Reportaje:Gaiak

Hitzaren gordelekua

Uda ostean eraikitzen hasiko dira Villabonan Bertsolari Elkartea eta Xenpelar zentroak hartuko dituen eraikina

Oria ibaiaren ertzean, Villabonan, ahozko tradizioaren altxorra gordeko dute datorren urtetik aurrera. Bertan, oihal lantegi zahar batek hartzen zuen lekuan, Mintzola Ahozkotasunaren Inguruko Zentroa altxatzen hasiko dira udaren bukaeran. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen bulegoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa hartuko ditu bere baitan azpiegitura berriak, ahozkotasunaren gordeleku eta topagune nagusia bihurtuz.

Euskara Biziberritzeko Planaren ekimenez eraikiko den zentroak 1.200 metro karratuko hartuko ditu lau solairutan.Helburua ahozkotasuna eta hizkuntzaren ondarea batu, ezag...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Oria ibaiaren ertzean, Villabonan, ahozko tradizioaren altxorra gordeko dute datorren urtetik aurrera. Bertan, oihal lantegi zahar batek hartzen zuen lekuan, Mintzola Ahozkotasunaren Inguruko Zentroa altxatzen hasiko dira udaren bukaeran. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen bulegoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa hartuko ditu bere baitan azpiegitura berriak, ahozkotasunaren gordeleku eta topagune nagusia bihurtuz.

Euskara Biziberritzeko Planaren ekimenez eraikiko den zentroak 1.200 metro karratuko hartuko ditu lau solairutan.Helburua ahozkotasuna eta hizkuntzaren ondarea batu, ezagutarazi eta aztertzea da.

Koldo Tapia Bertsozale Elkarteko lehendakaria pozik dago arlo honetan diharduten hainbat elkartek bat egingo dutelako ekimen honi esker. "Ahozko komunikazioa eta ahozko adierazkortasunarekin zerikusia duten ekimen batzuen dinamizazio gunea izango da Mintzola", azaldu du. Guztiak eraikin berean egoteak "abantaila ugari" eskainiko dizkie.

Honela, informazioa trukatu eta elkarri laguntzeko moduan izango dira. Ez dira, ordea, ahozkotasunaren adierazpide guztiak bilduko, ez baitira eraikin honetan sartzen. Hala ere, Bertsozale Elkartearen egoitza berria izango da, eta elkartea bera eta elkartearen hainbat egitasmo lotzen dituen funtzionamendu egitura izango da. Horrez gain, Xenpelar Dokumentazio Zentroa ere bertan jarriko dute.

Bertsozale Elkartearen arabera, Mintzolak ikertzaileen lana erraztuko du, azpiegitura finkoa eskainiko baitie. "Ikerketa garatzeko elkar trukerako gunea sortzea dugu xede nagusi eta hori da orain garatzen ari garen proiektua", dio Koldo Tapiak.

Ildo horretan, elkarteko arduradunek aspalditik ikusten zuten honelako azpiegitura baten beharrizana, "iragan diren urteetan egindako lanaren fruitua jasotzeko garaia" baitzen. Besteak beste, Missouriko unibertsitatearekin elkarlanean abian jarri dituzten ekimenak nabarmentzen dituzte elkarteko arduradunek, bertsolaritza eta munduko gainontzeko ahozko tradizioak ezagutarazteko balio izan dutenak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hala, Mintzolak ikerketari ateak irekitzeaz gain, ahozkotasunaren inguruan egiten ari diren lana erraztuko du. "Azpiegitura hobea eskainiko digu eta horri esker elkartearen funtzionamendua hobetuko da etorkizunean", Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzada handia eman diote proietuari. Batetik ekimenak Euskara Biziberritzeko Planaren babesa jaso du. Horrez gain, Foru Aldundiak bere gain hartuko du eraikinaren mantenua eta bertan egin beharreko konponketen ardura.

Baina bertsolaritzarentzat ez ezik, Villabona herriaren garapenerako ere garrantzia izan dezake azpiegitura berriak, Euskal Herria eta Europan erreferentea bilakatuko baita ahozkotasunaren alorrean dihardutenen-tzat. Hala, Ainhoa Etxabe alkate ordearen hitzetan, "proiektu honek nahi eta nahi ez eragina izango du herrian eta Villabona ezagutarazteko aitzakia ederra izango da". Horrek eragina izango du herriko azpiegitura eta zerbitzuetan, bisitari gehiago iritsiko baitira zentroak ateak irekitzen dituenean.

Zalantzarik gabe, Villabonak igarriko du fabrika zahar honen eraldaketa. Oraingoz ordea, ez dago azpiegitura alorrean aldaketarik egiteko asmorik, baina alkateordearen hitzetan, "beharren arabera ez diogu oraingoz inongo aldaketa edo hobekuntzari aterik itxiko. Aurrerago agian zer edo zer berritu egin beharko da eta horretarako ez dugu arazorik".

Oraingoz, ordea, bisitariek fabrika zaharra besterik ez dute ikusten Oria ibaiaren ertzean. Gauzak ondo, uda ostean hasita izango dira lanak eta datorren urtean ateak irekiko ditu ahozkotasunaren altxorra zainduko duen zentroak.

Archivado En