Reportaje:

Grabatzen eta gozatzen

Hamaika grabaketa estudio dago Euskal Herrian. Asko, hiriguneetan kokatuta. Beste hainbat, aldiz, naturaren erdian antolatutako lantokiak dira. Azkenekoen artean daude Niko Etxartek Altzain duena, Kilikas, Azkarateko Estudios Katarain edota IZ etxeak Amasan egokitutako baserria. Hauen aldean, Urdulizko industrialdean dago Tío Pete, Bizkaiko handiena.IZk urtero produkzio propioko hamar bat lan kaleratzen ditu Amasako baserrian grabatuta Gorka Etxeberriaren esanetan, baina beste zigiluetako hainbat talde ere bertara joaten da, grabatu nahi dutenaren arabera. "Eraikinaren materiala, egurra, mante...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Lasaitasunez

Hamaika grabaketa estudio dago Euskal Herrian. Asko, hiriguneetan kokatuta. Beste hainbat, aldiz, naturaren erdian antolatutako lantokiak dira. Azkenekoen artean daude Niko Etxartek Altzain duena, Kilikas, Azkarateko Estudios Katarain edota IZ etxeak Amasan egokitutako baserria. Hauen aldean, Urdulizko industrialdean dago Tío Pete, Bizkaiko handiena.IZk urtero produkzio propioko hamar bat lan kaleratzen ditu Amasako baserrian grabatuta Gorka Etxeberriaren esanetan, baina beste zigiluetako hainbat talde ere bertara joaten da, grabatu nahi dutenaren arabera. "Eraikinaren materiala, egurra, mantendu da. Akustika aldetik oso ezaugarri onak ditu, eta baliabide teknikoak ere maila berean daudela esan daiteke", azaltzen du Etxeberriak. Alokairua orduko 7.000 pezetakoa da.

Niko Etxartek 1987an sortu zuen Kilikas Altzai herrian. "Nire produkzioak egiteko sortu nuen batik bat, baina gero beste musikariekin ere lanean hasi nintzen", dio Etxartek. Urtean hamar-hamabost lan inguru ateratzen dira bertatik, gehienbat Iparraldeko musikarienak. Orain bi lan berri prestatzen ari da bera. Eguneko 2.000 libera izaten da Kilikasen grabatzeko prezioa.

Estudios Katarain Azkaraten dago, hau ere naturaren bihotzean. Amaia Apaolaza gerenteak dionez, horrela "musikariek ezohiko lasaitasunaz goza dezakete, eta beste gauza askoren artean, hori asko baloratzen dute". 25 bat lan grabatzen dira urtero bertan. 1996. urtean hasi ziren lanean, eta Joxe Ripiau taldearen lehen diskoa izan zen handik ateratako lehena. Katarain estudioen ordubeteko alokairuak 6.500 pezeta kostatzen ditu.

Amasako baserrian grabatu berria du bere azken diskoa Kepa Junkerak. "Hainbat hilabetetan aritu da hemen, tarteka etenaldiak eginaz", eta buru-belarri ibili da joan den astean Asgarth taldea bigarren diskoarekin.

Estudioa hirigunetik urrun egotearen abantaila nagusia bakea dela azpimarratzen du Gorka Etxeberriak. "Telefonoa da bake hau hausten duen bakarra. Baina, bestela, ordu laurden bat gelditu eta zelaian deskantsatzen duzuna ez duzu lortzen beste toki batean". Lekuaren abantailak aprobetxatzeko gainera, berriki hiru gela prestatu dituzte bertan arduradunek, grabaketa egunei etekin osoa ateratzeko asmotan. Gauza bera egin daiteke Azkarateko Katarain estudiotan ere. "Nahi duenak aukera hori du, eta horrela nahiz eta teknikaria beraiekin ez izan, grabatzen ari direnek egunean zehar egindako lana entzun dezakete eta gero lasai afaldu edo entseatu", dio Amaia Apaolazak. Kilikas-i dagokionean, Niko Etxartek azpimarratzen duena bertan sortzen den giro berezia da. "Hemen lanak ez dira inoiz hotzean egiten, berotasuna da nagusi gure lan egiteko moduan, lagunartea eta giro ona".Tío Pete estudioa Bizkaiko handiena dela esan daiteke. Carlos Zubiaga bere arduradunak urteak daramatza arlo honetan lanean, baina instalazio berriak martxan jarri zituztela urte eta erdi baino ez da. Baldintza hoberenetan hasteko, Philippe Newelli eskatu zioten diseinua prestatzeko. "Munduan zehar hainbat estudio egin dituen profesionala da eta prestatu dituen instalazioekin Estatuko beste estudio handiekin konpetentzian aritzeko ahalmena dugu", azaltzen du Zubiagak. "Oso diseinu berritzailea asmatu zuen".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tío Pete-n 30 disko inguru grabatzen dira urtero, musika mota ezberdinetakoak. Grabaketa estudio honetara, bestalde, abesti sorta bat konposatu duen edonor hurbildu daiteke, beraiek grabaketa egiteko musikariak bilatu ditzaketelarik. Orduz-orduko alokairuaren prezioa 9.000 pezetakoa da. Urdulizen grabatu dute Hechos contra el decoro, Electrobikinis edota Kasbah taldeek, besteak beste.

Estudioek jarritako prezioak, lehen aipatutakoak, normalean gero erabiltzaileen beharren arabera moldatu egiten dira. Horrela, alokairuari teknikarien lan orduak edota bestelako tresnen erabilpena gehi dakizkioke, eta estudioa denbora luzez beharko badute ere gora-beherak izango dira. "Ezberdina da bi edo hiru ordutako gauza bat grabatzera etortzea edo hilabete osoz estudioan lanean aritzea".

Arduradunak bat datoz Euskal Herriko merkatua mugatua dela esatean. "3.000 disko saltzen badira arrakasta kontsidera dezakezu", dio Zubiagak, "baina kopuru bera konpainia handi batentzako porrota izango litzateke".

Archivado En