HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Euskal eskolaren sorrera bultzatu zuen maistra handiaren jaiotza

Markos Azpeitia ezin urduriago zebilen Zumaiako etxean gora eta behera urtarrilaren zortzi hotz hartan, duela 117 urte. Bere emazte Martina Gomez alaba batez erditzekotan zegoen aldameneko gela batean. Markos Azpeitiak Don Karlos erregegaiaren aldeko borrokan jardun zuen Santa Kruz apaizaren batailoian, eta Pedro Migel Urruzuno idazle elgoibartarraren adiskidea izan zen luzaro.

Ume jaioberria Josefa Juliana izenaz bataiatu zuten, baina harez geroko euskaldunok Julene Azpeitia izenaz ezagutu dugu, irakaskuntza arloan egindako lanaren eskerronez ederki merezitako lekua lortu baitu euskal ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Markos Azpeitia ezin urduriago zebilen Zumaiako etxean gora eta behera urtarrilaren zortzi hotz hartan, duela 117 urte. Bere emazte Martina Gomez alaba batez erditzekotan zegoen aldameneko gela batean. Markos Azpeitiak Don Karlos erregegaiaren aldeko borrokan jardun zuen Santa Kruz apaizaren batailoian, eta Pedro Migel Urruzuno idazle elgoibartarraren adiskidea izan zen luzaro.

Ume jaioberria Josefa Juliana izenaz bataiatu zuten, baina harez geroko euskaldunok Julene Azpeitia izenaz ezagutu dugu, irakaskuntza arloan egindako lanaren eskerronez ederki merezitako lekua lortu baitu euskal kulturaren historian. Donostian egin zituen lehen ikasketak, eta Bilboko Irakasle Eskolan maistra-agiria eskuratu ondoren, oposizioa gainditu eta Ea herrian hasi zen lanean 1911n.

Bost urte geroago, Enrike Eskauriatza bilbotar indianoarekin ezkondu eta Mexiko aldera joan zen bizitzera. Hantxe ekin zion euskaraz idazteari, eta 1920an, Euskal Herrira itzuli eta antolakuntza eta irakaskuntza-lanetan jardun zuen Foru Aldundiak eratutako Bizkaya'ren Auzo-Ikastoletan. Bitartean, Lauaxetak Euzkadi egunkarian zuzentzen zuen euskarazko orrialdean ere kolaboratu zuen, Euzkotar umien aldez sailean.

Gerra osteko urteetan pairatu behar izan zuen zigorra, hitz hauexen bitartez deskribatu zion Norbert Tauer txekiar euskaltzaleari gutun batez: "Urtebete Biz-kayko Gorlizen Ume gaixotegiko ikastolan, sei urte Burgosko erri txiki batean eta azkenengo ikastola Markiñan izan det; orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin".

Frankismoaren garaiko urterik latzenetan, euskarazko irakaskuntza sustatzeko lanak idatzi zituen, hala nola, Umien adizkidea edo Euskaltzaindiak saritutako Amandriaren altzoan; bai eta Egan aldizkarian plazaratutako bi nobela labur ere: Odolak odolari dei eta Martxela. Loiolako Herri Irratiko euskarazko irratsaioetan ere parte hartu zuen. Euskaltzaindiak ohorezko kide izendatu zuen 1975ean, baina bost urte geroago, 1980ko maiatzaren 2an, azken arnasa eman zuen Bilbon.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En