Erotismoari bultzada

Gaur egun bilduma hasi berri bat eta lehiaketa bat dira euskaraz erotismoaren eremuan erregulartasun minimo batekin sartzera ausartzen diren bakarrak. "Bi garai bereiziko nituzke nik euskal literaturan azken hamarkadatan landu den erotismoaz hitz egiterakoan", dio Pako Aristik. Lehenengoa, idazleak tximiniaren sindromea izendatzen duena. Bikote baten arteko momentu goxo baten deskribapenarekin hasita, ohean gertatzen ari dena kontatzeko unean narratzaileak gelako tximinian piztuta dagoen sutara desbideratzen du begirada, eta ez du berriro ohera eramaten sexu eszena amaitu den arte. Orduan, ha...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Gaur egun bilduma hasi berri bat eta lehiaketa bat dira euskaraz erotismoaren eremuan erregulartasun minimo batekin sartzera ausartzen diren bakarrak. "Bi garai bereiziko nituzke nik euskal literaturan azken hamarkadatan landu den erotismoaz hitz egiterakoan", dio Pako Aristik. Lehenengoa, idazleak tximiniaren sindromea izendatzen duena. Bikote baten arteko momentu goxo baten deskribapenarekin hasita, ohean gertatzen ari dena kontatzeko unean narratzaileak gelako tximinian piztuta dagoen sutara desbideratzen du begirada, eta ez du berriro ohera eramaten sexu eszena amaitu den arte. Orduan, hainbat filmetan bezala, bi protagonistak maindireak leporaino estalita daudela agertzen dira. "Andu Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eleberriak aldaketa suposatzen duela uste dut", dio Aristik. "Liburuko pasarte batetan, Domingok zirrikitu batetik ikusten du etorri berria den emakumea biluzten eta deskribapena egiten du. Hau metafora bezala kontsideratzen dut. Domingok zirrikitutik begiratzen duen bezala, erotismoa euskal literaturan zirrikitu batetik sartu baita". Lan solteak Lehendik ere lan solte batzuk aipatzen ditu, dena den. Miranderen Haur besoetakoa da hauetako bat eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergaitik Panpox beste bat, Arestiren esanetan mende honetan euskaraz egindako zakil baten lehenengo deskribapena egiten duen pasartea duena bere orrialdeetan. "Orain, idazleari egoki iruditzen zaionean, halako pasarteak sartzen ditu", dio Arestik, naturaltasuna irabazi dela azpimarratuz. Elexpururen saiakeraraino, ordea, erotismoa genero bezala apenas existitu da. "Badaude liburu batzuk, Bi anai, Speed gauak, Ur uherrak, eta beste, harremanen deskribapenean sartzen direnak, eta ez nuke aipatu gabe utzi nahi Juan Luis Zabalaren Galdu arte, sexua gizarteko trabak hausteko tresna bezala azaltzen duena". Aldizkariei begiradaren bat emanez gero, 1991tik aurrera Bixen Gil de Paulesek ahal duenean kaleratzen duen Zuku festa! eta Ostiela! hiruhilabetekaria aurkituko ditugu. Lehenengoari dagokionean, bere arduradunak "pornografia literariotu" nahi duela dio. Ostiela!n berriz, batez ere bere hastapenetan, ipuin erotiko dezente argitaratu direla dio Jon Arano bere arduradunak, eta baita gaiaren inguruko hainbat artikulu ere. Gil de Paulesen esanetan, erotismoarekin zerikusia zuen guztia urte batzutan nahiko gelditua egon dela dirudi, "baina badirudi azken boladan, zenbait pertsonen interesari esker, bultzada berri bat jasotzen ari dela, eta arrakastarekin".

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En