LIBURUAK | Gaiak

Bekatuez

Badira aspaldion gure ipuingintzan nagusitzen ari den ipuin mota bat, istorio handiak kontatzen ez dituen ipuina, ipuin biluzia eta irekia dena. Ipuin mota horrek forma aldetik zailtasun guztiak uxatzen ditu, eskematismora jotzen du gure barruko konplexutasunak hobeto azaltzeko asmoz. Izan ere, ipuin mota honetan gizakiaren barne munduko zer-nolak ahalegintzen da azaltzen. Gure baitan eztabaida piztuz, barruko kezkei eta ezinegonei erantzuten dien ipuina da.

Baten batek esango luke ipuinok biluziegiak direla, eskematikoegiak, mamiari nekez eusten diotenak. Egia izan liteke hori guztia, ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Badira aspaldion gure ipuingintzan nagusitzen ari den ipuin mota bat, istorio handiak kontatzen ez dituen ipuina, ipuin biluzia eta irekia dena. Ipuin mota horrek forma aldetik zailtasun guztiak uxatzen ditu, eskematismora jotzen du gure barruko konplexutasunak hobeto azaltzeko asmoz. Izan ere, ipuin mota honetan gizakiaren barne munduko zer-nolak ahalegintzen da azaltzen. Gure baitan eztabaida piztuz, barruko kezkei eta ezinegonei erantzuten dien ipuina da.

Baten batek esango luke ipuinok biluziegiak direla, eskematikoegiak, mamiari nekez eusten diotenak. Egia izan liteke hori guztia, baina nik neuk nahiago dut pentsatu helburu jakin bat, goian aipatutakoa, lortzearren aukeratzen den idazketa dela. Bada, Ana Urkizaren bigarren ipuin liburua, Bekatuak, horrelakoxea da. Hirurogeita hamar pasadizo, aforismo eta ipuin laburretan bekatua zer den ahalegintzen da erantzuten eta dena-delako erantzuna irakurlearekin konpartitzen eragiten dion eztabaidaren bidez.

Hauetan egileak ez dakarkigu bekatuaren definizio arrunta. Bekatu berrien katalogo baten aurrean jartzen gaitu. Izan ere, egilearen ustetan ohiko bekatu handiez gain badira beste batzuk, txikiagoak agian, egunerokoak sorrarazten dituen hainbat kezka eta zalantza, lehen ez bezala, ez zigorrik ez damurik ekartzen ez dutenak. Bekatu txiki baina inportante horiek gure harremanetan sortzen dira, gure sentimenduetan dute abiapuntu. Horregatik gaitza da jakitea norberarentzat zer den bekatua, batentzat izan daitekeena ez da beste batentzat, eta horretatik sortzen dira gaur egungo gizakiaren sufrimendu eta ezin-ulertu gehienak.

Egilea marra fin horretan ibili da, bekatu denaren eta ez denaren artean. Marra hori mugiezina ez dela erakutsi digu eta, aldi berean, lehen bekatutzat hartzen ez ziren hainbat gertakizun, sentimendu eta adierazpen, orain, bekatu direla aldarrikatu digu. Bere zalantzei erantzuteko modua da. Hala ere, bekatuok sailkatzeko orduan, Ana Urkizak jo du sailkapen tradizionalera. Horrela bada, hirurogeita hamar ipuinok harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia eta itxurakeria moduko ataletan banatu ditu, baina beti ere beste asmo batekin, irakurleak erabakitzea zer den bekatua eta zer ez. Horietan nagusi dira bikoteen arteko konponezinak, miseria txikiak oro har, kontzientziari min handiena egiten diotenak, baina, garbitu gabe gelditzen direnak.

Ana Urkiza. Bekatuak. Elkar, 2004. 200. orr. 14,40 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En