Erbesteko euskal kulturaz bi lan osatu ditu Hamaika Bidek

GAIAKErbesteko euskal kulturaren inguruan iaz egin ziren jardunaldietako hitzaldi gehientsuenak jasoz (guztira, 54 hitzaldi), Hamaika Bide elkarteak bi liburu osatu ditu. Jardunaldi hauetan aipaturikoa "ahanzturan erortzeko arriskua" zegoela pentsatu zuten bere garaian elkarteko kideek, eta hori ekiditeko asmoz eginiko lanaren emaitza dira bi liburu hauek. Helburua, aldiz, "Espainiako Gerraren ondorengo euskal erbesteko kultur testuingurua oroitzea eta goratzea" izan dela nabarmendu dute Hamaika Bide elkartekoek.Bi liburuak hiru zatitan banatuta daude. Lehenbizikoak, ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

GAIAKErbesteko euskal kulturaren inguruan iaz egin ziren jardunaldietako hitzaldi gehientsuenak jasoz (guztira, 54 hitzaldi), Hamaika Bide elkarteak bi liburu osatu ditu. Jardunaldi hauetan aipaturikoa "ahanzturan erortzeko arriskua" zegoela pentsatu zuten bere garaian elkarteko kideek, eta hori ekiditeko asmoz eginiko lanaren emaitza dira bi liburu hauek. Helburua, aldiz, "Espainiako Gerraren ondorengo euskal erbesteko kultur testuingurua oroitzea eta goratzea" izan dela nabarmendu dute Hamaika Bide elkartekoek.Bi liburuak hiru zatitan banatuta daude. Lehenbizikoak, Euskal erbesteratuen ahotsa izenekoak, oraindik bizirik daudenen lekukotza jasotzen du. Bigarren atalak, aldiz, Euskal erbesteratuen ikusmoldeak izena du. Bertan, modu orokorrean bada ere, erbestearen atal ezberdinak aztertzen dira. Hezkuntza, zinema edota jurisprudentzia dira horietako batzuk. Hirugarren zatian, azkenik, Euskal gizon-emakume ospetsuak erbestean izenekoan, idazle jakin bati buruzko lanak bildu dira.

Bi liburu hauek osatzearekin batera, Hamaika Bidek beste hainbat ekintza burutuko du. Azaroan, esaterako, erbestean euskaraz idatzi zutenei buruzko jardunaldiak egingo dira.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En