GAIAK

Betikotasunaren 'Bide barriyak' noiz jorratuko zain

Estepan Urkiagak Frantziako sinbolisten adierazmoldeez berriztatu nahi izan zuen euskal olerkigintza tradizionala, eta Euzkadi egunkariko orrialdeetatik -Madrilgo Blanco y Negro aldizkaritik egin zioten lan eskaintzari uko egin omen baitzion-, Axularren hizkuntza zaharkituari duintasunezko haize berriak ematen ahalegindu zen. Baina gerra giro hartan, lirika eta utopia-gogoak ezdeusaren parekoak ziren askatasuna galdu hurran zegoen Euskal Herrian.

Duela 65 urte, Estepan Urkiaga, Lauaxeta, karmeldarren komentu izandako Gasteizko gartzela batean aurkitzen zen, betikotasunaren...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Estepan Urkiagak Frantziako sinbolisten adierazmoldeez berriztatu nahi izan zuen euskal olerkigintza tradizionala, eta Euzkadi egunkariko orrialdeetatik -Madrilgo Blanco y Negro aldizkaritik egin zioten lan eskaintzari uko egin omen baitzion-, Axularren hizkuntza zaharkituari duintasunezko haize berriak ematen ahalegindu zen. Baina gerra giro hartan, lirika eta utopia-gogoak ezdeusaren parekoak ziren askatasuna galdu hurran zegoen Euskal Herrian.

Duela 65 urte, Estepan Urkiaga, Lauaxeta, karmeldarren komentu izandako Gasteizko gartzela batean aurkitzen zen, betikotasunaren Bide barriyak noiz jorratuko zain.

Bizitzaren paradoxak! Haurtzaroan, Estepanen gogorik handienetakoa karmeldarren ordenan sartzea izan zen, baina bere osabaren gomendioz, azkenean, jesuiten sinesbideari jarraitzea erabaki zuen. Eta hara non, faxisten harrokeriaren azpian hiltzeko ordu gutxi geratzen zitzaiozkiolarik, Bizkaiko Laukiz herrian jaiotako 32 urteko kazetari, olerkari eta Euzko Gudalosteko komandate hura, karmeldarren fraidetxeko ziega ilun hartan, bizitzari errepasoa egiten ari zen.

Bere bizitzaren Arrats beran, Estepan Urkiagak ondo gogoan izango zuen, ziurrenik, Bordeleko Le Petit Gironde egunkariko George Bernard gerra-kazetariak Euzkadi-ren Bilboko erredakziora egin zion ikustaldia, Alemaniako gerra-hegazkinek Gernika txiki-txiki eginda utzi eta ordu gutxi batzuk geroago.

Ikusminak bultzatuta

Bordeleko kazetariak sarraskiaren inguruko informazio zabala prestatu nahi omen zuen, eta bokaziozko kazetariei dagokien ikusminak bultzatuta edo, euskal olerkariak automobila hartu eta Gernikaraino lagundu zuen erreportaria.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Automobila, ihesi abiatzen ziren errefuxiatu ilada luzeak gaindituz iritsi zen Gernikara. George Bernard kea eta heriotz usaina zerizkien hondakinen artean ibili zen argazki-kamerari eraginez, baina bat-batean, oihu batek eskuak jaso eta geldi egoteko gonbitea luzatu zien.

Francoren soldaduak ziren. Espioiak izan zitezkeen susmoak eraginda, Gernikako Batzar Etxera eraman zituzten. Hura izan zen laukiztarrak Gernikako Arbola bedeinkatua ikusi zuen azken eguna.

Orduetako galdeketa jasanezin baten ondoren, Bordeleko erreportariak, Gernikako sarraskiaren errua gudari eta errepublikazaleei leporatzen zieten agiri batzuk sinatu behar izan zituen Frantzia aldera itzuli ahal izateko. Bien bitartean, Lauaxeta gizagaixoa furgoi batean sartu eta Gasteiz aldera eraman zuten.

Euzkadiko Jaurlaritzatik ahaleginak eta bi egin ziren olerkari jeltzalearen bizitza salbatzeko, baina alperrik. Bizkaiko hiriburua matxinatuen esku erori eta sei egun geroago, 1937ko ekainaren 25eko egunabarrean, Francoren soldaduek beste furgoi batean sartu zuten Laukizko olerkaria. Goizaldeko bost t'erdietan, Estepan Urkiagaren gorpua Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren ondoan amildu zen.

Archivado En