Reportaje:Gaiak

Euskarazko zeluloidearen bila

Iragan urteetan euskal zineak bizitako garai goxoak berreskuratu nahi ditu Eusko JaurlaritzakIragan urteetan euskal zineak bizitako garai goxoak berreskuratu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak

Azken urteetan Euskal Herrian animaziozkoak ez bezala, fikziozko zineak krisia bizi izan duela esatea ez da astakeria. Handia izan ez bada ere nabaritu da bai bertoko zuzendari eta teknikariek Bartzelonan zein Madrilen aurkitu dutela ekoizpen propioak aurrera eramateko parada. Industriaren bila abiatu dira gure ordezkariak, Indiana Jones bezala, bobinaz betetako kutxa-altxor mirestuaren bila. Izan ere, estatu mailan pisuzko profesional bihurtu diren hauek ez dute beste aukerarik izan.Egoera horri nolabaiteko konponbidea eman nahian Eusko Jaurlaritzak zenbait agindu kaleratu ditu azken urteetan...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Azken urteetan Euskal Herrian animaziozkoak ez bezala, fikziozko zineak krisia bizi izan duela esatea ez da astakeria. Handia izan ez bada ere nabaritu da bai bertoko zuzendari eta teknikariek Bartzelonan zein Madrilen aurkitu dutela ekoizpen propioak aurrera eramateko parada. Industriaren bila abiatu dira gure ordezkariak, Indiana Jones bezala, bobinaz betetako kutxa-altxor mirestuaren bila. Izan ere, estatu mailan pisuzko profesional bihurtu diren hauek ez dute beste aukerarik izan.Egoera horri nolabaiteko konponbidea eman nahian Eusko Jaurlaritzak zenbait agindu kaleratu ditu azken urteetan zazpigarren artea deritzonari bultzada eman asmoz.

Garai onak berreskuratu

Europar araudia ezarriz gero, euskal ekoizpenen kopuruak gora egingo luke

Horrela, agindu hauen ezarketarako behin-behineko batzordea osatu da deialdira aurkezten diren profesionalen artean, aurretiaz ezarritako erizpide zenbaiten arabera, aukeraketa egin eta dirulaguntza banatu ahal izateko. Joxean Arbelaitz Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendariaren aburuz, agindu hauen bidez euskal ekoizpenak orain 17 urte izandako garai goxoa berreskura dezake. 'Gure errealizadoreak Madrilera joan eta bertako industriaren inguruan bildu dira; horrek Euskal Herriko fikzioa ahuldu du nahitaez. Hala ere, orain joera honi konponbidea emateko iniziatiba fiskalak sortzear gaude, zinezaleek kredituak eskuragarri izan ditzaten'.

Arbelaitzek aipatutakoaren arabera, Europa mailan zinearen inguruan onartutako araudia ezarriz gero, 'nabarmen' aldatuko litzateke bertoko ekoizpen kopurua. Bitartean, 757.275 euro (126 milioi pezeta) bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak fikziozko zinearen ekoizpenerako. Hauetatik 36.060 euro gidoilaritza sustatzeko erabiliko dira, 60.101 euro proiektuak garatzeko, film laburren ekoizpenerako beste 60.101 euro eta 601.012 euro film luzeak gauzatzeko. Laburren difusiorako aspalditik martxan jarritako Kimuak proiektuak 54.091 euro eskuratuko ditu, eta filmatutako labur onenak aukeratu ondoren nazioarteko lehiaketa zein erakusketetan izango dira ikusgai. 'Badakigu diru kopuru hauek ez direla nahikoa izango baina lehen pauso bezala zerbait badira, etorkizunerako Euskal Herrian zinearen panorama aldatzea da gure asmoa eta horretan gabiltza, gutxi gutxika bada ere' gaineratu zuen Arbelaitzek.

Zinearen industria ez da jada Bartzelona eta Madrilen soilik kontzentratzen, Galizian ere indarra hartzen hasia baita. 'Euskal Herrian Galiziako bidea jarraitu behar dugu, industria pizteko gogo irmoa daukagu eta azken urteetako joera behingoz alboratu. Ahalegin garrantzitsua egin eta lortuko dugulakoan gaude'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Fikziozko zineak hutsuneak ditu Euskal Herrian lehen aipatu bezala, industria falta nabaria dagoelako. Ez du horrek eraginik izan, dena den, animaziozkoan. Arbelaitzek azaldutakoaren arabera, Estatu mailan puntako ekoizpena burutzen da bertan. 'Zuzendari eta teknikari onak ditugu animazioan ere, baita zine dokumentalean, maila handiko ekoizpenak egiten ari dira gure profesionalak. Fikzioak inbertsio indartsua behar du produktua kaleratu ahal izateko; aldiz, animaziozko lanek behar duten aurrekontua murritzagoa da oso'.

Bestalde, etorkizunerako dituzten asmoetaz mintzatu zen Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria. 'Ezer baino lehen bikoizketaren arloa indartzeko xedea dugu, DVD formatoko pelikulek euskerazko itzulpena izango dute, gazteei zuzendutako filmak nagusiki. Laburren arloa nahiko babestua dago, Kimuak sortu zenetik laburrek lehen mailako garrantzia hartu baitute. Horrela, luzeetako ekoizpenak lagunduko ditugu neurri handiago batean'.

Telebistari dagokionez, bertako produkzioek dirulaguntzak jasotzeko ahalegina egingo dutela azpimarratu du Arbelaitzek, 'beharrezko baliabideak bereganatuko genituzke eta sortu nahian gabiltzan industriaren lehen pausoak emateko prest izango ginateke. Horrez gain, araudi europarra ezarriz gero -hau da, aurrekontuaren %5a aipatu arloetarako erabiliz gero-, gauzak erabat aldatuko lirateke. Bide berri bat ireki eta fikzioa berpizteko aukera izango genuke. Inbertitzea ezinbestekoa da, zineak diru inbertsio potoloa eskatzen du'.

Zine aretoak euskaraz blai

Katalunian aspaldi egin zituzten lehenbiziko saiakerak, eta gaur egun jadanik normalizatua dago. Estatu Batuak, Frantzia edota Ingalaterrako ekoizpen komertzialak katalanez entzuteko aukera dute bertakoek, itzulpengintzan egindako ahaleginari esker. Joxean Arbelaitzen esanetan, Euskal Herrian ere aipatutako normalizazioa lortzea da Eusko Jaurlaritzaren xedea. Horrela, aurten 450.759 euro inbertituko dira zine aretoetako pelikula komertzialak zein DVD-n kaleratutako filmak itzultzeko. 'Gehienbat animaziozko pelikulak izango dira, haur eta gazteei zuzendutakoak, eta etorkizunean gainera aipatu arloa ekonomikoki indartzeko helburua daukagu' argitu zuen zuzendariak. Laster beraz, Euskal Herriko aretoetan aukera zabala eskainiko zaio ikusleari, pelikulak jatorrizko bertsioan, gazteleraz eta orain berriz, euskeraz. Burt Lancaster batuaz? Beno, zergatik ez.

Archivado En