GAIAK

Unai Elorriaga: "Nobela honetan istorio zuzenagoak idatzi ditut"

Euskarazko literatura berritzen ari den egile gazteetako batek hirugarren eleberria aurkeztu du: Vedraman, ume baten ikuspuntutik lau istorio lotzen dituen lana. "Hein handi batean inteligentziaz hitz egiten duen nobela bat da", azaldu du Unai Elorriagak (Algorta, 1973), hain zuzen ere dohain horren bila ari baita pertsonaia nagusia. Azalpen kriptiko horren ondoren, asmo zehatzagoak agertu ditu EL PAÍSi eskainitako elkarrizketan: "Istorio zuzenagoak egiten, irakurlea estarta garbi batetik eramaten saiatu naiz". Bide horietan barrena abiatzen diren irakurleek "euren bizitza ulertzeko aha...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskarazko literatura berritzen ari den egile gazteetako batek hirugarren eleberria aurkeztu du: Vedraman, ume baten ikuspuntutik lau istorio lotzen dituen lana. "Hein handi batean inteligentziaz hitz egiten duen nobela bat da", azaldu du Unai Elorriagak (Algorta, 1973), hain zuzen ere dohain horren bila ari baita pertsonaia nagusia. Azalpen kriptiko horren ondoren, asmo zehatzagoak agertu ditu EL PAÍSi eskainitako elkarrizketan: "Istorio zuzenagoak egiten, irakurlea estarta garbi batetik eramaten saiatu naiz". Bide horietan barrena abiatzen diren irakurleek "euren bizitza ulertzeko ahaleginean" ari diren pertsonaia-sorta aurkituko dute.

Bere buruari leial, askatasun osoz idazten jarraitzen duela ziurtatu du -"Ez badut nire burua engainatu nahi, ez dut beste erremediorik"- burua "beti literaturan" duen egileak. Espainiako Sari Nazionalak eman zion ospearen zama "astuna" ez dela aitortzearekin batera, literatura-sariketak, oro har, "gero eta prekarioagoak" iruditzen zaizkiola dio.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En