Reportaje:Gaiak

Agotea, arraza madarikatua

Nafarroako Bozate auzoan bizi ziren agoteak, baztertuak eta gutxituak, arrazoi ezagunik gabeNafarroako Bozate auzoan bizi ziren agoteak, baztertuak eta gutxituak, arrazoi ezagunik gabe

1722. urtean Juan Arralde etxeko maiorazkoa Isabel de Irygoienekin ezkondu behar zen. Martin bozatarra ordea, ez zegoen batere pozik bera ere Isabelekin maitemindua baitzegoen. Martin eta Isabelen arteko harremana ordea, ezinezkoa zen, Martin agotea baitzen. Hauxe da Gaizka Arostegik argitaratu berri duen El agote eleberrian jasotzen den amodiozko istorioa, arraza eta leinu arazoengatik amodio ezinezkoa islatzen duen eleberria. Idazle bizkaitarrak liburuko pertsonaiak asmatu dituen arren, iturburu eta testuinguru erreala dute Bozaten, Nafarroako Baztango bailaran, agoteak bizi baitziren...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

1722. urtean Juan Arralde etxeko maiorazkoa Isabel de Irygoienekin ezkondu behar zen. Martin bozatarra ordea, ez zegoen batere pozik bera ere Isabelekin maitemindua baitzegoen. Martin eta Isabelen arteko harremana ordea, ezinezkoa zen, Martin agotea baitzen. Hauxe da Gaizka Arostegik argitaratu berri duen El agote eleberrian jasotzen den amodiozko istorioa, arraza eta leinu arazoengatik amodio ezinezkoa islatzen duen eleberria. Idazle bizkaitarrak liburuko pertsonaiak asmatu dituen arren, iturburu eta testuinguru erreala dute Bozaten, Nafarroako Baztango bailaran, agoteak bizi baitziren.

Egia eta esamesa

Más información

Baina nortzuk ziren agoteak? Zergatik bizi izan ziren hainbeste urtez baztertuak? Badira buztana zutela ziotenak, txikiak zirela, itsusiak, legenarra zutela, belarriko gingila itsatsirik zutela eta antzeko gauza ugari esan izan dituzte. Hala ere, egiaren eta esamesa eta asmakizunaren arteko muga ez da beti argia izaten eta kasu honetan ere, ez da batere garbia.

Xabier Santxotena Arizkunen jaio zen arren, haren guraso eta aiton-amonak bozatarrak ziren, agoteak. Xabierrek duela bost urte Santxotena Museoa ireki zuen Bozateko auzoan eta arraza honi buruzko informazio ugari bildu du bertan. Santxotenak dioenez 'agoteen jatorria ez da batere argia eta hipotesiak ugariak dira. Frantzian, 507. urtean bada lehen erreferentzi bat. Orreagako batailan ere 778. urtean, agoteak aritu omen ziren eta azken tesiaren arabera, agoteak kataroak ziren, trashumanteak eta lurrik gabeak. 1380. urtean ordea, Felipe V.ak herese guztiak Frantziatik kanporatu zituen eta judutarrak, agoteak eta katoliko ez ziren guztiak lurralde hartatik atera behar izan zuten. Agoteek muga zeharkatu eta Pirineotako beste alde honetako lurretara etorri ziren. Bozaten kokatu ziren eta bertan, Ursuako jauntxoarekin egin zuten topo. Jauntxo feudalaren zerbitzutara jarri behar izan zuten eta honek era berean, lagundu eta mesede egin zien'.

Agoteek ez zuten lurrik eta lanbideak ikasi behar izan zituzten: burdina, egurra nahiz beste hainbat material lantzeko trebezia izugarria garatu zuten. Sen berezi bat zuten haien mantenua bermatzeko eta era berean, beharraren ondorioz trebezia ugari bereganatu zituzten.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Buztana zutela, legenarra edo beste gaixotasun arraroren bat zutela dioten arren, agoteak baztertuak izatearen arrazoirik ez da ezagutzen. Bailarako herritarrek ordea, bazuten nagusitza konplexu bat bozatarrak gutxiago zirela pentsatzen baitzuten. Santxotenak dioenez 'gaixotasunik zutela edo bestelako gauza ugari esan izan diren arren, ez da batere segurua. Bazterketa hala ere, modu batera edo bestera ia-ia gaurdaino mantendu da. Nire aita bozatarra izanik nire amarekin ezkondu zenean, bera Arizkungoa zenez gaizki esaka ibili zen jende ugari. Eskolan ere bazterketa zegoen gu gazteak ginenean'.

Xabierren hitzetan 'hasiera batean Bozaten txabolak besterik ez ziren eta gutxinaka-gutxinaka harrizko etxeak egiten hasi ziren. Seme bat ezkontzen zenean, ordea, ez zitzaien etxe osoa egiten uzten, zuhaitz bat ematen zitzaien eta horrekin sendiko etxeari erantsi bat egiten zioten. Bozatarrak otzan mantentzeko neurri bat zen hau, ezberdintasun bat mantentzeko modua zen. Berez animalia eta lurren jabe zenak, garrantzitsuagoa zela pentsatzen zuen, nahiz eta jakituriak eta trebeziak jabetzak baino balio gehiago izan'.

Archivado En