GAIAK

Bidaia zein den gozoa

Bidaia zein den gozoa bidaiatzen duenak. Gozotasunaren sekretua kontatu gabe ezin da gurean geratu bidaiaren gozoaz gozatu duenak. Eta gure eremu urriko literaturak badu zer esan kontu honetan, sekretuak kontatzeko orduan. Orain esaten digutela generorik ez dagoela eta genero nahasketa dela nagusia, eta bertan dena utzi eta genero nahasketaz sorturiko lanak idatziko ditugu.

Ai ama!, baina, gutaz, eta gure lanen salmentaz arduratzen diren argitaletxeek badakite generoetan kokaturiko lanak saldu egiten dituztela, berez saltzen direla esatera ausartzen ez naizelarik.

Bidaia generoak...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bidaia zein den gozoa bidaiatzen duenak. Gozotasunaren sekretua kontatu gabe ezin da gurean geratu bidaiaren gozoaz gozatu duenak. Eta gure eremu urriko literaturak badu zer esan kontu honetan, sekretuak kontatzeko orduan. Orain esaten digutela generorik ez dagoela eta genero nahasketa dela nagusia, eta bertan dena utzi eta genero nahasketaz sorturiko lanak idatziko ditugu.

Ai ama!, baina, gutaz, eta gure lanen salmentaz arduratzen diren argitaletxeek badakite generoetan kokaturiko lanak saldu egiten dituztela, berez saltzen direla esatera ausartzen ez naizelarik.

Bidaia generoak izan dira azken urteotan eremu urriko eta irakurle urriagoko den literatura honetan arrakasta, irakurle 'kautiboa' deitu izan den fenomenoarekin batera noski.

Más información

Literaturak baditu bere eraginak eta bere mugak. Bata gureak borondate hutsez irakurtzen duten irakurleak falta omen dituela. Irakurle heldu zer ote den ez dakigu, ez dakigun bezala, nortzuk hurbiltzen diren liburudendatara eta hau eta hura erosiz denbora pasatzen dutenak. Era beran, eta berriro diot generoen hausketan saiatzen direnen ondoan, generoa loratu egin zaigu.

Eta susmoa dut irakurleak bidaia generoa maite duela. Gogoan dut Jon Arretxeren arrakasta, gogoan erreportaia gisa idatzitako Harkaitz Canoren New Yorkeko bizitaldia -adi, ez dut bisitaldia idatzi-, Edorta Jimenezen joan-etorri ilustratua, eta Gotzon Garateren India gure begietara ekartzeko ahalegin sendoa. Eta Kubaren egoera Koldo Izagirren begietan eta Iñigo Aranbarri sandinisten berri ematen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Bidaiak eta bidaiaren kronikak gurean izan dute segida nagusia: Anabitarteren pauso garrantzizko haiek, eta Olasagarreren bide berezia Hego Afrikan.

Agian arrazoi asko daude kronika generoaren laudorioa egiteko, eta arrakastaren arrazoiez galdetzeko. Azken liburuek urrun diren munduak erakutsi dizkigute, gure egunerokotasunarekin apurtzeko modua erakutsi digute, beste bihurtzeko modua, gu ez garena bihurtzeko beta zabaldu digute. Bidea zabalik dago, baina bidea ez da erraza eta hori ere esan digute gurean agertu diren azken liburuek.

Arretxe ez da Simpson baina bere izerdia nabarituko dugu sorbaldatik bera jaisten Argeliako desertuaren barnean pedalak emanaz joaten ikusten dugunean, Canoren pianoa entzungo dugun moduan, edo Olasagarraren jakin-mina Hego Afrikara heltzen denean zer gertatzen den ikusteko gogoz eta borondatez.

Exotismoarekin batera bidaia nabarmenak dira kontatzen direnak, turismotik urrun, giza gogo bakartiaren aldekoak. Ez dira arruntak liburuetara eramaten direnak, besterik ez litzateke faltako. Arrunkeria da gure bizitzan sobran duguna. Barne gogo batek bultzatua izan behar du bidaia, berezia, beste batek ezin lezakeena.

Jimenezek idazlez inguraturik egiten du bidaia eta denok dakigu zein interesgarriak diren idazleak, eta zein maitagarriak... Arretxek nahiago du bere bizikletaz bidaiak egin, eta denok miresten dugu bakartasuna sufritzeko gai dena, eta Olasagarrek kinkan dagoen mundu bat azaldu du erreportari ausarta balitz bezala, eta gure irudimenak badaki zein berezia den ausarta izatea. Eta zer inbidia diogun hala munduan doanari.

Archivado En