Reportaje:GAIAK

Kale antzerkia sasoi onean

Leioako azoka euren lan berriak ezagutzera emateko aprobetxatu dute euskal taldeek

Asteburuan Leioa hartu duen umorezko kale antzerkiaren laugarren jaialdiak Euskal Herria, Estatua zein nazioarteko artisten lanak ezagutarazteko balio izan du. Hala, hiru egunez arte eszenikoetan parte hartzen duten gizarte-eragileen erakustoki eta topagune bilakatu da eta euskal taldeek beren lan berriak aurkezteko aprobetxatu dute. Aurreko edizio guztietan izandakoa da Deabru Beltzak. Aurtengoan taldearen ibilbideko apusturik sendoena egin dute Les Tambours de Feu ikuskizunarekin.

Taldeko zuzendari Garbitxuk hau bezalako ekimenen garrantzia aipatzen du, baina hala ere zalantzak...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Asteburuan Leioa hartu duen umorezko kale antzerkiaren laugarren jaialdiak Euskal Herria, Estatua zein nazioarteko artisten lanak ezagutarazteko balio izan du. Hala, hiru egunez arte eszenikoetan parte hartzen duten gizarte-eragileen erakustoki eta topagune bilakatu da eta euskal taldeek beren lan berriak aurkezteko aprobetxatu dute. Aurreko edizio guztietan izandakoa da Deabru Beltzak. Aurtengoan taldearen ibilbideko apusturik sendoena egin dute Les Tambours de Feu ikuskizunarekin.

Taldeko zuzendari Garbitxuk hau bezalako ekimenen garrantzia aipatzen du, baina hala ere zalantzak ditu sarri ez delako programatzaileen arreta bereganatzen. '90 programatzaile etortzen dira, baina hiru egunetan 120tik gora lan ikusi behar dituzte eta ez dira heltzen', azaldu digu. Ildo horretan, konpainia bakoitzak lan gehiago antzeztu beharko lukeela eta jaialdien iraupena luzatu beharko litzatekeela uste du. Europa eta AEBtik bira dezente egin duten Gaitzerdi taldekoak ere iritzi berekoak dira. 'Guk gainera gertutik bizi izan dugu. Programatzaile batekin geratuta geunden Leioako azokarako, baina esan zigun egun bat beranduago iritsiko zela. Azkenean elkarrizketa eduki genuen berak lana ikusi barik', adierazi du konpainiako zuzendari Kepa Ibarrak.

Azken hiru urteotan euskal kale antzerkiak, indartu eta berrituta, gora egin du

Dena den, eta zailtasunak zailtasun euskal taldeak bat datoz Euskal Herriko kale atzerkiaren gorakada azpimarratzerakoan. 'Duela bost urte beherakada nabarmena zen, ez zegoen baloratuta, baina hiru urtetik hona gora egin du eta gero eta produktu indartsuagoak eta berritzaileak egiten ari dira Euskal Herrian. Gertatzen dena da antzerki honek barruko antzerkiak baino inbertsio handiagoa eskatzen duela', azpimarratu du Garbitxuk. Izan ere, egun bateko produkzioan barruko antzerkiak urte guztian gastatzen duena erabiltzen du kalekoak.

Kalea apustu handia eta zaila dela irizten diote horretan aritzen direnek. Izan ere, eguraldiak dezente mugatzen du produkzioa, eta neguan gutxi dira lan berria aurkeztera ausartzen diren taldeak, publikoa bereganatzea oso zaila delako. Bestalde, etxetik kanpo lan gehiago egiten dutela eta kale antzerkia kanpoan gehiago baloratzen dela dio Ibarrak. Bere ustetan, Euskal Herrian 'ez daukagu sustrairik, tradiziorik, eta horrexegatik beste antzerki kulturetatik gauzak hartzen aritu gara'.

Hala, kale antzerkiaren premien artean dirulaguntzak hobetzea eta azpiegitura sendo bat sortzearen beharra aipatzen dute. Lehenengoari dagokionez, ikuskizun gehienak autofinantziatuak dira eta Jaurlaritzak laguntzak ematen dituen arren nahikoak ez direla irizten diote. Bestalde, Kale antzerkiaren Institutua sortzearen beharra azpimarratu du Ibarrak. 'Dirulaguntzak kudeatu, jendea prestatu, eta kalitate eta baliabide artistikoan aurrerapausoak emateko. Garrantzitsuena 8-10 euskal konpainia indartzea izango litzateke, gainontzekoen erreferente izan daitezen, beste lekutan egin izan duten bezala'. Horren harira, Maimur taldeko Cristina Aizmendik kale antzerkiaren sarea sortzeko premia aipatzen du, 'aretoetan egiten den antzerkiak duena bezala, lanek dirulaguntza eta bultzada izan dezaten'. Euskal Herrian bilakaera indartsua bizi izan du adierazpide horrek, Aizmendiren aburuz. Hasieran bakarrizketa eta inprobisazioa ziren kale antzerkiaren zutabeak, egun berriz, profesionalizazioa, imajinazioa eta kalitatea dira inongo aterperik gabe egiten diren ikuskizunen ezaugarri nagusiak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Euskal taldeen apustu berriak

Euskal konpainiak buru-belarri ari dira sasoi honetan azken sormen lanak erakusten. Deabru Beltzak konpainiak, esaterako, danborrak eta su artifizialak nahasten dituen Les tambours de feu ikuskizuna aurkeztu du. Orain arteko apusturik handiena da, 6-8 milioi inguruko inbertsioa izan duena eta lau urte 'gogor eta neketsuren' emaitza. Lana osatzeko Zugarramurdiko akelarreen gaineko ikerketa egin dute. Bost aktorek eta bi musikarik hartzen dute parte, eta ikuskizuneko musika Adolfo García Gorriak prestatu du. 'Prozesu oso luzea izan da. Aktoreek perkusioa ikasi behar izan dute eta musikariek antzerkiaren hizkuntza. Sei hilabetez entsegu ordu asko egin ditugu, baina emaitzak merezi duela uste dut', nabarmendu du zuzendariak. Leioan estreinatu ondoren, Agurainera eramango dute kalejira ikusgarria. Atzerrian dezente ibilitakoa da Gaitzerdi ere, iaz New Yorkeko Fringe Festival 2000 saria jaso zuen Girabira lanarekin. Oraingoan Bakun ikuskizun iradokitzailea sortu dute. Bertan, aktore anonimoa pertsonaia ezagun eta onartua bihurtu arteko aldaketa antzezten dute. 'Mekanizazioak, mimesiak eta ispilu fisikoek garrantzia handia dute', dio zuzendariak. Maimur taldeak, berriz, Paris-Babia lana estreinatu berri du. Errealitatearen mugetan dabiltzan bost pertsonaik egun kalean gora eta behera ibiltzeak suposatzen duen zoramenean abentura dibertigarri eta askatzailea proposatzen dute. 'Ez ditugu efektu ikusgarriak erabiltzen pertsonaiek eskaintzen dutelako ikusgarritasuna'. Lan honekin orain arte nabarmendu duen Erdi Aroko estetikatik urruntzen da Maimur.

Archivado En