Gaiak

Giza-pentsamenduaren paradisua

Gutxi dira Jose Maria Arriolaren liburutegia bisitatzeko aukera izan dutenak. Iaz, Belisario Betancur Kolonbiako presidente ohia egon zen, eta azken aldi honetan, Ricardo Blázquez gotzaina, Iñaki Azkuna alkatea, Xabier Arzalluz EBBko lehendakari ohia, Henrike Knörr euskaltzaina eta Iñigo Oriol Iberdrolako presidentea inguratu dira, besteak beste, giza-pentsamenduaren Bilboko paradisu honetara.

"Notario batentzat, ezinbestekoa da liburutegi on bat izatea, baina duela 40 urte, harantzago jo nahi izan genuen, eta egunero erabili beharreko liburuez gain, testu historikoak erosteari ekin gen...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Gutxi dira Jose Maria Arriolaren liburutegia bisitatzeko aukera izan dutenak. Iaz, Belisario Betancur Kolonbiako presidente ohia egon zen, eta azken aldi honetan, Ricardo Blázquez gotzaina, Iñaki Azkuna alkatea, Xabier Arzalluz EBBko lehendakari ohia, Henrike Knörr euskaltzaina eta Iñigo Oriol Iberdrolako presidentea inguratu dira, besteak beste, giza-pentsamenduaren Bilboko paradisu honetara.

"Notario batentzat, ezinbestekoa da liburutegi on bat izatea, baina duela 40 urte, harantzago jo nahi izan genuen, eta egunero erabili beharreko liburuez gain, testu historikoak erosteari ekin genion", esan du Arriolak.

Gaur egun, 12.000 liburu baino gehiago ditu, gehienak Zuzenbidea eta Historiarekin zerikusia duten gaien ingurukoak eta XX. mendearen aurretik idatzitakoak. Horrela, foru zuzenbideko jatorrizko eskuizkribu eta liburu zaharren ondoan, karlismoa eta abertzaletasunaren oinarrizko liburuen lehen edizioak eta nazioarteko zuzenbidearen bilakaera markatu duten izenbururik garrantzitsuenak idoro daitezke, hala nola, Francisco de Vitoria eta Hugo Grocioren liburuak, Frai Bartolome de las Casasen eskuizkribuak edota Bilboko Kontsulatuaren ordenantzak.

Azkenaldian, Berceo, Quevedo eta Goyaren eskuizkribuak, Alfontso X.aren kronikak eta Carlos V.a eta Felipe II.a enperadoreek egindako bidaien egunerokoak erosi ditu. Baina giza- pentsamenduaren gailurtzat jotzen duten Principia Mathematica liburuak -Newtonek 1687an plazaratutakoa- eragin zion ziarrarik sakonena. Munduan, obra honen hamar bat ale besterik ez daude.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En