Gaiak

Kantu epikoetatik klasikoetara

Eleberri historikoek lotura handia izaten dute epikarekin, eginkizun erraldoiei aurre heldu behar dieten pertsonaia heroikoekin. "Gaur egun ze zaila gertatzen zaigun epika tradizionala irenstea", dio Epaltzak.

Euskaraz ezagutzen diren kantu epikorik zaharrenak XV. mendekoak dira. Hain zuzen ere, Jon Etxaidek (1920-1998) horietako bat, Bereterretxeren khantoria, erabili zuen Begia begi truk (1962) drama historikoa sortzeko. Ez zen hori, ostera, genero horretan egin zuzen saiakera bakarra, XIX. mendeko Zuberoan girotutako Joanak joan (1955) idatzi baitzuen besteak bes...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Eleberri historikoek lotura handia izaten dute epikarekin, eginkizun erraldoiei aurre heldu behar dieten pertsonaia heroikoekin. "Gaur egun ze zaila gertatzen zaigun epika tradizionala irenstea", dio Epaltzak.

Euskaraz ezagutzen diren kantu epikorik zaharrenak XV. mendekoak dira. Hain zuzen ere, Jon Etxaidek (1920-1998) horietako bat, Bereterretxeren khantoria, erabili zuen Begia begi truk (1962) drama historikoa sortzeko. Ez zen hori, ostera, genero horretan egin zuzen saiakera bakarra, XIX. mendeko Zuberoan girotutako Joanak joan (1955) idatzi baitzuen besteak beste. Lan horiengatik ezinbesteko erreferentzia bilakatu zen ondorengo idazleentzat, Lertxundik berak aitortzen duen bezala. "Baina nik egin nahi nuen nobela egiteko ez zidan balio, Etxaideren garaitik hona, nahiz eta urte gutxi pasa, euskarak eboluzio handia izan duelako".

Aitzindarien artean ezin aipatu gabe utzi Txomin Agirre (1824-1920). 1898an argitaratu zuen Auñemendiko lorea eleberria VII. Mendeko Ipar Euskal Herrian kokatu zuen lehen euskarazko eleberrigiletzat jotzen duten autoreak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En