Reportaje:GAIAK

Amezketako bertsolari zorrotza

'Pernando Amezketarra'ren istorioak nonahi entzun ditugun arren, ezer gutxi dakigu bertsolari honi buruz'

Fernando Bengoetxea Altuna, Pernando Amezketarra, duela 239 urte jaio zen, hots, 1763. urtean. Gezurra dirudien arren, Pernandok ez zuen bizitza Amezketan eman, Adunan igaro baitzituen haurtzaro eta gaztaroa, gurasoek bertan baitzuten etxea.

Pernando Amezketarraren gora beherak, kontuak eta bihurrikeriak denok entzun ditugu, baina nor ote zen gizon hau eta zergatik iritsi zaigu bertsolari honen berri gaurdaino? Peio Zabala Arantzazuko frantziskanoak Pernando Amezketarraren odol bera du zainetan, amaren partetik sendi berdinekoak baitira eta bere arbasoari buruzkoak ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Fernando Bengoetxea Altuna, Pernando Amezketarra, duela 239 urte jaio zen, hots, 1763. urtean. Gezurra dirudien arren, Pernandok ez zuen bizitza Amezketan eman, Adunan igaro baitzituen haurtzaro eta gaztaroa, gurasoek bertan baitzuten etxea.

Pernando Amezketarraren gora beherak, kontuak eta bihurrikeriak denok entzun ditugu, baina nor ote zen gizon hau eta zergatik iritsi zaigu bertsolari honen berri gaurdaino? Peio Zabala Arantzazuko frantziskanoak Pernando Amezketarraren odol bera du zainetan, amaren partetik sendi berdinekoak baitira eta bere arbasoari buruzkoak ere ikertu eta liburu batean bildu zituen duela berrogei urte.

Pernando artzain lanetan aritzen zen uda partean Txindokiko magalean gora eta behera eta negua berriz, Aduna eta Billabona herrien partean pasatzen zuen. Bera ere artzain gazte batzuen seme zaharrena izan zen eta beste hamalau neba izan zituen. Peio Zabalaren hitzetan 'Pernando zaharrena izanik eta gurasoak artzaintzan aritzen zirelarik, txiki haiek denak gobernatzea tokatuko zitzaion askotan. Horrek Pernandoren izaera eta bizitza ikusteko modua markatuko zuela uste dut. Ondoren zetozen guztien erantzule zen Pernandok haiek denak eramaten eman zituen ordu ugari. Bere ondorengo bizitzan horixe ikusten da; behartsuei laguntzeko eta autoritatearen kontrako joera erakusten du. Seme zaharrena izateak asko markatu zuen haren izaera, eta berez bizkorra zen gizona izanik, eskolatu gabea izan arren haren nebak zainduz asko ikasi zuen'.

Bederatzi seme-alaba izan zituen Fernandok. Peio Zabalak ikertutakoari atxikirik 'bederatzi haur haietatik bi hil zitzaizkion eta beste bi Miserikordiatik ekarri zituen. Horiek denak hazi eta aurrera ateratzea ez zen lan makala izango. Bederatzietatik hiru ezkondu ziren eta haietako baten zazpigarren belaunaldikoa naiz ni', azaltzen du frantziskotarrak.

Zorrotza eta zintzoa

Pernando gizon zorrotza, bizkorra, argia eta justua izan zen. Baina Peioren ustez batez ere bere prestutasun eta zintzotasunak egin zuten famatsu gizon hau. Denen ahotan ibili ziren Pernandoren kontuak eta abokatu antzeko bat zen haien bizilagunentzat. Frantziskanoak dioenez 'garai hartan, Lehen Karlistada baino lehenagoko urteetan, defendatzaile bat zen gizon hau eta horregatik bilakatu zen hain famatsua eta maitatua'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Pernandok bizitzatik jasotako jakinduriak eta esperientziak erabiltzen zituen bere ideia eta ikuspuntuak defendatzeko. Zabalaren hitzetan 'behin bazkaritxo bat egin omen zuten eta amezketarrak ez omen zituen jandako arrautza frijituak ordaindu. Diru eske etorri zitzaion arrautzen jabea eta haietatik atera ahal zezakeen etekina ere kobratu nahian omen zebilen. Pernando berandu iritsi zen epaiketara, izerditan blai eginda eta zer gertatu zizaion galdetu ziotenean, aurreko egunean sobratutako babarrunak baratzean landatzen aritu zela erantzun omen zuen. Denek zoro zegoela pentsatu zuten sobratutako babarrunak landatzen ibiltzeagatik. Pernandok orduan duela hiru hilabete lehenago jandako arrautzek ez zutela txitarik egingo erantzun zuen. Hantxe, erantzun horrekin amaitu zen epaiketa'.

Fernadoren inguruko kontu zahar ezagunenak Arruek bildutakoak dira. Ondoren Joxean Ormazabalek berritu zituen eta Gregorio Mujikaren idazlumak bilakatu zuen Pernando Amezketarra ezagun. Gaurdaino belaunaldiz belaunaldi pasatako istorioak izan dira eta hauetariko asko Txirritaren gora beherekin nahastu dira. Azken urteetan bertsolariaren kontuak haurrentzako idatzi dituzte idazle ugarik eta Lotura Filmsek ekoiztutako Fernando Amezketarra izenburuko marrazki bizidunek ere arrakasta izugarria izan dute. Marrazki hauen bidez umeen artean ere oso pertsonaia ezaguna bilakatu zen bertsolaria.

Peio Zabalari pertsonaia honekiko atentzioa deitu dio batez ere injustiziaren aurrean Pernandok izaten zuen erantzuna. 'Horrez gain, ziur dakigun beste kontu bat bertsoekiko zuen grina eta afizioa dira. Garai hartako bertso dema haietan Hernaniko Txabalategi, Altamira eta Amezketako Zabala eta Pernando biltzen ziren. Pernando lehen bertsolari ezaguna bilakatu zen eta epaile moduan ere aritzen zen apustu askotan'. Frantziskanoak dioenez 'garai hartan bertsolariak ez zeuden oso ongi ikusiak sagardotegiko saltsan aritzen baitziren eta herriko kontuak harrotzen baitzituzten. Autoritate eta apaizen artean ez zeuden oso ongi ikusiak eta euskaraz aritzeak ere ez zien onik egiten. Garai hartan ere bazen gaztelerara jotzeko joera bat euskara ez zegoelako oso ongi ikusia'. Hala ere, Pernando Amezketarra oso gizon maitatua izan zen bere herritarren artean eta haren bertso eta ateraldiak gaurdaino iritsi zaizkigu.

Archivado En