Sujerentziaren papera, garrantzitsu

Jasone Osorok Literotura bildumako lehen alerako idatzi zuen Mendekua ipuina. Elgoibartar honek lehendik kaleratua zuen Tentazioak tituluko liburua, zenbaitetan liburu erotiko bezala kalifikatua izan dena. Hala ere, berak nahiago du bestela ikustea. "Egia da liburuko ipuin batzuk erotikoak kontsideratzen ditudala, baina orokorrean erotikoa baino sentsuala dela iruditzen zait. Niri gizon eta emakumeen arteko harremanak interesatzen zaizkit gai bezala, sedukzioa, eta liburua argitaratu zenean jorratzen ari nintzen estiloa hori zen. Ez nintzen kontzienteki mota honetako ipuinak idazten hasi", dio...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Jasone Osorok Literotura bildumako lehen alerako idatzi zuen Mendekua ipuina. Elgoibartar honek lehendik kaleratua zuen Tentazioak tituluko liburua, zenbaitetan liburu erotiko bezala kalifikatua izan dena. Hala ere, berak nahiago du bestela ikustea. "Egia da liburuko ipuin batzuk erotikoak kontsideratzen ditudala, baina orokorrean erotikoa baino sentsuala dela iruditzen zait. Niri gizon eta emakumeen arteko harremanak interesatzen zaizkit gai bezala, sedukzioa, eta liburua argitaratu zenean jorratzen ari nintzen estiloa hori zen. Ez nintzen kontzienteki mota honetako ipuinak idazten hasi", dio. Sentsualitate eta erotismoaren arteko mugak jartzerakoan irakurlearengan testuak duen eragina aipatzen du Osorok. "Sexua oso gordinki azaltzen bada, pornografia dela esango nuke. Erotismoan, sujerentziaren papera ikusten dut garrantzitsu eta sentsualitatean aldiz jolasa, nahiz eta mugak ezartzea ez zaidan gauza erraza iruditzen. Testuak berak irakurleari esaten diona batez ere inportantea dela uste dut, bakoitzak irakurritakoari ematen edo hartzen dion zentzua". Dena den, ez du irakurlearengan sentimendu berezi bat sortaraztea planteatzen idazten duenean. "Nik ondo pasatzen baldin badut, irakurleak ere ziurrenik ondo pasako du, berari ere gustatuko zaio", dio. "Idazterakoan buruan izaten dudan irakurlea Jasone Osoro da". Arloa gutxi jorratutakoa izanik ere, idazteko orduan hizkuntza aldetik ez du zailtasunik aurkitu Jasonek, eta dena naturaltasunez joan dela azaltzen du. "Ez dit arazo berezirik sortu, dena ateratzen zitzaidan bezala idatzi dudalako. Kasu batzutan neuk bizitako gauzak dira, bestetan inguruan ikusitakoak edo baita imajinatutakoak ere".

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En