien aldetik, bai hizkeran ere.

G. Poesia itxuraz klasikoa baina edukiz modernoa idazten duzu.

E. Aukera bat da. Badaude beste hiru: itxuraz moderno eta edukiz klasiko, itxuraz zein edukiz moderno, eta itxuraz zein edukiz klasiko. Nik nirea aukeratu dut ez dakit zergatik. Moderno izan nahia pitin bat irrigarria egiten zait, gutxi irakurri duenak baino ezin du pentsatu berria dela egiten ari dena. Baina, bestalde, Borgesek esan zuenez, baita poeta klasikozaleenak ere ezin du saihestu modernoa, garaikidea izatea.

G. Zertarako darabilzu ironia zure poesietan?

E. Ez nago ados, nire poesian ez dago ironia izpirik, nik dena seriotan esaten dut. Edozein modutan, ironiarik balego gustu txarrekoa iritziko nioke jendeak ironia dagoela seinalatzeari, ironia kode sekretu bat delako, dohain hori dutenen artean bizitzaren gainbehera aiseago eramateko. Umorea, berriz, bai saiatzen naiz egon dadin.

G. Zer iradoki nahi izan duzu izenburuarekin?

E. Gorputzeko humoreak medikuntza zaharretik datorren kontzeptua da, iradokitzailea nire ustez, eta liburua lau zatitan banatzeko aukera ematen zidana. Bi tradizio zaharrekoak: melankolia eta odola; eta bi nik gehitutakoak: hazia eta tinta. Gainera izenburuan bertan gorputz hitza, sexua eta maitasuna iradokitzen duena, eta umore hitza egoteak ongi adierazten du, ene ustez, liburuaren edukia.

Archivado En